Menua

ALPES

2015/07/16

PIC DE GER 2613 mt. Gourettetik.

2011-ko Uztailaren 20a. Gourettera etorri gara Tramacastillatik eta horrela ikusten dugu gaurko gure helburua.

Gourette behean eta eski pistak albo batera utzita Plaa Ségouné-ra igotzen. Atzean, Aubisque mendatea eski estazioaren gainean.

Rognon de Ger. Gure tontorra goian, laino artean.

Edelweis. Ugari ikusiko ditugu.

Plaa Ségouné-ko lakuak.

Erdikoa oraindik izoztuta dago (eta uztailean gaude).

Hirugarren lakutxuko ur urdin-berdeak.

Lakuak behean utzi eta harritzean ondo bereizten den bidezidorretik goruntz Amoulat leporuntz.

Amoulat eta bere lepoa. Guk lepoa ezkerrean utzi eta eskuinera datorren beste bidezidorra hartu dugu Segouné lepora.

Lepo horretatik jarraitu behar dugun bidea ikusten dugu. Ger tontorra ezkerrean geratzen da, baina zerbait atzerago.

Amoulat-en azpian dauden bidezidor ugariak.

Hodei artean bada ere lortu dugu gailurrerira heltzea. Gutxi geratzen zaigu tontorrerako.

PIC DE GER 2613m. Hodei artean gaude eta ez daukagu inongo ikuseremurik. Beraz, tragotxo batzuk edan eta beheruntz berehala.

Goiko zatia jeisten. Bidea pinturaz balizatuta dago.

Bista onenak lurrean ditugu.

Amoulat mendiaren horma ikusgarriak.

Horma horien azpitik jeisten.

Lakuak eta Pene Médaa. Hodeiak tontorretan daude kateatuta.

Horma hauen gainean ibili gara. Badirudi orain hasi behar direla desagertzen hodeiak...

Gourette gaineko mendiak.

Lora asko zelaietan.

Marmota.

Pène Sarrière.

Coutchets-eko plakak. Hau Pic de Ger-en beste tontor bat da.

Eta Gourette-ra heltzen ari garela hasi dira agertzen tontor guztiak. Hau Pène Mèdaa da. Joan-etorria toki beretik egin dugu. Aukera gehiago daude mendi honetan, baina gaurko eguraldiarekin nahikoa izan da. Badaukagu itzultzeko motiborik...

Mendikat Pic de Ger, Traks

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina