Ubier erreka |
Sandrati. 1020 metro. |
Tunela igaro, eta goiko partean, dena erabat elurtuta dago. Erraketak ipini eta Aratz aldera joatea erabaki dugu, eguraldia zerbait hobetuko delakoan. |
Basoa oso polita dago. Bezperako arrasto batzuk daude, baina gaur oraindik ez dabil inor hemendik. |
Urrutira ezin dugunez ezer ikusi, zuhaitzek osatutako eskultura naturaletan jartzen ditugu begiradak. |
Basotik irten eta oraindik ikuseremu txikiagoa daukagu. |
Argorrira heldu gara. Ez dugu ezer ikusten, eta nahiz eta ingurua ezagutu, Aratzera horrela joatea ez duela merezi pentsatu dugu eta berriz beherako bidea hartu dugu. |
Basoa magikoa dago. |
Sandratira itzuli baino lehen, Aitzgorriko basoan sartu gara. Pena ematen digu behera jeistea, eta gozamena da erraketekin ibiltzea paraje hauetan. |
San Adrian tunelaren goiko atea. |
Ur ugari jausten da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina