Menua

ALPES

2015/03/01

ARGORRI 1301 mt. Gaurkoz nahikoa.

Aldaolako aparkalekuko indikadoreak. 835 metro. Plan zehatzik gabe etorri gara. Errepidean gentozela oraindik Urbasa aldera joan edo hona etortzea eztabaidatzen egon gara. Momentu batean Etxegaratetik Aizkorri aldea ikusi dugunean elurtuta, hona etortzearen aldeko erabakia hartu dugu.     

Ubier erreka
Sandrati. 1020 metro.


Tunela igaro, eta goiko partean, dena erabat elurtuta dago. Erraketak ipini eta Aratz aldera joatea erabaki dugu, eguraldia zerbait hobetuko delakoan.

Basoa oso polita dago. Bezperako arrasto batzuk daude, baina gaur oraindik ez dabil inor hemendik.



Urrutira ezin dugunez ezer ikusi, zuhaitzek osatutako eskultura naturaletan jartzen ditugu begiradak.


Basotik irten eta oraindik ikuseremu txikiagoa daukagu.

Argorrira heldu gara. Ez dugu ezer ikusten, eta nahiz eta ingurua ezagutu, Aratzera horrela joatea ez duela merezi pentsatu dugu eta berriz beherako bidea hartu dugu.



Basoa magikoa dago.




Sandratira itzuli baino lehen, Aitzgorriko basoan sartu gara. Pena ematen digu behera jeistea, eta gozamena da erraketekin ibiltzea paraje hauetan.

San Adrian tunelaren goiko atea.


Ur ugari jausten da.


Erreka ere ur askorekin dator Aldaola inguruan. Azkenean ea 5 orduko ibilaldia egin dugu. Eskiekin zihoan bizkaitar batek esan digun bezala, gozamena da etxetik gertu izatea hainbeste elur, eta aprobetxatu egin behar da, nahiz eta eguraldi oso ona ez izan.  

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina