Sargoate iturriaren ondotik igarotzen. Behelainoak eta hotza nagusi. |
Ez dabil jende asko, eta toki askotan ez dago inongo arrastorik. Gozatzen goaz "huella" irekitzen. |
Horrela dagoenean zoragarria da Hirukurutzetako igoera. |
HIRUKURUTZETA. Hodei artean gaude, ikuspegi gutxirekin, baina ez zaigu inporta. Gertuko postaletan dago edertasuna. |
Tontorrean dagoen termometroak -6º adierazten du. Eguerdiko hamabietan. |
Hortik joango gara, hor erdian dagoen menhirra ikusi eta Atxolin aldera jarraitzeko. |
Arribiribilleta iruinarrian. Gaur ez da ikusten osorik. Metro erdiko elur geruza badago hemen. |
Espektakularrak daude goiko pagadiak. |
KURUTZEBAKAR bertan daukagu, eta bisita egin behar. |
Atxolineruntz. |
Atxolinera heldu baino lehen, Pagobedeinkatun, eskuinera hartuko dugu, Hirukurutzeta zeharkatzen duen bidea hartu, eta berriz, igoerako bidera irteteko. |
Eta horrela, asko gozatu ondoren, Kurutzetara itzuli gara, gero errepidetik jeisteko km bat. |
Igande goiza. Ez daukagu denbora askorik. Kotxez San Migelera igo eta Morkaikora goaz lehenbizi. |
Oa baserrietako pista utzi dugunean jarri ditugu erraketak. MORKAIKO. Gure herriko mendi taldeari izena ematen dion mendian. Hemen ere gutxitan gertatzen da hainbeste elur egotea. |
Morkaikotik Hiru-Iturriruntz. Karakate-Hirukurutzeta mendilerroa atzean, lainotuta. |
Kalamua, Oa baserrien gainetik. |
Hiru-Iturrin. Tarta dotoreak daude. |
Kalamuara igotzen. |
KALAMUA. Hotza egiten du. Batzutan eguzkia agertzen da laino artetik, baina berehala izkutatzen da. |
Eta horrelako irudiekin itzuli gara berriz Aiastia- San Migel auzora. Politak dira Elgoibarko mendiak! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina