2014/09/17

GRAN BARBAT (2813m) Estaing lakutik 2009-07-31


Tena bailarako Tramacastillatik oso goiz atera ondoren, Aubisque eta Soulor artean gaudela, egunsenti ederra ikusi eta bizitzeko aukera daukagu. Arrens-era bidean goaz, gero handik Estaing lakuraino iristeko.

Goizeko 7:30etarako Estaing lakuan gaude. Hemendik ekingo diogu igoerari. Asmoa ibilbide zirkularra egitea da.

Barbat-eko txabola eta lakura goaz. Ilheou lepora doan bide berbera da, baina txaboletan bide hori utzi eta Barbat lakura doana hartuko dugu.

Arriousec txabolatik ikusten dugu gure helburua, ezkerrean.

Jarraitu behar dugun harana.  Gran Barbat atzeko piramidea da, eta Ilheou lepoa ezkerrean dagoena. Haranaren bukaeran geratzen dira txabolak, eta gero eskuineruntz, lakua.


Gran Barbat, igo behar dugun bretxa erdian, eta Badescure eskuinean.


Bidea oso ondo markatuta dago.

Atzera begira Petit Gabizos elegantea agertzen da. Soulor portuaren gainean geratzen da.

Barbat-eko txabolak.

Lakura igotzen.


Barbat lakua. Txikia baina dotorea, kolore urdin urdinarekin.

Heldu gara bretxara. Beste aldean, Cambalés eta inguruak. Orain, ezkerrera jarraitu behar dugu, ertzaren ondotik tontorreraino.


Neous glaziarra, Balaitusek eta Costerillou gailurreriak babestuta. Atzean Frondiellak agertzen dira.

Cristales mendia eta Balaitus-era dihoan Deabruaren Gandorra.

Azkenengo metroak gailurrera heltzeko. Atzeko paisaia, izugarria: Infiernoak eta Panticosa eta Piedrafitako mendiak, Balaitús, Palas,...

Ilheou-ko lakuak. Horra Cauterets-etik igotzen da, eta Gran Barbat-era igotzeko beste aukera bat da.

Petit Vignemale- Pique Longue orma erraldoia.

Cauterets herria zuloan, eta Midi de Bigorre atzean, eskuinean.

Bretxa horretatik igo dugu. Gero jeisteko, bretxa zeharkatu eta beste aldera joango gara, zirkuitoa egitera.

Gran Facha eta Infiernoak bere atzean, Punta Zarre, Cambalés,...

Gailurrean (2813m). Atzean, Balaitus.

Bretxan. Orain laku horietara jetsiko gara.

Jetsiera gogorra da.

Malda handia eta harri ugari. Bretxa goian.

Arrouy lakua eta izen bereko mendia.

Nere lakua eta Balaitús, Palas, La Lie eta Artouste gaineko tontorrak.

Lakuetako ur garbi eta urdinak.


Plaa de Prat lakuaren harana. Horra jetsi behar dugu.


Urjauzi dotoreen albotik ari gara jeisten.

Plaa de Prat lakuko urak.

La Cétira aterpe egokituan.

Estaing lakura itzultzen, zirkuito ederra osatuz.

Toki hauetatik igaro gara jetsieran. Orain urruti geratzen dira.

Arrens. Geldialdia egin dugu bertan, berriz Soulor, Aubisque eta Portalet gainak igaro baino lehen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina