Goizeko 7:30etarako Estaing lakuan gaude. Hemendik ekingo diogu igoerari. Asmoa ibilbide zirkularra egitea da. |
Barbat-eko txabola eta lakura goaz. Ilheou lepora doan bide berbera da, baina txaboletan bide hori utzi eta Barbat lakura doana hartuko dugu. |
Arriousec txabolatik ikusten dugu gure helburua, ezkerrean. |
Jarraitu behar dugun harana. Gran Barbat atzeko piramidea da, eta Ilheou lepoa ezkerrean dagoena. Haranaren bukaeran geratzen dira txabolak, eta gero eskuineruntz, lakua. |
Gran Barbat, igo behar dugun bretxa erdian, eta Badescure eskuinean. |
Bidea oso ondo markatuta dago. |
Atzera begira Petit Gabizos elegantea agertzen da. Soulor portuaren gainean geratzen da. |
Barbat-eko txabolak. |
Lakura igotzen. |
Barbat lakua. Txikia baina dotorea, kolore urdin urdinarekin. |
Heldu gara bretxara. Beste aldean, Cambalés eta inguruak. Orain, ezkerrera jarraitu behar dugu, ertzaren ondotik tontorreraino. |
Neous glaziarra, Balaitusek eta Costerillou gailurreriak babestuta. Atzean Frondiellak agertzen dira. |
Cristales mendia eta Balaitus-era dihoan Deabruaren Gandorra. |
Azkenengo metroak gailurrera heltzeko. Atzeko paisaia, izugarria: Infiernoak eta Panticosa eta Piedrafitako mendiak, Balaitús, Palas,... |
Ilheou-ko lakuak. Horra Cauterets-etik igotzen da, eta Gran Barbat-era igotzeko beste aukera bat da. |
Petit Vignemale- Pique Longue orma erraldoia. |
Cauterets herria zuloan, eta Midi de Bigorre atzean, eskuinean. |
Bretxa horretatik igo dugu. Gero jeisteko, bretxa zeharkatu eta beste aldera joango gara, zirkuitoa egitera. |
Gran Facha eta Infiernoak bere atzean, Punta Zarre, Cambalés,... |
Gailurrean (2813m). Atzean, Balaitus. |
Bretxan. Orain laku horietara jetsiko gara. |
Jetsiera gogorra da. |
Malda handia eta harri ugari. Bretxa goian. |
Arrouy lakua eta izen bereko mendia. |
Nere lakua eta Balaitús, Palas, La Lie eta Artouste gaineko tontorrak. |
Lakuetako ur garbi eta urdinak. |
Plaa de Prat lakuaren harana. Horra jetsi behar dugu. |
Urjauzi dotoreen albotik ari gara jeisten. |
Plaa de Prat lakuko urak. |
La Cétira aterpe egokituan. |
Estaing lakura itzultzen, zirkuito ederra osatuz. |
Toki hauetatik igaro gara jetsieran. Orain urruti geratzen dira. |
Arrens. Geldialdia egin dugu bertan, berriz Soulor, Aubisque eta Portalet gainak igaro baino lehen. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina