Arantzazu goizeko 10etan. Eguraldi lardatsa, lanbroa eta hodeiak goietan. |
Urbiaruntz goaz. |
Urbian. Hemen salda beroa hartu eta Peruaitz aldera joatea erabaki dugu. Ez da batere ikusten, baina horrek enkanto handiagoa ematen dio inguruari. |
Peruaitzera igotzen. |
Jetsi ondoren, Oltzarako bidea hartu dugu. |
Oltzako biztanle bakarrak. Ez dugu beste inor ikusi hemen. |
Oltzan atsedena hartu dugu zerbait pikatzeko. Ondoren, maratoiaren ibilbidea hartu dugu Urbiara itzultzeko. Bide hau puntu horiz dago markatuta eta oso dotorea da. |
Ñam, ñam... |
Eta udaberriko kolore eta sentipen sakonak dastatu ondoren, Arantzazura jeisterik baino ez zaigu geratzen. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina