2014/05/07

SAN MILLAN "El Torruco" 2131 mt . Burgoseko mendi garaiena!



 Bi orduko bidaia egin ondoren, hemen gaude, behelainoz inguratuta, nondik abiatu eztabaidatzen. Asmoa, Urbión ibaitik igo eta Gárrulatik jeistea da, baina ez da ezer ikusten eta ez dakigu elurrez nola egongo den goiko partea. Azkenean, Gárrula-runtz abiatzea erabaki dugu, ea noraino heltzen garen eta ea eguraldia hoberuntz dihoan.


Hasieran pista batetik goaz, errekatxo baten ondotik.


Erreka zeharkatu eta pagadian sartu gara. Bidegurutze batzutan zalantza batzuk baditugu, baina orokorrean, bidea oso ondo markatuta dago.


Pagaditik irten eta txilar artean sartu gara. Dotorea dago.


Gárrulan gaude. Orain eskuineruntz joango gara. Gero, jeisterakoan, ezkerreko bidea jarraituko dugu urjauzietara heltzeko.

Behelainoak goruntz igotzen ari dira eta momentu batzutan argituko duela dirudi, baina ez da gertatuko horrela.




Los Carneros txabolan. Hemen atsedena hartu dugu, zerbait jan eta edan eta ea eguraldia hobera dihoan itxaroten. Teorian, altxatzera doa..., baina errealitatea beste bat izango da.


Sierra Llana. Hemen atera gara gailurrerira, eta gauzak nahiko gogorrak daude, hotza, haize galanta,... eta 2,8 km tontorrerarte! Zalantza batzuk ere sortu zaizkigu, baina aurrera egin dugu, eta halako batean Burgoseko bikote bat agertu da. Beste bide batetik datoz eta gora dihoaz. Gu beraiekin.






Ikuseremua nulua da, baina hala ere, bikotearen laguntzarekin eta bidea nahiko nabarmena dela kontutan hartuta, bagoaz aurrera. Hotza eta haizea, potenteak.



SAN MILLAN edo EL TORRUCO gailurrean (2131m).



Ez dugu denbora asko egin tontorrean, eta biok bakarrik, beherako bidea hartu dugu. Beno, behera joateko, berriz 2,8 km-ko gailurreria zeharkatu behar dugu.



Sierra Llanan gailurreria utzi, eta orain bai, beheruntz. Aranean desagertu dira behelainoak. Bada zerbait!

Igoerako bide beretik jetsiko gara Gárrulara, eta handik Altuzarrako urjauzietara.
"Lorategi Botanikoa"

Hemen hasten da ESPEKTAKULUA!. Ur askorekin dator ibaia eta toki oso basatia eta zoragarria da. Ibiltzeko ez da erraza, baina asko merezi du.







Hau da behean dagoen informazioa. Hemendik, 100 bat metroko igoera daukagu, ibai zulotik irteteko, baina oso bide polita da.

Basoaren eta txilarraren arteko kontrastea.

Tontorra han goian dago, baina ez du erabat garbitzen. Hortik dihoa hasieran igotzeko pentsatuta genuen ibilbidea.


Santa Cruz del Valle Urbión herriko eliza. Hemen kafetxo bat hartu eta beste bi orduko bidaia etxeraino. Eguraldia ez da izan nahi genuen bezain ona, baina gustora ibili gara eta asko gozatu dugu toki berriak ezagutzen.

Puntuekin egitea nahi genuen igoera ( berriz joan beharko gara, eta elurrarekin ahal bada). Lerro gorriarekin egin dugun igoera, eta urdinarekin, jetsiera.           


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina