1. Eguna. Martxoak 6
Lago La Ercina-Vega Ario- Aterpea- Jultayu- Lago La Ercina
Lago La Ercina-Vega Ario- Aterpea- Jultayu- Lago La Ercina
Goizeko 9retan Ercina lakura heldu eta horrelako espektakulua daukagu gure begien aurrean. Hemen, Torre Santa Maria-Torres de Cebolleda-Argaos. |
Torre de la Canal Parda eta Peña Santa. |
Ederra dekoratua ibiltzen hasteko... Hemen ez dago elurrik baina erraketak hartu ditugu goian elur asko ikusten delako. |
Torre Santa Maria-Cebolledas elurrez ondo kargatuta. |
Lakuak eta behelainoak behean utzi eta eguraldi bikainarekin goaz Ario aldera. |
Pikosetako Erdiko Mendikatea: Cabrones-Cerredo. |
Bobias saroian. |
Oraindik Ariora heltzeko ordubete faltan, elurra gero eta gehiago dago, eta laster erraketak jarriko ditugu. |
Peña Blanca- La Robliza- Verdilluenga- Torre Blanca de los Cabrones. Hemendik aurrera gure ondoan izango ditugu denbora dexentean. |
La Robliza espektakularra dago. |
Ariora heltzen. Gaur ez dabil inor eta arrastoa irekitzea tokatzen zaigu. |
Jultayu. Bagoaz horruntz! |
Verdilluenga eta Torre Blanca de los Cabrones |
Honek ez du behar kranpoirik. Jultayuren azkenengo palan gaude. Kontu handiarekin ibili behar da, elurra izoztuta dago eta azkenengo zatian. |
Gailurretik izugarrizko espektakulua: Peña Blanca-Peña Santa-Pico Traviesos-Torre Blanca de los Cabrones. |
Cueto los Cabritos, Peña Bermeja, Torre Ita, Torres de Arestas,... Caín eta Posada de Valdeón gainean geratzen diren gailurrak. |
Torre del Friero eta Torre de Liordes, Erdiko mendikatean. |
Torre de la Palanca, Torre de la Celada, Moeño kanala,... |
Cabrones-Cerredo |
Erdiko mendikatea. |
Caín herria 1500m beherago. |
Uraren kanal bikaina, Trave-Dobresengros-Cabrones-Cerredo. Zuloan; Cares ibaiaren haitzartea. |
Arioko aterpea. |
Pico Traviesos. Trabesiako eskia egiteko oso ona. |
Peña Santa. |
Jultayutik Peña Santaraino doan gailurreria. |
Gaur egun guztian ikusi ditugun biztanle bakarrak. |
Cuvicente. Gure arrastoak ikusten dira elurretan, eskuineko lepotik etorri bait gara Jultayura. |
Tontorretik jetsi ondoren, atsedena hartzen Arion. Gustora gaude, baina oraindik jetsiera luzea geratzen zaigu. |
Tre Cima di Lavaredo dirudite. |
Beheruntz, igoerako bide berberetik. |
Bobias. |
Machu Pichu? |
Arratsaldeko 6etan heldu gara Ercina lakura, paliza ederra hartuta baina oso gustora. Torre Santa Maria hor dago gu agurtzen. Baina bihar arte bakarrik izango da... |
2. Eguna. Martxoak 7
Gaur berriz goizeko 9etarako bagoaz Enoleko lakuetara bidean. Hemen La Huesera famatua ikusten da. Gaur behelainoak atzo baino beherago daude. |
Ercina lakua. Aparkalekuan beste kotxe bat bakarrik ordu hauetan. |
Belbin artegiaren gainetik gaurko gure helburua urruti ikusten da, Jascal tontorra. |
Belbin. Pikosetako artegi ederrenetakoa. Hemen oraindik artzaiak egoten dira Gamoneu gaztai famatua egiten, eta txabola gehienak berriztuta daude, eguzki-plaka eta guzti. |
Belbin-etik aurrera tramo txiki batean "Ruta de la Reconquista" jarraitzen dugu, baina berehala, inongo markarik ez dituzten artzai bideak hartuko ditugu. |
Braña Redonda artegia eta Cantón del Texeu. Atzean, Sueve mendikatea behelainoetatik irteten. |
Parres artegia. Orain denak daude hutsik. |
Atzean lagatzen ari garen parajeak. |
Camplengo la Cueva igaro eta Camplengo Viejo artegira heldu gara. Gailurra gainean daukagu, baina ez dago bide oso errazik igotzeko. Intuizioa erabili behar da. |
Tontorraren eskuineko lepora heltzen, Collado Medio deitzen da. Hemendik gora gauzak konplikatuagoak dira. Ez da zaila, baina bide egokienak aurkitu behar dira. |
Azkenengo zatian eskuak apur bat erabili behar izan ditugu eta elurretan bidea ireki ere, baina heldu gara Jascal tontorrera. |
Beste aldean, eta gailurraren azpian, Jascal izeneko artegia daukagu. |
Gailurraz gozatu ondoren, beste aldera jetsiko gara. Hasieran "destrepe" batzuk daude, elur eta izotz apur batekin, baina gero jetsiera lasaiagoa da. |
Gailurra, goian eskuinean geratzen da. Orain Beyuga artegitik igaro eta Jascalen hegoaldeko magal guztia zeharkatuko dugu berriz Camplengora itzultzeko. |
Camplengo La Cueva artegiko iglua. |
Parres |
Belbin |
Egin dugun ibilbidea. |
Eta gaurko azkenengo oparia, behelainoak igo egin dira lakuetara eta begientzako izugarrizko espektakulua sortzen ari dira. Oso ohikoa da hau inguru honetan. |
Arriondaseko hostal batean bukatu dugu beste egun zoragarri bat. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina