2014/03/11

Aste Zuria= Asturias 1. Guadamiako Bufoiak-Alba erreka-Los Arrudos Zintzerrak (REDES)

1. Eguna 2014-03-03
 
Redeserako bidean, Llanes eta Ribadesella erdian degoen Guadamía itsasadarrean geratu gara. Gaurko olatu handiak daude iragarrita, eta nahiz eta hiru bat ordu falta diren itsasgora izateko, espektakulu ederra ikusteko aukera daukagu.


Bufoietan, euripean.





Guadamia, itsasadarra eta itsas ertzea. Bildurgarriak dira olatuen altuera eta zurrunbilkoa...




Bi pertsona daude hor... ederki bustitzen gutxienez.


Bufoiak baino gehiago itsasoa da gaur jaun eta jabe. Hemendik hiru ordura, kalte ugari sortuko ditu Asturiaseko hainbat tokitan.

 Soto de Agues. Sobrescobio-ko udalerrian. Hemen igaroko ditugu lehenbiziko bi gauak.
                                                               2. Eguna. Martxoak 4
                                 Alba erreka jarraitzera goaz. Eguraldi euritsua daukagu eta mendi garaietara ezin denez joan, oso ezaguna den ibilbide hau egitera goaz. Aterpetxe bertatik hasten gara. Hasieran aterri izango dugu, baina berehala euria hasi eta ea ibilaldi guztia euripean egingo dugu. Baina ez du inporta...
                                                                     




Lehenengo zatian oso bide ona dago. Hemen diru asko inbertitu dutela ikusten da.

Menditik, edozein tokitik jeisten dira errekatxoak eta urjauziak.

Behin La Vega pasatuta, mendiko bidean sartzen da, eta edertasuna gero eta handiagoa da.



Ibilbidea, La Cruz de los Ríos-en bukatzen da, baina gu gorago joan gara, Llaímo basoan zehar.


Basoa zoragarria da, ipuinetakoa bezala, eta elfoak agertzea bakarrik falta izan zaigu.


Ihauterietako Asteartea da eta mozorro orijinala prestatu behar...




Ezkerreko zulo horretatik doa Alba ibaiak sortzen duen haitzartea. Joan-etorria egin dugu eta beste bi bikote bakarrik ikusi ditugu.

Soto de Agues herri polita.


  

                                                              
                                   3. Eguna. Martxoak 5
                               "Los Arrudos"haitzartea.
Santa Maria de Tanes eliza, Campo de Caso eta Tarna portura doan errepidean.

Coballes herria eta Tanes urtegia.

Caleao herria, Caso udalerrian. Hemendik hasten da gaurko ibilbidea. Aterri dago, eta itxuraz, arratsalderako eguzkia izango dugu. Ea ba...





Zubi honerarte, ibilbidea lasaia da. Ibai ertzetik eta txabola eta zelai artetik doa. Hemen hasten da malda handitzen, baina baita edertasuna ere.









Eskillara ugari igo ondoren, El Collaín-era heldu gara, eta begibistan daukagu igaro behar dugun basoa eta Roxecu arana.



Redes parkean, bakarrik markatuta dauden ibilbideetatik ibili daiteke. Beste batzutan, baimena eskatu behar da, adibidez, hemendik Torres mendira dihoana. 
(Urrengo helburua ote?)

1000 metroko altuera inguruan hasten da elurra.




Roxecu artegira heldu gara. Paraje dotorea da. Txabola ugari daude baina, tamalez, gehienak erortzen ari dira. Jadanik artzaiak ez datoz toki hauetara, eta patrimonio eder hauek galtzen ari dira.



Eguraldiak hobera egin du nabarmen, eta denbora pixkat egin dugu toki eder honetan. Bakar bakarrik gaude. Hemendik gora, elur asko dago eta Ubales lakua beste baterako utziko dugu. Pozik gaude hona heldu garelako, eta lasai, beherako bidea hartu dugu berriz.










Itzulerako azkenengo zubia igarotzera goaz. Pasa ditugu batzuk gaur.

Berriz Caleaon. Egun guztian ez dugu inor ikusi, asteazkena da. Ibilbide oso gomendagarria hau ere.

Azken begirada Redes-eko tontorrei Arnicio lepotik. Campo de Casotik Infiestora doan errepidean gaude. Cangas de Onísera goaz, hurrengo bi egunetan Europako Pikuetan zerbait egiteko asmoz.                                                                                                                 

Aurretik zerbait ezagutzen genuen Redes parkea (Tiatordos, e.a.), orain beste apur bat ezagutu dugu, baina oraindik gauza asko daude hemen ezagutzeko. Beraz, itzultzeko asmoarekin goaz.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina