2011-12-06 Madotz herria, Zuarrarrate gaina baino apur bat beherago. Baserri ederrak daude, asko, armarriekin. Gaur, Oderitzera joango gara, Akierrera bertatik igotzeko. |
Oderitzetik gora, hasieran pista batetik. |
Oderitz. Hortik atera eta bertara itzuliko gara. Hemen ere baserri eleganteak daude. |
Akier tontor ezkutuan. Pista oso gora heltzen da; eta gero, baso polit batetik gora igo behar da, intuizioari kasu eginez gailurra topatzeko. |
Tontorra pagadiz inguratuta dago, baina zerbait ikusten da. Elomendi, Oskia, Gaztelu, Irurtzun aldea, etab. Azpian, Ata aran dotorea ere ikusten dugu. |
Elomendi eta Iruñea. |
Detaile politak ere badaude. |
Jaisterakoan, pagadian ezkutaketan jolasten. Hemendik, Oderitzera jaitsi eta Irañeta herrira joango gara. |
Irañetatik gora pistari jarraituz, Araiztar bordara heldu arte. Gainean daukagu Madalenaitz. |
Horma ederra dauka, oraindik udazkeneko koloreak gordetzen dituen basoaren gainetik. |
Besoak neka-neka eginda bukatuko dugu. |
Buzoia, eta atzean, Beriain. |
Putreak dira hemengo erregeak. Ugari daude. |
Urruntzure erreka zeharkatzeko zubia. Araiztar bordaren ondoan gaude. |
Piztaren azkenengo metroak, lasai, eta eguraldi eta udazkeneko koloreekin disfrutatzen. |
Hau bai margolana!!! |
Azken begiratua Madalenaitzi. Mendi apala baina ikaragarria. Beste aurkikuntza bat. |
Madalenaitz. Mapa. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina