Menua

ALPES

2011/12/06

AKIER 1159 m - MADALENAITZ. 859 m.

2011-12-06 Madotz herria, Zuarrarrate gaina baino apur bat beherago. Baserri ederrak daude, asko, armarriekin. Gaur, Oderitzera joango gara, Akierrera bertatik igotzeko.

Oderitzetik gora, hasieran pista batetik.

Oderitz. Hortik atera eta bertara itzuliko gara. Hemen ere baserri eleganteak daude.

Akier tontor ezkutuan. Pista oso gora heltzen da; eta gero, baso polit batetik gora igo behar da, intuizioari kasu eginez gailurra topatzeko.

Tontorra pagadiz inguratuta dago, baina zerbait ikusten da. Elomendi, Oskia, Gaztelu, Irurtzun aldea, etab. Azpian, Ata aran dotorea ere ikusten dugu.

Elomendi eta Iruñea.

Detaile politak ere badaude.


Jaisterakoan, pagadian ezkutaketan jolasten. Hemendik, Oderitzera jaitsi eta Irañeta herrira joango gara.

Irañetatik gora pistari jarraituz, Araiztar bordara heldu arte. Gainean daukagu Madalenaitz.

Horma ederra dauka, oraindik udazkeneko koloreak gordetzen dituen basoaren gainetik.


Apur bat kostata, baina aurkitu dugu zuzen igotzen duen bidea. Gainera abentura polita da igoera hau. Izugarrizko hezetasuna dago eta malda handia da.Eskerrak soka luze hori dagoela jarrita, bestela,  gaurko baldintzetan ezinezkoa izango zen hortik igotzea. Horrela,Urruntzure sakanetik zuzenean helduko gara goi-ordokira.

Besoak neka-neka eginda bukatuko dugu.

Buzoia, eta atzean, Beriain.

Putreak dira hemengo erregeak. Ugari daude.

Itzultzeko, sokatik jaitsi beharrean, Olazabal pasabiderarteko gailurreria luzeari jarraituko diogu. Gure eskuinean, Sakanako herriak eta Beriain-Satrustegi-Txurregi mendikatea daude, eta, ezkerraldean, Urruntzure sakana dugu. Olazabal pasabidetik behera, pista bati jarraituko diogu.

Urruntzure erreka zeharkatzeko zubia. Araiztar bordaren ondoan gaude.

Piztaren azkenengo metroak, lasai, eta eguraldi eta udazkeneko koloreekin disfrutatzen.


Hau bai margolana!!!

Azken begiratua Madalenaitzi. Mendi apala baina ikaragarria. Beste aurkikuntza bat.

Madalenaitz. Mapa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina