2011-11-13 Goizeko 7retan Pagomakurrera heldu gara, eta oraindik ilunpean Arrabaruntz, lasai lasai, egunsentiak eskeintzen duen espektakuluaz disfrutatuz. |
Eta benetan espektakularra da ikusten ari garena. |
Anboto eta Ipizte. |
Eta zer esan zeruan dagoenari buruz?. Hau dela ARTEA, besterik ez. |
Eguzkia bere burua ateratzen. Behean, iluntasuna eta ixiltasuna oraindik. |
Aldamin eta Gorbeia ere ari dira esnatzen, bere udazkeneko erropaz ondo apainduta. |
Arraba eta Lekanda. Oraindik ez dago jenderik, itzultzerakoan beste ipuin bat izango da. |
Zastegiko iruinarria. |
Aurrean daukagu printzipioz gaurko tontor bakarra izan behar dena. |
Bere oinean borda polit honekin egin dugu topo. |
Urratxa. Txikia baina interesgarria. Ez dirudi oso bisitatua. Ezkerretik igoko dugu, eskuak apur bat erabiliz. |
Tontorreko buzoi eta gurutzea. |
Bere magalean kobazulo txiki bat dago. Fotojenikua barrutik dagoen ikuspegia. |
Padrobaso arana ez dugu ezagutzen, eta "buelta" bat emateko asmoarekin hasi gara erreka jarraitzen. |
Toki dotoreak daude errekan, gainera ur dexente dakar. Azkenengo euriteen ondorioa. |
Padrobaso edo Baias? |
Inguru guztia da ederra. Gainera udazkeneko koloreak gehiago nabarmentzen dute edertasuna. |
Bidea nahiko argia da, pintura gorria agertzen da noizean behin, eta "cairn" batzuk ere tarteka, baina behelainoarekin eta ez da izango hain erraza. |
Momentu honetan, inpaktantea dago dena, eta gainera ez dugu inor ikusi. Akaso oso goiz gabiltzalako edo... |
Hemen azkenengo aldiz egingo dugu topo Baias errekarekin. Oso paraje ederra. |
Gorostianoko pagadietatik doa orain bidea. |
Hemen hego haize zakarra dabil, ibiltzeko astuna, baina hodei politak sortzen ditu. |
Putre honek ederki aprobetxatzen du haize hau. |
Gurutzera heltzen, alde batetik bestera goaz, haizearen ondorioz. |
Aldamin eta Durangaldeko mendiak: Leungane, Mugarra, Errrieltabaso,... Bide arruntetik jetsi beharrean, Aldaminen ertzetik jeistea erabaki dugu. |
Ertz horretatik Iondegorta urtegia ikusten dugu, kolore desberdineko basoz inguratuta. |
Aldamiñapeko inguru ederra era daukagu gure azpian. |
Eta Apuntzeta Gane edo Lapurzulo tontorra ere bertan dagoenez, ba bisitatxoa egingo diogu. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina