2011/10/19

PENE BLANQUE 2382 m.

Gaua freskua izan da. Furgonetan  egin dugu lo. Hotz, kanpuan... eta goizean goiz Ilargia mendi gainean...Billareak.

Anapiatik abiatu gara eta pistatik Sanchèsera goaz. Zirkularra egiteko asmoarekin goaz, Anaye-tik igo eta Lhurs-era jetsi, gero Anapiara jeisteko.

Baso artetik Camplong-eko ormak ikusten ditugu.

Billare

Urjauzia Sanchèsen.

Anaye-ko aranera igotzen, pagadi ederrak zeharkatu behar dira, eta udazkena heldu da. Gainera goizeko argiekin oso polita dago dena.

Pagadian zehar.

Dorrea, gaurko helburua.

Pene Blanque. Eskuinetik egingo dugu igoera, ikusten den kollaura heldu behar gara. Marmitou-ko iturrietan gaude.

Harri artean. Hemen oraindik nahiko erosoa da igoera. Gorago da exkasagoa, harri solte ugari dago eta.

Hiru Erregeen Mahaia bertan daukagu. Gu hemen bakarrik goaz, baina hor goian erromeria dago.

Lepora heldu eta azkenengo zatia igotzeko prest gaude. Atzean, Tabla eta Mahaia, Ansabere,e.a.

Tontorretik ikusten duguna, ipar-ekialde aldera.

Bakarrik gaude, eguraldiaz eta paisaiaz disfrutatzen. Gero, bide hori jarraituko dugu Lhurs-eko kollaura heldu eta Table-ra igotzeko.




                                                Hau dena da tontorretik ikusten duguna.
Pene Blanque atzean utzi eta Lhurs-eko kollaura datorren bidea. Polita da, dena goitik dator eta bai Lhurs aldea eta baita Belagua aldea oso ondo ikusten dira.

Table-ko azken zatia. Hemendik ere ikuspegi ederra dago.

Anie, Countende eta Pene Blanque.

Pene Blanque. Bi buruko dorrea da.

Mahaiaren gailurra bertan daukagu eta urrutiago, Budogia.

Lhurs-eko kollautik behera, tximinia antzekoak destrepatzen.Ibilbide gogor eta interesantea, malda handiarekin.

Aurrean daukagun panorama, Lhurs-eko lakua, Billareak ezkerrean eta Dec de Lhurs eskuinean.

Harrizko korredorera jeisten, zeharkaldi trebea.

Zati gogorrena jetsi ondoren, harri artean eta orma dolomitikoen azpian. Lehen, orma hauen gainetik ibili gara.

Mimezitatuta bidean....Gainean, gaurko bi tontorrak, Table eta Pene Blanque.

Lhurs-eko lakuan ur gutxi dago. Uda eta udazken lehorrak dihoaz....Baina toki paregabea da.

Lescun herria, Larrangus basoaren atzean.

                                          Azken begirada Pene Blanque-ri. Berriz, udazkenean sartzera goaz.

Horrelako asko ere ez dira ikusten.Oso lehorra dago dena.

Udazkeneko irudiak.

Tolesturak.

Lescun, herri pirenaikoa...inguru zoragarrian kokatuta. Beste ibilaldi dotore bat, azkenean 8 bat ordu, lasai ibiliz, paisaiaz, eguraldiaz eta bakardadeaz disfrutatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina