![]() |
Igüer errekaren urjauzia, Rigüelo-n. |
![]() |
Bertan dagoen mapa eta gure ibilbidea moreaz markatuta. |
![]() |
Aspe-rako bidea hartu dugu, baina berehala utzi dugu Rigüelo-tik gora joateko. Aurrean, Borau-Lecherines- Rigüelo. |
![]() |
Hasiera batean Lecherines lepora doan bidea jarraitzen goaz, Canfranc-era doan GRa ere utzita. |
![]() |
Baina momentu batean, bloke hauen inguruan, bidea utzi eta ezkerrera hartuko dugu sakan horretatik gora igotzeko, Garganta de Aisa lepora. |
![]() |
Hemen hartzen da ezkerrerako bidea. Aurrean Aspe-ren hormak. |
![]() |
Eskuinean geratzen dira Lecherines Malloak eta Rigüelo. Hortik jetsiko gara. |
![]() |
Aspe-ren hormak izango ditugu beti gure ezkerrean. Igoera gogorra lepora. |
![]() |
Harkaitz artean. Toki batzutan bidezidorra nabaritzen da. Beste batzutan ahal den bezala. Baina helburua argia da, dena gora. |
![]() |
Aspe. Gu eskuineko sakanetik gora. |
![]() |
Lepoa ikusten dugu baina oraindik aldapa tentea geratzen da. |
![]() |
Bidezidorra baliatzen harritzan. |
![]() |
Lepoa eskuinean eta Saguzaharren Ertza ezkerreruntz. |
![]() |
Garganta de Aisa lepoan gaude (2332m). Gaurko aldapa gogorrena igo dugu. Aspe-ra doan Saguzaharren Ertza daukagu bertan. |
![]() |
Aspe atzean utzi eta eskuinera hartu dugu Garganta de Aisa mendiaren azpiko faxa-ren bila. Tontorra gure gainean geratzen da eta aurrean ikusten den faxatik joango gara. |
![]() |
Gozamena da hemendik ibiltzea. Ez dabil jenderik eta erraza da (beti ere, baldintza egokietan). |
![]() |
Hormen azpian. |
![]() |
Laster hartuko dugu eskuinera. Aurrean Sombrero daukagu. |
![]() |
Sartu gara bretxaruntz. Atzean, Astún aldea, Monjes-Ayous, Midi, Lurien,... |
![]() |
Hormen ondotik ondo joaten da, zulora jetsi gabe. Atzean, Midi, Anayet,... |
![]() |
Bretxara irteten. Azken zatia harritzatik da, baina ondo igotzen da. |
![]() |
Bretxa goiko aldean oso zabala da. Hor egin dugu topo beste bikote batekin. Berehala igotzen da lehenbiziko tontorrera. Atzean beste biak Sombrero eta Pico de la Garganta de Borau. |
![]() |
PICO DE LA GARGANTA DE AISA (2504m). Aspe bertan daukagu. |
![]() |
Iparralderuntz, Rioseta, Astún, Midi, Anayet, Lurien, Palas,... |
![]() |
Tontorrean gozatzen. Aspe bertan eta Anie atzean. |
![]() |
Eta landaretza harkaitz artean. |
![]() |
Hurrengo helburuak, Sombrero eta Borau. |
![]() |
Edelweis ugari goiko alde guztian. |
![]() |
Sombrero-ra igotzen ertza jarraituz. Ez dauka zailtasunik. Atzean, Garganta de Aisa eta Aspe. |
![]() |
Mallos Lecherines-eri begirada. |
![]() |
SOMBRERO (2562m). Borau atzean. |
![]() |
Garganta de Aisa tontorra orain beherago geratzen da. Bere gainean Aspe. |
![]() |
Eta tontorrean gaudela, bikote bat Borau aldetik honuntz, eta sorpresa, aspaldian ikusten ez genuen elgoibartar bat. Oso jende gutxi honeraino, eta ezagun batekin topo egin behar... Gozamena hau ere! |
![]() |
Elkarrizketa luzea izan dugu lagunarekin. Baina jarraitu behar dugu. Aurrean daukagu Borau eta erabiliko dugun faxa dotorea. |
![]() |
Rioseta aldea eta Borau-ren hormen azpian geratzen den haran polita. |
![]() |
Borau-ren faxara sartzen. |
![]() |
Oso polita da tokia. |
![]() |
Hau da faxaren hasiera eta Sombrero eta Aspe daude atzean. |
![]() |
Faxatik gozatzen. Garganta de Aisan topo egin dugun bikotea doa aurrean. Beraiek ez zuten faxa honen berri eta guk aipatu ondoren animatu dira hemendik etortzen. |
![]() |
Atzera begira. Nahiko zabala da eta ondo igarotzen da. |
![]() |
Eta aurrera begira. Hor gehiago estutzen da, baina ez da zaila. Beti ere baldintza egokietan!!! |
![]() |
Faxaren bukaerara heltzen. |
![]() |
Atzera begira. Egin dugun faxa, Sombrero eta Aspe. |
![]() |
Faxaren bukaeranra heldu gara. Orain, Lecherín leporaino jetsi gabe, eta altuera galdu gabe, zeharkaldi bat egingo dugu harkaitz artean, Borau-ra doan ohiko bidea hartzeko. |
![]() |
Borau-ra igotzen bide arrunta hartu ondoren. Harri soltea dago eta aldapa tentea. Baina duela gutxi egon ginen hemen eta ezagutzen dugu. |
![]() |
Goiko ertzera irteteko azken maldetan. Atzean, gurekin etorri den bikotea. |
![]() |
Ertzean tontor nagusira igarotzen. |
![]() |
PICO DE LA GARGANTA DE BORAU/LECHERIN (2570m). |
![]() |
Sombrero, Garganta de Aisa eta Aspe-ra begira. Hortik etorri gara. |
![]() |
Gure herriko laguna eta bikotea Sombrero-ren tontorrean oraindik. Gustora daude itxuraz. |
![]() |
Behelainoak iparraldeko haranetan. |
![]() |
Mallos Lecherines. |
![]() |
Tontorreko mugarri handiarekin. |
![]() |
Lecherines lepora jeisten. Malloak aurrean. Gero lepotik eskuineko sakanera jetsiko gara zirkuitoa ixtera. |
![]() |
Jetsierako zati zailena bukatzen. Destrepe txikiren bat dauka hor goian. |
![]() |
Zailtasunak bukatu dira. Lecherines lepora heltzen. |
![]() |
Malloen azpitik Rigüelo sakanera jeisten. Hemen aldapa handia dago, baina bidezidorra nahiko nabarmena da. |
![]() |
Borau atzean geratzen da. |
![]() |
Kolore bizitasuna harkaitz artean. Lirioa. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina