2025-12-31 9. eguna
HAAST, WANAKA, QUEENSTOWN.
 |
| HAAST. Bart gaueko kolore betekadaren ondoren, gaur goizean, gosaldu aurretik beste pasiada bat hondartzatik. |
 |
| Hondartza. |
 |
| Haast herrian, ura hartu eta zikinkeriak uzten. Eta ondoren, Wanaka-runtz. Gauza asko daude bidean ikusgai. Aukeratu egin behar, denetan ezin gara geratu eta. |
 |
| Lehenbiziko geldialdia, ROARING BILLY URJAUZIA. 25 minutuko joan-etorria. |
 |
| Bidea, basotik. |
 |
| Urjauzia, basoaren erditik behera. |
 |
| Haast ibaia. Urjauzia eskuinean geratzen da, ibaiaren beste aldean. |
 |
| Haast ibaia. |
 |
| Ibaia eta urjauzia. |
 |
| Basoko zuhaitzen enborretan denetarik sortzen da. |
 |
| Hau da Haast-etik Wanaka-raino dagoenaren mapa adierazgarria. Bigarren geldialdiko aparkalekuan dago. THUNDER CREEK URJAUZIA. |
 |
| Hau ederra benetan. Kotxetik berehala heltzen da hona. |
 |
| Haast ibaia eta Thunder Creek urjauzia. |
 |
| Haast ibaia. |
 |
| Ibai ertzean, urjauziarekin. |
 |
| Hirugarren geldialdia, WILSON CREEK ARROILA. Hau ere, errepide ondoan. |
 |
| Ezinbestekoa da oinak bustitzea. Ura benetan hotza. |
 |
| Dezente sar daiteke barrura. Hobe, uretarako oinetakoekin, eta hotzari eusten. |
 |
| Wilson errekako urak. |
 |
| Laugarren geldialdia, MAKARORA IBAIA-ra joateko aparkalekuan. Makarora herrira heldu baino 8 km-tara dago hau eta Piszina Urdinak ikustera goaz. Kukupraka zuria bidean. Ordu t'erdiko joan-etorria. |
 |
| Bidea, nola ez, baso ederretik doa. Gero zubi eseki honetatik zeharkatzen da Makarora ibaia. |
 |
| Makarora ibaia. |
 |
| Blue ibaia, Makarora ibaira heltzen. Hemen daude BLUE POOLS. |
 |
| Eñaut Blue ibaiko piszina hotzetan bainatzen. Badaude ausart gehiago. |
 |
| Makarora-ren ertzetan. Aurrean, Blue ibaiaren gaineko zubi esekia. Hemen elkartzen dira bi ibaiak. Gero, toki beretik itzuli gara aparkalekura eta karabanan bazkaldu dugu. Ondoren, bidaia jarraitzera. |
 |
| Lehenbizi WANAKA laku erraldoia. Km batzuk egingo ditugu bere ertzetik. |
 |
| Wanaka lakua. |
 |
| Wanaka lakua. |
 |
| Wanaka lakutik, muino bat igotzen du errepideak, eta beste aldean, HÄWEA LAKUA agertzen da. Hau ere erraldoia, eta km-ak egingo ditugu bere ondotik. |
 |
| Ikusgarria da paisaia, lakua eta bi mila metro inguruko mendiak. |
 |
| Häwea. |
 |
| Häwea. |
 |
| Häwea. Hemendik Wanaka herrira helduko gara. |
 |
| WANAKA. Gazteak erosketak egitera joan dira, eta gu kafea hartzen laku ertzean dagoen Patagonia-n. |
 |
| Hemen berriz Wanaka lakuarekin egin dugu topo. Edozein kirol eta abentura mota egiteko toki aproposa da hau. |
 |
| Wanaka lakua mendi ederrez inguratuta. Ezker aldean, baina atzerago Aspiring mendialdea dago. |
 |
| Zume negarti baten azpian laku ertzeko hondartzan. |
 |
| Lakua eta mendiak. |
 |
| Herritik km batzutara urte bukaera ospatzeko festa dago antolatuta eta hemen dituzte busak hara joateko. Jende pila dago ilaran, gehienak gazteak. Guk, Queenstown-en igaroko dugu gaua. Beraz, "errepidea eta manta". |
 |
| CARDRONA. Herri txikia, errepidean, eta eraikuntza dotoreekin. Hotela. |
 |
| Eskola eta Posta Etxea. |
 |
| Errepide ondoko muino batetatik Wakatipu lakua eta Queenstown aldea zuloan. Horra jetsiko gara. |
 |
| Queenstown inguruak. |
 |
| Frankton, hor dago aireportua, eta Queenstown atzean. |
 |
| Eremu berdeak Frankton-era jeisten. |
 |
| QUEENSTOWN. Gaur urteko azken eguna da, eta jendea oporretan dagoenez, dena beteta dago hiria. Baina, karabana eta furgonetaz erabat topera dagoen aparkaleku publikoan zortea izan dugu eta geratzen zen toki bakarrean lortu dugu aparkatzea. Ezin gara kexatu. Hau da aurrean daukagun paisaia, Wakatipu lakua eta Cecil Peak. Hemen emango diogu hasiera urte berriari. |
 |
| Wakatipu laku erraldoia. Ondorengo egunetan batera eta bestera zeharkatuko dugu. |
 |
| Gure behatokitik. Hegazkina ere, hemen hartuko dugu 9 egun barru, Auckland-era itzultzeko. Atentzioa deitu digu, kalean ikusi ditugun kartelak, edari alkoholdunak debekatuz egun hauetan. |
 |
| Wakatipu. |
 |
| Ilunabarra gure etxetxotik. Ez da toki makala. Karabanan lasai afaldu eta hamabiak arte hemen egongo gara, gero su artifizialak ikusteko. Gazteak kaira jetsiko dira, hango giroa bizitzeko. |
 |
| Kuriosoa da. Gu urte berria hasteko prest eta Euskal Herrian oraindik eguerdia. |
2026-01-01 9. eguna QUEENSTOWN, IDA VALLEY, MOERAKI, OAMARU.
 |
| QUEENSTOWN. Gaueko hamabiak puntuan hasi dira su artifizialak. Kaitik jaurtitzen dituzte eta gure behatoki pribilejiatutik ikusteko aukera ederra daukagu. Jende ugari gaude, herrialde ezberdinetakoak, eta giro aparta sortu da. Gozatzera ba! |
 |
| Oso gustora egon gara suak ikusten. Gero, ondo ospatu eta lotara. |
 |
| Goizean, nahiko goiz altxatu gara (gazteak ez), eta herriko erdigunera jetsi gara. Hemen dagoeneko, dena dago irekita, dendak eta tabernak, eta jendea kalean dabil. |
 |
| Denda baten ataria. |
 |
| Herrian buelta bat eman ondoren, karabanara goaz gosaltzera. Bidean, lora politak. |
 |
| Gosaria prest. Gazteak orain ari dira altxatzen. Gosaldu ondoren, bidaia. Gaurko hemen euri bortitzak daude iragarrita, eta ekialdeko kostalderuntz abiatuko gara, han zerbait lasaiago egongo delakoan. |
 |
| Arrowtown herria bidean. Eraikuntzak egurrezkoak dira ea denak. |
 |
| Mahastiak. Hemen eta baita Zelanda Berriko beste toki batzutan, ardo oso onak egiten dituzte. |
 |
| Kawarau ibaia. |
 |
| Cromwell herria. |
 |
| CLYDE herria. Kale nagusia errepidea da. |
 |
| Etxebizitza dotorea. |
 |
| Hotela. |
 |
| Leihoak lorekin. |
 |
| IDA VALLEY. Zeru mehatxagarria, baina aterri. Inguru nahiko bakartiak dira hauek. |
 |
| Behatoki dotore honetan geratu gara eta bertan bazkalduko dugu. |
 |
| Bidaia jarraituz, Otago inguruetan sartu gara. |
 |
| Artalde handiak errepide ondoan. |
 |
| TE KAIHINAKI/MOERAKI BOULDERS-en geratu gara. |
 |
| Informazioa. Ekialdeko itsasertzean gaude. |
 |
| Koekohe hondartzan, Moeraki Boulders-ak ikustera. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina