Duela gutxi igo dituzte abereak goiko larre hauetara. Gaur ere, ardiz betetako kamioiak ari dira heltzen aparkalekura. |
Senescau txabolan badute lana goizean goizetik. |
Lanean txabolako artzaiak. Inguru dotorea daukate horretarako. Anèou zirkoa. |
Pombie mendatera heltzen. Midi d'Ossau gure aurrean. |
Asfodeloak. |
Soum de Pombie. |
Mendatetik gure gaurko helburua, Saoubisté. |
Errododendroz josita daude bazterrak. Midi-ri kolorea eskeintzen. |
Pombie lakua eta La Fourche-ra doan harritza beldurgarria. Ikusiko ditugu eskalatzaile batzuk horma horietan. |
Pombie aterpea. Ez gara geratuko. |
Suzon mendateruntz, Midi-ren azpiko harritza zeharkatzen. |
Harritza bukatzen. Aurrean, ezkerrean, Saoubisté. Hemendik bi tontor dituela dirudi. Eskuinean, atzean, Palas, Balaitús,... |
Suzon-era heltzen ikusten dugu nondik igo behar dugun. Eskuineko tontorraren atzean, beste tontor bat dago, hirugarrena, eta guretzat altuena iruditu zaiguna. |
Suzon mendatean. Hemendik 130 metroko desnibela bakarrik geratzen zaigu, baina benetan gogorra bukaeran. |
Eta beste aldean, Midi eta bere bide arrunta, hainbeste aldiz igotakoa. Eta erdian, Fouquier biaren plakak, duela urte asko igotakoa hori ere. |
Lehenbiziko tontorraren azpian dagoen lepora igotzen. Aldapa oso tentea eta labainkorra tarte batzutan. |
Goiko lepoan. Midi eta Suzon mendatea atzean. |
Eta lehenbiziko tontorrean. Behetik ikusita, ezkerrekoa. Behetik bi ordu t'erditan heldu gara. |
Harkaitzean SAOUBISTÉ (2252m) jartzen du. |
Bakoitzak tontor bat daukagu guretzat... Eskuineko tontorretik erdikora (altuena dirudiena). Atzean, Gourette eta Artouste inguruko mendiak eta Lurien eta Palas. |
Erdiko tontorrean SAOUBISQUE (2261m) jartzen du. Batetik bestera ibili gara. |
Lurien, Palas, Balaitús, Frondiellas, Arriel, Soba, Soques,... Erdian, Caillou de Soques-etik Arrious mendatera doan sakana. |
Izas erdiko tontorrean, eta atzean, eskuinekoa. |
Erdiko tontorretik jeisten. |
Tentuz ibiltzeko tokiak. |
Goiko lepotik, Pombie lakua eta aterpea, Anayet-Arroyetas-Culivillas, Escarra, Pala de Ip,... Hasi dira hodeiak ugaltzen. |
Aldapa tente eta labainkorra jeisten. Suzon mendatea behean. |
Behetik gora begira. Erdian lehenbiziko tontorra eta eskuinean hirugarrena. |
Suzon-era bidean. Midi dotore. |
Saoubisté. Orain ezagutzen zaitugu. Horrela hiru tontorrak bereizten dira. |
Pombie-ra bueltan, errododendro artean. Palas, Balaitús, Arriel eta Soba mendilerroa aurrean. |
Midi-rekin. |
Pombie lakua. |
Soum de Pombie mendatean. Han geratzen da gure gaurko mendi "txikia". Gu gustora ibili gara. |
Palas dotorea. Hor bi aldiz egon gara, ezkerretik eta eskuinetik. Bikaina benetan. |
Eta Anéou-n ibilbidea bukatzen. Bost bat orduko joan-etorria. Polita. |
pic-saoubiste-2262-mt |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina