Hemendik igarotzen garen bakoitzean argazkiren bat ateratzen diogu urjauzi horri. Oso fotojenikoa iruditzen zaigu. |
Hau aurrekoaren gainean dagoena da. Inguru ederra da hau. |
Askotan ibilitako bidea jarraituz, El Fraile aldapara heldu gara. Urjauzi eta hormen gainean dago kokatuta Bachimaña aterpea. |
Bachimaña aterpearen parean gaude (2177m) eta Serrato eta Xuans mendiak agertzen dira gainean. |
Atzean utzi dugu aterpea eta urtegia inguratzen duen bidea jarraitzera goaz. Orain alde ezagunetik eta itzuleran beste aldetik. Forátulas eta Sabocós aldea atzean. |
Urtegiaren ezkerretik doan ohiko bidea jarraitzen gaude. Agertu zaigu gaurko helburua. Mendizale oso gutxi joaten dira horra. |
Bramatuero-ra doan zuloa, Marcadou eta Paterneille-ren azpian, eta gero bueltan jarraituko dugun bidea urtegiaren beste aldean. |
Hemen utziko dugu Laku Urdinetara eta Tebarray lepora doan bidea eta eskuinera hartuko dugu, Marcadou-ra doana. Infiernoak. |
Marcadou-ra igotzen gaude eta Bachimaña urtegia eta Serrato eta Xuans mendiak ditugu atzean. |
Altuera irabazten gaude oraindik Marcadou-rako bidetik, eta Bramatuero harana ikusten dugu. Horra ere jende gutxi joaten da. |
Hemen oraindik jende ugari dabil, gehienak zeharkaldia egiten, Bachimaña-Wallon edo alderantziz. Paisaia ikusgarria. |
Bramatuero bajo, Aratille, Neveras (ze urruti dagoen...) eta Vignemale atzean. Hodeiak sartzen ari dira. |
Hezeguneak bidean. Atzean, Serrato eta Xuans. Laster utziko dugu Marcadou-ko bide nagusia eta bakardadean aurkituko gara. |
Tontorra ikusten dugu ezkerrean. Hemendik gutxira utziko dugu bidea. Mugarri bat dago. |
Hau da bidea uzteko tokia. Eskuineko sakan horretatik joango gara igotzen. Uzten genuena baino erosoagoa da hasieran. |
Begiak alaitzeko. |
Sakan honen hasieran utzi dugu Marcadou-ko bidea, eta bagoaz goruntz, erabat bakarrik dagoeneko. Bramatuero atzean. |
Gran Facha agertu da aurrean. |
Goian aldapa tentetu egiten da eta haize nahiko bortitza dabil, baina atzean daukagun paisaiarekin dena arintzen da. Bramatuero, Vignemale,... |
Lepo batetara heldu eta Pezico urtegia ikusten dugu gure oinetan. |
Hau da tontorrera heltzeko geratzen zaiguna. Pezico lakuak behean eta Puntas del Pezico beraien gainean. |
Ertzetik gora, hemen oraindik nahiko zabala. Azkenengo metroetan da finagoa. Ezkerrean Pezico eta eskuinean Bramatuero. |
Haizea dabil eta adi ibili behar da azkenengo zatian, baina ez da zaila. Paisaia ikusgarria, Bramatuero, Bachimaña, Serrato, Vignemale,... |
PICO DE LOS IBONES DE PEZICO (2723m). Lau ordu baino apur bat gutxiagotan behetik. Laku Urdinak eta Infiernoak. |
Hau da azkenengo zatia. |
Tontor estua. Atzean Punta Zarre eta hodeiak. |
Gran Facha-rekin. |
Pezico lakuak, toki nahiko izkutuan. |
Pezico urtegia. |
Bachimaña urtegia. Haizea nabaritzen da uretan. Eskuinetik igo dugu eta ezkerretik jetsiko gara. |
Bramatuero Bajo. |
. Tontor airosoa. Punta Zarre-rekin atzean. |
Tontorretik jeisten Harri soltea eta haizea dira oztopoak, beraz adi. Pezico lakuak behean. |
Siempreviva multzoa. |
Goiko zati zailena jetsi dugu. Pezico gainean dagoen lepoan gaude eta horrela ikusten da tontorra, goian eta erdian. |
Igoerako toki beretik jetsiko gara Marcadou-ko bidera. Tontorra goian eta hodei ugari, baina ez du euririk egingo. |
Bide nagusiko hezeguneak eta Serrato, Xuans. |
Kotoizko loreak. |
Orkideak. Orain ez gara jetsiko goizeko bidegurutzera. Laster hartuko dugu gure ezkerrera dagoen bidezidor bat eta Bachimaña urtegiaren muturrera jetsiko gara. |
Bachimaña urtegira jeisten. Goian egindako mendia eta baita Marcadou-ko GRa. Hor erdialdean utzi dugu bide hori, eta mugarri solte batzuk jarraituz, lakuaren ertzean dagoen aterpe batetara goaz. |
Bachimaña urtegiaren ertzean dagoen aterpe ireki eta dotorean. Egoera nahiko onean ikusi dugu. |
Bachimaña. Orain ezkerretik joango gara. Ez dugu inoiz egin eta ezagutzeko gogoa daukagu. Ondo markatuta dago. |
Katearekin babestuta dagoen pasabidean. Hasieran ez da oso beharrezkoa, beti ere lehorra egonda, baina gero... |
Zeharkaldi hau bukatu ondoren dago jetsiera delikatua, hezetasuna daukalako batez ere. |
Hau da pasabidea, behin bukatuta. Pinua dagoen mailatik egiten da zeharkaldia eta eskuinetik jetsi. |
Presara heltzen, gure mendiari azken agurra. Orain aterpetik pasa gabe, ezkerretik jarraituko dugu, Lumiacha-ko bidea hartzera. |
Aterpe ondotik pasa ondoren, igo egin behar da apur bat El Fraile-ko hormen gainetik, eta gero dena beheruntz. Bide hau ere ondo markatuta dago. |
Bide polita eta lasaia hau ere. Hor, pintura gorriz adierazita, Brazato-ra igotzeko bidegurutzea dago. |
Baina orain gure helburua behean dago, eta oraindik jetsiera geratzen zaigu. |
Lumiacha-ko goiko lakutxoa gure azpian utziko dugu. |
Hau Behekoa da. Bidea bere ezkerretik doa. Hau pasa eta dena behera, Bainuetxera heldu arte. |
Pico de los Ibones ibilbidea |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina