2023/02/03

O CAMINO DOS FAROS azken 4 etapak Irailaren 27tik- 30era

Galizan ezkontza bat dugularen aitzakiaz, egun "extra" batzuk hartu ditugu eta hainbat lagunek aholkatutako Faroen Bidea egiteko baliatu dugu. Ibilbide osoa 8 etapaz dago osatuta, baina guk hainbeste egun ez ditugu eta azkenengo lau etapak egitea erabaki dugu. Beraz, gure lehen etapa Bidearen 5ena da. 

Irailaren bukaeran joan gara eta bakar bakarrik ibili gara ibilbide osoan. Momenturen batean egin dugu topo bakarti baten batekin, denak atzerritarrak. Gaua igarotzeko tokietan ere ez dabil jende askorik. Muxían eta Fisterran bai dago jende gehiago, orokorrean Santiago-rako bidea egiten daudenak. Baina masifikaziorik gabe.

Gu kotxez ibili gara batetik bestera, eta etapen bukaeretan taxiak hartu behar izan ditugu kotxea berreskuratzeko. Oso ondo montatuta daukate taxi zerbitzua eta ez da oso garestia. Garraio publikoa oso konpliklatua da inguru horietan.

 

2022 Irailak 27. AROU-CAMARIÑAS 

1. ETAPA

 Gaua Camariñas-en igaro dugu, han bukatzen baita gaurko etapa, eta horrela ostatu berdinean geratuko gara. Arou-ra taxisean etorri gara, ostatuko jabeak berak eskatuta. Taxistek banatuta daukate Ibilbidea, eta gaurkoa bihar ere erabiliko dugu. Ondo dute muntatuta eta jatorrak eta hiztunak dira, behintzat guk ezagutuko ditugunak.


 Goizeko 9tan etorri zaigu bila taxia Camariñas-era eta 9,45 aldean Arou-ko hondartzan gaude, gure ibilaldia hasteko prest. Bakardadea, bai orain eta etapa guztian ere.

 Arou-ko hondartza. Eguraldia, nahiko ona nahiz eta hodeiak ere badauden.

 Itsasertzetik goaz. Bidea nahiko ondo markatuta dago, gezi eta puntu berdez.

 Bide dotorea.

 Itsasertzetik beti.

 Txilar ugari bide alboetan.

 Lobeiras hondartza. Hemen arrantzale batzuk dabiltza eta beraientzat prestatutako etxetxo batzuk daude.

 Arrantzarako tresnak. Oso gogorra izan behar da hemengo lana. Costa de la Morte-n gaude.

 Harrigarria da kostalde hau. Itsaso zakarra.

 Santa Mariña-runtz goaz inguru magikoak igaroz.

 Kostalde malkar eta gogorra, harkaitz dotoreekin.

 Mendiko ibilbidea da benetan, nahiz eta itsasertzean izan. Igoera eta jetsiera asko daude harkaitz artean.

 Pasabide dotorea itsasoaren gainean.

 Santa Mariña kaia. Toki enblematikoa. Beste latitude batetakoa dirudi.

 Arrantzaleak denbora-pasa.

 Beste batzuk lanean.

 Lorak harkaitz boloen artean.

 Itsasoko produktuak batzen.

 Santa Mariña-ko kaia.

 Santa Mariña pasa eta itsasertzetik jarraitzen dugu.

 Monte Branco-ko dunak ditugu aurrean.

 Olatu handiak itsasoan.

 Koartza.

 Praia do Trece zeharkatzen. Gogorra egiten da hondartzatik ibiltzea. Alboan dena dira dunak.
 Ingelesen kanposantura heldu gara. Hemen ingles itsasontzia hondoratu zen eta itsasoan galdutako guztien omenez eraikita dago.

 Ba hori!!!

 Kanposantuan dagoen inskripzioa.
 Hurrengo helburua, Vilán itsasmuturra. Gertu daukagula dirudi baina oraindik pare bat ordu beharko ditugu bertara heltzeko.

 Orain Reira hondartzen albotik goaz, pista batetatik. Inguru honetan hondaratutako itsasontzi batetako aingura. Vilán han atzean.

 Reira hondartzak eta Vilán itsasmuturra eta faroa.

 Farora bidean. Atzean dagoen puntaren ondoan dago Ingelesen kanposantua eta hauek dira zeharkatu ditugun hondartza guztiak.

 Orain bai gertuago daukagu Vilán faroa.

 Heldu gara Vilán-era. Hona errepide estu bat heltzen da, baina ez dago jenderik. Zerbait jan eta edateko toki egokia.

 Faroa atzean utzi eta hemen dagoen arrain-haztegia inguratu behar dugu itsasertzetik. Hemen algak jasotzen ari zen emakume batekin egin dugu topo.

 Costa da Morte.

 Kaio ugari inguruan.


 Farelo mendian dagoen Ermita da Virxe do Monte-n. Beste atseden txiki bat behatoki bikain honetan. Orain Camariñas-era jeistea falta zaigu.


 Itsasertzera jeisten berriz.

 Bide polita itsasoaren ondoan. Camariñas ezkerrean geratzen da, eta eskuinean, biharko etaparen bukaera, Muxía. Baina erdian itsasadar luzea dago.

 Lago de Camariñas hondartza. Gutxi geratzen zaigu bukatzeko.

 Camariñas-era heltzen. Egondako baseliza atzean.

 Camariñas. 23,8 km-ko etapa izan da. Sei ordu eta piku behar izan ditugu, lasai, momentu guztiak gozatuz. Gaur eguraldia alde izan dugu eta inguru ederretatik ibili gara, bakardadean,..., gustatzen zaigun bezala.

 Orain ondo hidratatu eta afari eder bat egin eta goiz ohera. Apenas dabil jenderik Camariñas-en.

1.etapa ibilbidea
 
2022 Irailak 28.  LEIS-MUXIA

2. ETAPA


 Goizean altxatu eta euria barra-barra.  Hasierako zatia errepide ondotik da eta azkenean etapa laburtzea erabaki dugu. Hau Cereixo-ko Santa Maria eliza da. Hemen hastea pentsatzen genuen, baina azkenean Leis-eraino joango gara. Zalantzekin gaude.

 Cereixo-ko etxeak. Euria ari du.

 Carballo erraldoia eta Cereixo-ko Dorreak.

 LEIS herrixka. Hau da ikusten den guztia. Euria eta behelaino galanta. Zalantzekin egon gara, baina azkenenan kotxea hemen utzi eta oinez hasiko gara. 15 km inguruko etapa daukagu aurretik.

 Leis hondartzara jeisten ari gara eta Camariñas ikusten dugu gure parean, baina itsasadarrak banatuta.

 Leis-eko hondartza zeharkatzen. Orain atertu egin du. Praia do Lago-ko faroa daukagu aurrean.

 Hondartzatik farora hurbiltzen.

 Muxía ikusten dugu baina urruti dago oraindik.

 Hondartza pasa eta pinadi batetatik doa farorako bidea.

 Praia do Lago-ko faroaren ondoan.

 Itsasargia eta Muxía atzean. Han bukatuko dugu gaurko etapa.

 Do Lago hondartza eta Muxía.

 Hondartza zeharkatzen. Atzean, Camariñas.

 Lago ibaiak sortzen duen lakutxoa, hondartzaren alboan. Orain bideak, kostaldea uzten du eta barne aldera sartzen da, nekazari eta abeltzainen herrixka politetatik igaroz.

 MEREXO. Etxe dotorea. Hemen Santiago Bidearekin egiten du bat eta tarte batean biak batera doaz.

 Horreo bat Merexo-n.


 Ugari daude herrixka honen inguruan.

 MUIÑOS-eko horreo dotorea.

 Gure bidea adierazten duten markak. Muiños-en Santiago Bidea eta gurea banatu egiten dira.
 Fonte da Tella. Orain Dos Muiños do Rio Negro bide politean sartuko gara. Euria berriz.


 Negro ibaia. Oso toki ederra da hau. Ibaia, errotak (muiñoak), hezetasun handia, bakardadea, ... Meigen parajea!

 Xarmagarria da zati hau.

 Bidean dauden errotetako bat. Bederatzi daude.

 Negro ibaiko urjauziak.

 Beste errota bat. Batzuk zaharberrituta daude eta beste batzuk konpontzeko zain.



 Oso gustora gabiltza hemen, nahiz eta bidea oso labainkorra egon. Egurrezko pasarelak jarri dituzte, eta oso labinkorrak dira, baina tira...

 Negro ibaitik Area Maior-eko hondartzara atera gara. Berriz euria eta behelainoak.

 Baina orain gertu daukagu Muxía, eta berriz eguzki apur bat.

 Muxía. Baina gaurko etapa bukatzeko lehenbizi fondora joango gara, gero berriz herrira itzultzeko.

 Itsasadarraren beste aldean Vilán-eko itsasargia eta Camariñas-eko baseliza ikusten ditugu.

 Muxía-ra heltzen zeharkatu ditugun hondartzak.

 Muxía pasa eta farora heldu gara.

 Virxe da Barca Santutegia, faroaren ondoan. Hau bideko beste toki adierazgarria da. Erromes asko dabil hemen, Santiago-Fisterra edo alderantziz egiten dutenak.

 Eliza itxita dago baina ateko zirrikituetatik ikus daiteke.




 Elizaren Atean.

 A Pedra de Abalar.



 Hemen Prestige-ren desastrea gogoratzeko muntaia dago. Gu orain herrira berriz.

 Arrantzalea.

 Muxía-ko kaia. Gu orain bezperako taxista berberarekin Leis-era joan eta kotxea hartu ondoren hona itzuliko gara. Azkenean ez gara gehiegi busti eta nahiz eta etapa guztia ez egin, gustora gaude egindakoarekin.

 Kaia. Lehen esan bezala, hemen erromes eta turista gehiago dabil, baina ostatua duela bi egun hartu genuen arazorik gabe.

 Dutxatu eta aldatu ondoren Santa Maria elizara paseo bat ematen.

 Santa Maria eliza. Orain ondo afaldu eta atsedena hartzera.


2. etapa IBILBIDEA

2022 Irailak 29.  MUXIA-NEMIÑA

3. ETAPA 

 MUXÍA. Gaur azkenaurreko etapa daukagu, guretzat hirugarrena. Zati teknikoak omen ditu. Goizean, irttzera goazenean, euria ari du. Aterkia hartu eta bagoaz. Ea nola dihoan eguna.

 Hasieran, zati bat, errepidetik da. Aurrean ditugu gainditu behar ditugun Cachelmo eta Buitra mendiak.


 Errepidea utzi eta Lourido hondartzaren gainetik joango gara. Muxía-ko Paradorra ikusten da beste aldean. Azpitik pasako gara laster.

 Lourido hondartza, algaz beteta.

 Kaioak.

 Hondartzatik gora. Zorionez atertu egin du.

 Paradorraren azpian informazio panel pare bat daude. Hau Faroen Ibilbidearena da. 

 Hauek dira gaur igaro behar ditugun tontorrak. Orain Cachelmo-ra.

 Itsaso zakarra. Atzean, Muxía eta atzerago Vilán itsasmuturra eta faroa.

 Itsasertzetik goaz. Euria berriz.


 Aurrean daukagu Cachelmo mendia. Zuzenean igotzen da. Igoera laburra baina oso tentea. Gainera euria ari du eta labainkorra dago.

 Atzean, Muxía.

 Igoeran. Berriz atertu du eta eskertzen da.

 Cachelmo tontorrean. Muxía, Vilán itsasmuturra,...

 Oraindik oso urruti dagoen Touriñán itsasmuturra ere ikusten dugu. Ordu batzuk geratzen zaizkigu bertara heltzeko.
 Cachelmo-n. Behatoki dotorea!


 Cachelmo-tik beste aldera jeisten Aldapa gogorra eta labainkorra.

 Cachelmo atzean geratzen da, eskuinean. Atzerago, Muxía.

 Pista zati bat Buitra mendira bidean.

 Muxía-ko Virgen de la Barca Santutegia eta atzerago, Camariñas-eko hondartza eta baseliza.

 Pista utzi eta aldapa labur batek eraman gaitu Buitra tontorrera. Muxía-runtz begira.

 Buitra-tik behera Cuño-ko labar dotoreen gainetik. Touriñán aurrean.

 Bide zirraragarria labarretatik.

 Oso polita da zati hau.

 Atzera begira, Buitra goian, eta jeisten ari garen eremua.

 Coído de Cuño. Algak jasotzen ari dira.

Hor ari dira lanean. Eremu hau dena beltz geratu zen Prestigeren hondamendiarekin.

 Harkaitz boloz osatuta dago dena. Inguru basatiak.

 Cuño herrixka gure ezkerrean geratzen da. Pista bat heltzen da horra.

 Pedrouzo mendira igo dugu. Goia nahiko itsusia da, dena antenaz eta eolikoz beteta baitago. Berehala hartu dugu beherako bidea. Touriñán gertuago, baina urruti oraindik.

 Moreira hondartza daukagu aurrean. Bidea hemen polita da berriz.


 Jetsiera nahiko gogorra hemen ere.

 Aurrean daukaguna. Touriñán bigarren itsasmuturra da.

 Moreira hondartzaruntz jeisten.

 Moreira hondartza. Denak daude utzik. Udan ere bainatzeko oso arriskutsuak dira hondartza hauek.

 Orain bai Touriñán-eruntz. Campos herrixka ezkerrean utziko dugu. Orain zati gogorra geratzen zaigu. Asfaltatuta dagoen pista batetik joan behar da faro ingurura eta gero berriz herrixka honen ingurura itzuli behar da. Baina animoz ondo gabiltza eta eguraldiak hobera egin du eta bagoaz.

 Pista luzea utzi eta azkenengo zatian bidea faroaren eskuinetik sartzen da, politagoa bihurtuz.

 Bidezidor nahiko itxia bukaeran, baina polita.

 TOURIÑÁN FAROA. Kostata baina heldu gara.

 Toki ederra. Frantses bikote bat dago autokarabanarekin, baina bestela lasaitasun galanta.

 Atsedena hartu eta jan eta edan egiteko toki paregabea.

 Orain etaparen azkenengo zatia geratzen zaigu, Nemiña-ra heltzea. Baina gogorrena eginda dago.

 Zorionez, itzulia ez da pistatik. Do Castelo irlaren ondotik doa eta bide dotorea da.

 Do Castelo irla.

Etaparen bukaera eskuineko itsasmuturraren atzean geratzen da. Itsaslabar horien gainetik joango gara.

 Bide lasaia lursail berdez inguratuta. Atzean, Do Castelo irla eta Touriñán.

 Azkenengo zatia. Talón herrixka eta Nemiña-ko hondartza. Hor bukatuko dugu. Gainera taxisa eskatu dugu eta berehala agertuko da. Atzerago, Lires herria. Biharko etapa hortik hasiko dugu. Badia ederra sortzen da hemen.

 Nemiña-ko hondartzan. Gu heldu ordurako taxista zain daukagu. Aurreko bi egunetakoaren lagun bat da, jatorra hau ere. Berak aholkatu digu bihar Lires-en haztea, bestela hemendik erreka bat pasa behar dela eta marea baxua dagoenean bakarrik ahal dela eta ez duela merezi.


 NEMIÑA. Orain taxian Muxía-ra joan eta kotxea hartu eta Fisterra-ra joango gara  afaldu eta lo egitera.

 FISTERRA. Ilunabarra kaian.


 Afaltzeko, omenaldia.

3. etapa IBILBIDEA


 eta 2022 Irailak 30.  LIRES-FISTERRA

4. ETAPA 

 Fisterran egin dugu lo. Gaur ere, ibilaldia bukatzerakoan, bertan geratuko gara. Taxian etorri gara LIRES-era. Han atzean ikusten dira Nemiña-ko hondartza (atzoko bukaera) eta Talón herrixka. Hau da uretatik igaro beharko genuena Nemiñan hasi ezkero. Baina atzoko taxistari kasu eginez hemen hasiko dugu.

 Nemiña-ko hondartza eta Talón.

 Lires-eko hondartza hegaztiz beteta.

 Toki eder eta lasaia Lires alde hau.

 Canosa-ko labarretatik goaz. Area Pequeña eta Area Grande kalak ditugu aurrean.

 Hemen bi kalak, Txikia eta Handia.

 Itsasoruntz jeisten. Fondoan, Nemiña eta Talón.

 Area Grande atzean uzten.

 Itsasorako atea.

 Punta Besugueira Punta Lagoa aldetik.

 Ubarroiak harkaitz batean.

 Baliza dotorea. Gaurko etapan bakarrik ikusi ditugu horrelakoak.

 Mendiko bidea itsasertzean. Bideak orokorrean garbituta eta zainduta aurkitu ditugu.

 Do Rostro hondartza luzea aurrean. Gaurko hitoetako bat.

 Itsasoaren gainean gabiltza. Ederra benetan.

 Punta Mixirica eta Mexadoira labarrak. Hortik joango gara Do Rostro hondartzara.

 Pasada bat da bide hau. Gozatzeko tokiak!

 Gorridun koloreko harkaitz kuriosoa.

 Mexadoira-ko parajea.


 Eta Meadorio urjauzia.


 DO ROSTRO hondartza. Bi km-ko luzera du. Dena zeharkatu behar da.

 Oinetakoak kendu eta hanka hutsik goaz ertzetik, oinak bustitzen. Hondartza guztia guretzat!


 Beno, guretzat eta kaioentzat.


 Atzera begira. Iraupen gutxiko gure arrastoak.


 Hondartzako dunetan sortzen diren landareak.

 Zeharkatu dugu hondartza luze eder hau. Inguruan baserriak daude eta pista bat dago hona heltzeko.

 Labarren gainetik jarraitzen dugu. Punta Castelo aurrean.

 Bidea adierazten duten markak.



 Arnela-ko hondartza agertzen zaigu aurrean. Hau goitik igaroko dugu.

 Mendiko bidea zati honetan ere. Gora eta behera itsasertzetik.

 Arnela-ko biztanleak artoa jasotzen.

 Arnela-ko hondartza dotorea. Arriskutsua hau ere.

 Hondartza ederra benetan. Aurrera goaz.

 Eta bapatean kokodrilo erraldoia agertu zaigu. Punta Longa itsasadarra da.

 Kokodriloarengana goaz. Baina bideak albo batean uzten du.

 Harkaitz kulunkaria.

 Fisterra-ko Mar de Fora hondartzara jeisten. Facho mendia aurrean. Hor izango dugu azkenengo igoera Fisterra farora iristeko.

 Hondartza eta Fisterra herria. Farora igo ondoren hor bukatuko dugu gure etapa eta ibilbidea.

 Mar de Fora hondartza. Horra jetsi eta gero gora.

 Hondartza dotorea baina arriskutsua hau ere.

 Hondartzatik. Guretzat bakarrik.



 Hondartza pasa eta Insúa auzora igotzen.

 Horreoa Insúan.

 Insúa-tik gora Monte Facho-ra igotzen aintzinako bidetik.

 Atzera begira zeharkatu dugun hondartza eta bertara jeisteko erabili dugun bidea.

 Fisterra-ko faroa begibistan. Goitik helduko gara bertara.

 FISTERRA. Hemen, normala den bezala jendetza. Turistak eta erromesak.

 Heldu gara. Dotorea izan da hona etortzeko jarraitu dugun bidea.

 Ez dugu bide hori jarraitu, baina berdin da. Merezi izan du. Baina gure etapa Fisterra herrian bukatuko da.


 Fisterra herrira jeisten Santiago bidetik. Arrantzaleak itsasadarreko uretan.

 FISTERRA. Santa Maria das Areas eliza.

 Eliza horren barnealdea.

 Kaira jeisten.

 Gotorlekua itsasertzean.

 Eta merezitako garagardoa kaiko taberna batean. Gero afari on batekin ospatuko dugu lau egunetan zehar egindakoa. Interesgarria eta ederra izan da. Azkenean eguraldia lagun izan dugu eta bidea polita iruditu zaigu. Gainera ea bakarrik ibili gara.


eta 4. etapa IBILBIDEA




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina