2022/12/14

POSETS / LLARDANA 3369 mt Eriste bailaratik

POSETS, Pirinio mendikate guztiko bigarren tontor garaiena. Gure lehenbiziko ahalegina 1985eko Aste Santuan izan zen Estós-etik, baina La Paúl-etik gora ertza oso gaizki zegoela eta ezin izan genuen igo. Ondoren lau aldiz igota daukagu. Lehena 1986an Eriste herritik igo eta jetsi egunean. Bigarrena 1987an Viadós-etik Ipar Tontorra eta ertzetik. Hirugarrena 1993an Espadas-Posets ertz dotorea jarraituz eta laugarrena 2004an semearekin Eriste eta Angel Orús aterpetik. Beraz, aurten, bostgarren aldiz igotzeko garaia dela eta, Angel Orús-era deitu bezperan eta txiripaz tokia aurkitu ondoren, lasai asko hurbildu gara Eriste-ra. Bertan zerbait bazkaldu eta Pleta del Estallo-ra busean igo ondoren aterpera igo eta hurrengo egunean tontorra bisitatu eta Eriste-ra jetsiko gara.
Ospakizun bat bezala hartuko dugu bi eguneko jarduna.

2020-08-18 Eristen busa hartu eta Pleta del Estallo-ra (1500m) etorri gara. Arratsaldeko laurak dira eta lasai hartuko dugu aterpera daukagun igoera. Bide ezaguna. Euria dago iragarrita, baina oraingoz eguzkia daukagu.


 Urjauziak Eriste errekan.

 Bide lasaia ordu hauetan. Goruntz beste bikote bat eta gu goaz. Gehienak beheruntz datoz.

 Llardana-ko tontorrak agertu dira. Hodeitsu jarri da, baina aterri oraingoz.



 Azkenengo zatian egin digu euri apur bat, baina ez gara gehiegi busti eta aurrean daukagu Angel Orús aterpea.

 ANGEL ORUS aterpetik(2095m), La Plana aldea eta Ibons sakana.

 Tuca des Corbets eta La Plana. Ihez hortik pasa ginen Estós-era zeharkaldian.


 Marmota aterpeko balkoiaren aurrean. Guk hemengo aterpe zaharra ezagutu genuen... Oruan Forcau izenarekin ezagutzen genuen.

 Ibons sakaneko urjauzia. Ondo afaldu ondoren, goiz ohera.

 Hurrengo egunean (Abuztuak 19) goizeko 7etarako martxan gaude. Eguraldi bikaina daukagu.

 Tucak eta Diente de Llardana. Itzalean ikusten den sakanetik sartzen da Posets-era doan bidea.

 Bagoaz Canal Fonda-runtz. Gurekin, atzo ezagutu genuen bikote euskaldun gaztea dator. Beraientzat lehenbiziko aldia da (batentzat lehenengo hirumilakoa) eta ilusioz beteta daude.

 Forcau Alto atzean geratzen da.

 Canal Fonda-ren sarreran.

 Aurreko egunetan botatako txingorra geratzen da bazterretan.

 Bidezidorra jarraitzen. Hemen ez dago misterio handirik, dena gora, kanalaren bukaerararino.

 Eguzkitara atera gara. Aldapa latza. Diente de Llardana-ren hormak ditugu gainean.

 Beheruntz begira. Oraindik nahiko lasaia dago. Jeisterakoan beste kontu bat izango da.

 Diente de Llardana. Horra ez doa inor, nahiz eta ez den zaila. Guk Espadas-Posets egin genuenean igo genuen.


1993



 Espadas-Llardaneta. Gogoeta bikainak...

 Diente de Llardana, Tuca del Forau de la Neu, Pavots, Diente Royo,...

 Posets-en bizkarrean aldapa tenteak jarraitzen du.

 Ahal diren sigi-sagak egiten.

 Hiru Eristeak ere agertu dira.

 Luzea egiten da aldapa monotono hau. Atzean, Espadas-Pavots, Forquetak, Eristeak,...

 Azkenengo zatian, Espadas-Llardaneta ertzarekin atzean.


1993


 POSETS (3369m). Tontor ezagunak gertu.

 Aneto eta Malditoekin.

 Pleta des Ibons gure oinetan.

 La Paúl-eko glaziarra. Arrastoa hobeto esanda...

 Forau de Llardana glaziarra. Hau Viadós aldera dagoena da, Llardaneta-ren oinetan.

 Espadas-Llardanetarekin.

 Gure lagun berriekin. Beraientzat lehenbizikoa, guretzat bostgarrena. Denok gustora.

1987an Viadós-etik igo ondoren.


 La Paúl lepoa, Bardamina, Gourgs Blancs, Seil dera Bacquo, Perdiguero, Quayrat, Lèzat,... Hirumilako ugari eta gehiago...

 Espadas-etik hona egindako ibilbide bikaina gogoratzen.

 Ondo gozatu ondoren goian, bagoaz beheruntz. Jetsiera luzea geratzen zaigu Pleta del Estallo-raino. 1800 metroko desnibela.

 Goiko ertzetik behera.

 Orain mugimendu handia dago, gora eta behera.

 Begiak Espadas-Llardaneta gailurrerira doaz.

 Canal Fonda-ra sartzen. Jende asko goruntz.


 Canal Fonda-n.

 Kanalaren beheko aldean oraindik irauntzen du txingorrak.

 Heldu gara Llardaneta sakanera. Hemen dago Canal Fonda-ra joateko bidegurutzea. Diente de Llardana ezkerrean.

 Llardaneta lakutik behera datozen urjauzi politak.

 Bidegurutzea. Viadós eta Posets aldera ezkerrera, Orús-era eskuinera eta Estós-era aurrera.

 Aterpera heltzen. Hemen bokata bat garagardoarekin dastatu eta beheruntz.


 Bide ezagunetik jetsi eta Espigantosa-ko urjauzian gaude. Berehala Pleta del Estallo-ra helduko gara. Hemen lauretako busa hartu eta Eriste-ra. Gustora egindakoarekin. Benasquen ospatzeko ordua da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina