2022/12/07

PEÑA TELERA 2762 mt

 Aurtengo udan egun beroak asko egin ditu, baina gaurkoa beroenetakoa izan da seguruen. Ba guk Telera-ra igotzen ospatu dugu berotasuna. Tramacastilla-ko etxe gainean daukagu eta egunero ikusten dugu bere itxura dolomitiko ederra. Hirugarren igoera izango da, eta akaso azkena. Aurrekoetan etxetik bertatik atera izan gara, baina gaur, beroa (eta adina) dela eta, Lacuniacha-tik aterako gara.

 2022-08-12 Goizeko 7rak baino lehen atera gara Lacuniacha-tik (1340m). 1422 metroko desnibela gainditu behar dugu. Egunsentia Forátulas, Piniecho,..., Panticosa aldean.

 Serrato, Xuans, Batanes, Forátulas, Piniecho,... Ordu hauetan ere nabaritzen da beroa. Piedrafita-ko lakura igotzen ari gara, hasieran pistatik eta berehala, adierazita dauden bidezidorrak hartuz.


 Bidezidorretako batean. Aurrean gure helburua.

 Corona del Mallo- Forca de Cachivirizas, Peña Parda eta Telera. Dekoratu bikaina.

 Piedrafita lakuan (1602m). Oraindik ez dago inor hemen. Guretzat hemen hasten da gaurko erronka gogorra. Cachivirizas kanala zain daukagu, baina bere oinera heltzeko aldapa ere ez da makala. Kanalaren bukaeraraino 760 metroko garaiera-aldea dago.

 Lakua behean utzi eta goruntz goaz. Eguzkia gainean daukagu.

 

 Lehenbiziko irtengunea gainditzeko zeta luze bat egiten da. Telera urruti.

 Zelai malkartsuan gora. Lakua behean geratzen.

 Orain eskuineruntz, kanalera hurbiltzen. Hau izango da igoerako zati erosoena, behintzat gainontzekoarekin konparatuz.

 Cachivirizas kanalaren oinean, bidezidorra daukagu oraindik. Hemendik dirudiena baino luzeagoa da kanala, eta gogorra.

 Kanalera sartzen. Eskuin aldetik igotzen da.

 Hasieran arrasto txiki bat jarraitzen da, labainkorra, baina zerbait laguntzen duena.

 Piano, piano kanalean gora, batzutan eskuineko hormen laguntzaz.

 Bai, oraindik goian dago kanalaren irteera!!!

 Toki egokienak hartzen beti.

 Zenbat eta gorago eta gogorragoa bihurtzen da kanala. Zorionez hemen itzalean goaz.

 Harri eta harkaitzen kaosean sartuta, baina gertu daukagu bukaera.

 Forca-ren azpian eskuinera hartzen da bidea lepo zabal batera irteteko. Ez da igo behar atzean ikusten den bretxara.

 Cachivirizas-en(2360m). Peña Parda eta Telera atzean. Lehenbizi igo genuenean Telera-ra (1984an, duela 38 urte!!!) hemen ezkerrera hartu genuen, Peña Parda-ren hormetan dagoen pasabide batetik gora igo eta bi tontorrak igotzeko.

 Gaur, bigarren igoeran bezala, Peña Parda-ren azpian dagoen pasabide zirraragarria jarraituko dugu. "Paso horizontala" deitzen zaio, eta elurra ez dagoenean hau da bide egokiena. Gainontzekotan oso arriskutsua bihurtzen da.

 Corona del Mallo daukagu atzean.

 Hau da txirrista. Hemen erori ezkero behean ikusten den Piedrafita lakuraino helduko ginateke berehala. Gaur bezala, lehor egonda, nahiko lasai igarotzen da.

 Zirraragarria da pasabidea.

 Putrea amildegi guztia kontrolatzen.

 Pasabide horizontala bukatu eta trepada erraz batzuk ditugu Telera lepora igotzeko. Hemen gurutzatu gara behera zetorren mendizale batekin eta kaskoa jartzea gomendatu digu, ahuntzak baitabiz goian eta harriak erortzen dira.

 Telera lepoan(2505m). Azkenengo igoera tentea geratzen zaigu. Behean, Piedrafita eta Tramacastilla herriak, Bubal urtegia, Panticosa,...

 Edelweis ugari goiko zati horretan.

 Igoera gogorra hemen ere. Gainera daramagun desnibela eta beroa nabaritzen dira. Peña Parda atzean.

 Justu goian leuntzen da aldapa. Corona del Mallo eta Peña Parda atzean.


 Azkenengo metroak. Erronka gauzatzera goaz, nahiz eta badakigun benetako erronka behera heltzean lortuko dugula.

 Tramacastilla eta Escarra urtegiak, Midi, Ferraturas-Soba mendikatea, Arriel, Palas, Frondiellas-Balaitús,...

 Bubal urtegia eta Tena haraneko herriak, Tendeñera, Panticosa-ko mendiak, Vignemale,...

 PEÑA TELERA (2762m). Gaztetan ere mendi gogorra iruditu zitzaigun eta orain are eta gehiago. Eta jetsiera geratzen zaigu... guretzat igotzea baino gogorragoa.


 Lau ordu eta laurden Lacuniacha-tik. Ez dago batere gaizki guretzat.

1984an


 Ea denak ezagunak!

 Palas, Balaitús, Infiernoak, Vignemale,... Badago zer ikusi hemen.

 Atsedena hartu  eta ikuspegi bikainetaz gozatu ondoren bagoaz beheruntz. Goiko irtengunea jeisten.

 Ez dugu ahuntzik ikusi eta kaskoa gordeta daramagu. Gainera ez dabil jenderik. Beherago gurutzatuko gara gora datozen pare bat bikoterekin.

 Telera lepora heltzen. Ez dauka atsedenik mendi honek.

 Lepotik behera, mugarriak jarraitzen. Corona del Mallo atzean.

 Destrepeak pasu horizontalera jeisteko.

 Jetsi gara goiko hormen azpira. Orain pasabide horizontala. Telera atzean.

 Pasabide horizontala Peña Parda-ren hormen azpian. Cachivirizas lepoa eta Corona del Mallo aurrean.

 Edelweisak.

 Lehen esan bezala, nahiz eta oso estua izan, erraza da eta eguneko toki lasaiena seguruen, aldaparik ez dagoelako.

 Cachivirizas-era bidean.

 Eta kanaletik behera. Guretzat hau da eguneko toki eta momentu gogorrena. Hau jeistea.

 Ur gutxirekin goaz, beroa, terreno oso gogorra,... baina hau dena bagenekigun.

 Begiak alaitzeko uneak ere agertzen dira alboan ditugun hormetan.

 Poliki baina seguru...

 Kataklismoaren irteerara hurbiltzen.

 Sarrio bat kanalaren azpiko harritzan. Horrek bai erraztasuna!

 Heldu gara kanalaren oinera. Eskertzen da atsedena. Orain bukatuko dugu geratzen zaigun ura.

 Zati erosoagoa harritza bukatu ondoren. Piedrafita lakua oraindik behean geratzen da, baina gogorrena pasa dugula jakiteak beste ilusio bat sortzen digu. Aurrean, Xuans, Batanes, Vignemale,...

 Lakuaren gaineko irtengunea jeisten. Telera oso goian geratzen da jadanik.

 Piedrafita lakuan. Guretzat erabateko lasaitasuna, nahiz eta orain jende asko dabilen. Ez zaigu asko  geratzen kotxera heltzeko.

 Hor ibili gara. Nekatuta baina oso pozik egingo dugu Lacuniacha-ra geratzen zaigun zatia. Azkenean 8 ordutan joan-etorria. Etxetik ikusten jarraituko dugu eta bere oinetan ere ibiliko gara, baina seguruen ez dugu berriz tontorra zapalduko. Edo auskalo!

IBILALDIA

Telera 2014an

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina