2022/09/02

PUNTAL del BOZO 2407 mt eta RUABE del BOZO 2419 mt. Aisa-tik.

 

 2022-05-28 Aisa-tik gora dagoen La Cleta aparkalekutik atera gara. Rigüelo-tik Bernera-ko mendiak ikusten ditugu. Gaurko gure helburuak eskuinerago geratzen dira. Baina horien azpira helduko gara.

 Balizak. Gaur ezkerrera goaz Igüer eta Bozo lepora. Eskuinean Borau agertzen da.

 Llanos de Napazal-en, bide erosoa. Aurrean Punta Alta de Napazal eta Bozo lepoa.

Igüer-eko "Belarria" igotzen bere ezker aldetik doan bide malkartsutik. GRa beste aldetik doa. Gero handik jetsiko gara.

 Gainditu dugu "belarria". Llanos de Napazal behean geratzen dira eta Magdalena mendilerroa atzean.

 Berriz GRan Bozo leporuntz. Eskuinean Punta Alta de Napazal.

 Gertu daukagu lepoa.

 Bozo lepoan (1995m). Orain eskuinera, Candanchú-ra doan GRa jarraituz.

 Bozo lepoaren beste aldean Bisaurín eta Puntal Alto de Foratón. Lizara aldea.

 Foyas de Aragües-era sartzen. Toki oso ederra da hau eta normalean jende gutxi ibiltzen da hemen. Gure mendiak fondoan agertzen dira.

 Hemen goian bizilagun hauek bakarrik ikusiko ditugu.

 Kablea jarri dute pasabide honetan. Guretzat berria da. Egoera honetan ez da oso beharrezkoa.


 Ruabe de Bernera eta Olibón-en azpian elurguneak hasi dira. Egoera onean dago elurra.

 Sarrio gehiago Ruabe-ren azpian.

 Eta gure lehenbiziko tontorraren azpiko elurgunean sarrio talde oso handia.

 Hau da Puntal del Bozo. Ezkerretik igoko dugu, ondoren eskuineko ertza jarraitzeko Ruabe-ra.

 Hor dabiltza sarrio guztiak, gustora elurretan.

 Beraien ezkerretik igoko dugu. Hori tropela!

 Gu elurgunetik gora. Atzean, Aisa mendatea eta Llena del Bozo-Aspe.

 Ertzean, tontorraren ezkerrean. Olibón eta Bernera-ko mendiak ditugu aurrean.

 Bisaurín eta Secús-eko mendiekin. Gure oinetan Sarrioen Harana.

 Aldapa handia eta harri soltea tontorrerako azken zatian.

 Ertzeko pasabide dotorea. Olibón eta Bernera atzean.



 PUNTAL DEL BOZO (2407m). Estanés lakua.

 Estanés eta Sesques mendikatea atzean.


 Liouviella eta Cúpula de Secús aurrean. Nafar Pirinioa atzean.

 Behatoki ederrean gaude.

 Lie Labata aurrean eta Balaitús-Frondiellas eta Respomuso-ko mendiak atzean.

 Aisa mendikatea, Candanchú-ra jeisteko, eta Llena del Bozo-Llena de la Garganta-Aspe eta Collarada. Ruabe-tik mendate ingurura jetsiko gara.

 Sarrioen Harana eta Bernera ezkerrean. Erdian Plana Mistresa, Bisaurín eta Puntal de Secús.

 Puntal-etik jeisten. Aurrean daukagu Ruabe del Bozo eta Aspe, Collarada,..., atzean.

 Ertz zabala eta lasai ibiltzekoa, nahiz eta elurra egon.

 Lie Labata gure ezkerrean geratzen da.

 RUABE DEL BOZO (2419m).

 Candanchú, Midi, Palas, Balaitús, Infiernoak,..., Pirinioa.

 Aspe eta Llena de la Garganta. Ipar aldean elur gehiago dago.

 Puntal-era egin dugun igoera eta Ruabe-rako zeharkaldia. Bisaurín atzean.

 Somport-eko errepidea, Sesques ezkerrean, Midi, eta hainbat tontor ezagun.

 Beheruntz tontorrean zerbait pikau ondoren. Aisa mendateruntz jetsiko gara baina bertara heldu gabe.

 Mendatea eta Llena del Bozo. Hemendik ere igoera polita du.

 Foyas de Aragües, Olibón, Bernera,... Orain goitik ikusita.

 Puntal del Bozo eta Bisaurín atzean.

 Jeisteko dauden elurgune guztiak baliatuko ditugu. Eskuinetik igo dugu Puntal-era.

 Ruabe del Bozo eta bi tontorren arteko ertza.

 Foyas de Aragües eta Llena del Bozo. Gure tontorrak han atzean geratzen dira.

 Bozo lepotik behera.

 Punta Alta de Napazal hodei dotorez apainduta.

 Orain GR-tik jetsiko gara. Luzeagoa da baina lasaia.

 Asfodeloak.



 Igüer-eko txabola inguratzen. Goian Llena del Bozo eta Llena de la Garganta.

 Igüer-eko zirkoa. Ezkerretik igo dugu belarri itxurako horma gainditzeko, eta orain eskuinetik gatoz, GRa jarrautuz. Goian, erdian, Bozo lepoa eta Punta Alta de Napazal.

 Inguru oso ezaguna da guretzat, hainbat aldiz ibili baikara, urteko urtaro guztietan. Baina ez gara aspertzen...

 Rigüelon berriz. Hemendik ordu laurdenean kotxera. Sei ordu t'erdiko ibilaldi lasaia eta gozatzekoa. Lehen esan dugun bezala, Foyas de Aragües-etik gora bakarrik ibili gara. Bozo leporaino jendea ikusi dugu, baina ez gehiegi.


IBILBIDEA Hemen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina