Gaur ez dugu tontor batetara igoko. Baina aspaldian gogoa genuen tokira joango gara. Pare bat egun lehenagoko erreportairen bat ikusi dugu, eta egoera onean dagoela dirudi. Beraz, garaia da joateko.
Lecherines kobazulo izoztua 2.000 metrotik gorako altueran dago, eta barrunbe
karstiko handia da, urtean bizpahiru astez bakarrik izoztutako
erakusleiho ikusgarria eskaintzen diguna, udaberriko baldintza
klimatikoen arabera.
|
2022-04-18 Hau da abiapuntua CANFRANC herrian (1052m). Mila metroko igoera daukagu aurretik. Gabardito artegirako norabidea hartuko dugu.
|
|
Toki kurioso horretatik pasako gara.
|
|
Urjauziak bide ertzean.
|
|
La Pajeta iturria, gaur urik gabe.
|
|
Villanua-tik datorren pistara heldu gara. Gu beti Gabardito eta Lizara-runtz. Aste Santuaren hurrengo astea da eta ez dabil inor. Bakarrik goaz. Gorago elkartuko gara beste bikote batekin.
|
|
Abetazos iturri ederra pistan bertan.
|
|
Gabardito-ra heldu gara eta hau da atzean daukaguna. Pista hemen bukatzen da.
|
|
Gabardito-ko aterpea.
|
|
Orain zeharkaldi luzea daukagu Lecherines sakanera heltzeko. Gainera altuera oso gutxi irabazten da tarte horretan. Aurrean, hodeipean, Lecherines eta Borau aldea.
|
|
Zeharkaldia bukatu ondoren Lecherines Bajo artegira heltzen ari gara. Kobazuloko kanalera sartzeko jarraituko dugun gutxi gorabeherako ibilbidea.
|
|
Lecherines Bajo. Hemen utziko dugu Lizara-ra doan GRa. Gu, eskuinera.
|
|
Lecherines Bajo-ko iturri dotorea eta txabolak.
|
|
Kanalera hurbiltzen. Uste genuena baino elur gutxiago dago.
|
|
Mallos Lecherines.
|
|
Behean utzi dugu Lecherines Bajo. gainean Magdalena mendilerroa.
|
|
Rigüelo eta Mallos Lecherines gure ezkerrean.
|
|
Lopez Huici aterpea. Hortik doa Aisa eta Lizara-ko bidea.
|
|
Kanalaren goi aldean dago elurra, baina aurreko egunetako arrasto handia dagoenez ez dugu materialik behar.
|
|
Goian tentetu egiten da aldapa.
|
|
Lecherines Bajo-n topo egin dugun bikotea gure aurretik.
|
|
Sarrio bikotea ingurua kontrolatzen.
|
|
Igo dugun kanala. Hemen argazkiko eskuinera hartu behar da (igotzen ezkerrera), eta berehala agertuko da haitzuloa.
|
|
Aurrean daukagu haitzuloaren sarrera. Arrastoak jarraituz ez dugu inongo arazorik izan aurkitzeko. Apur bat lehenago harkaitz batean jarri ditugu kranpoiak. Haitzuloan derrigorrezkoak dira.
|
|
Sarreran (2056m). Ea lau orduko igoera eta mila metroko desnibela Canfranc-etik.
|
|
Gozatzeko momentua da. Erreportaietan ikusi dugun bezala oso ondo osatuta daude izotzeko zutabeak. Ordubete egongo gara barruan, lasai eta denbora gehiena bakarrik, beste bikotea lehenago jetsi delako.
|
|
Sartzeko jetsi behar den malda.
|
|
Hemen dena da izotza. Kranpoiekin ibili behar da.
|
|
Haitzuloko irudi batzuk.
|
|
|
|
Asko gozatu ondoren barruan irteteko ordua da. Orain jetsiera luzea geratzen zaigu eta.
|
|
Kanaletik behera. Orain ez ditugu kenduko kranpoiak elurra bukatu arte.
|
|
Hau da kobazuloaren gainean dagoena, Tortiellas.
|
|
Lecherines bajo-ra heltzen
|
|
Eta Lecherines-en arazoak. Bota batean zola dena solte. Hasieran apaño honekin moldatu gara, baina beherago esparatrapua gehitu behar izan diogu, beheraino jetsi ahal izateko.
|
|
Gabardito-ra itzultzeko zeharkaldian. Tsunami bat egon dela dirudi.
|
|
Gabardito-tik atzera begira.
|
|
Pinu bikainak bidean.
|
|
Canfranc-era heltzen. Nola edo hala lortu dugu jeistea. Azkenean 7 orduko ibilaldia. Asko gozatu dugu haitzuloan. Merezi du ezagutzea, egoera onean dagoenean noski.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina