Ez da hirumilako mendia, eta nahiz eta oso ederra izan, desnibel eta distantzia handia gainditu behar dira Tendeñera-ra igotzeko. Beraz, ez da mendi oso bisitatua.
Guk bigarren aldiz igo dugu. Lehenbizikoa 1997an izan zen. Pasa dira urte batzuk...
|
2021-10-11 BUJARUELO (1340m). Tramacastilla-tik etorri eta aterpean kafea hartu ondoren, goizeko 8,30tan prest gaude ibilaldia hasteko. Badakigu gaurko jardunaldia luzea eta gogorra izango dela, eta egunak gero eta motzagoak.
|
|
Ordiso-ra doan bidea hartu dugu. Mendizale gehienak Bujaruelo mendateruntz doaz. Gu egun guztian ea bakarrik ibiliko gara. Tontorrean elkartuko gara Linás de Broto aldetik igoko duen bikote batekin. Gainontzean, Otal haranera jetsi arte, bakar bakarrik.
|
|
Ara ibaia eta Ordiso tontorrak. Oso tarte laburra egingo dugu pistatik. Berehala hartuko dugu ezkerrean agertzen den bidea, ur askorekin hasieran.
|
|
Behin pista saihesten duen bidea hartuta, Escuzana eta Gabietous aldea ikusten ditugu gure atzean.
|
|
Bidea pistara ateratzen da hainbat aldiz, baina gurutzatzeko besterik ez. Udazkeneko tonoak.
|
|
Montferrat-Cerbillona mendilerroa eta marmoleria.
|
|
Otal-era bidean dagoen basoa.
|
|
Otal haranaren sarreran gaude. Luze egiten da hona heltzea. Tendeñera eta igo behar dugun lepoa ikusten ditugu, baina oso urruti daude.
|
|
Otal haranaren sarreran dagoen zubitxoaren azpiko urak.
|
|
Otal haranean, atzera begira. Hemen bai zapalduko dugu pista.
|
|
Eta aurrera begira. Luzea da haran hau, eta kostatzen da artzaien txabolara heltzea. Hogei bat minutu behar dira haranaren sarreratik txabolara heltzeko, eta ez da altuerarik irabazten (1600m).
|
|
Otal mendia gure ezkerrean.
|
|
Atzera begira, Bujaruelo mendatea eta Gabietous.
|
|
Otal-eko artzaien txabola. Bertan hartuko dugu eskuinera, GR baten marka zuri-gorri nahiko zaharkituak jarraituz.
|
|
Otal mendia eta sortzen duen zirkoa.
|
|
Euri neurgailuaren ondotik pasa eta aldapa hasten da eskuineruntz.
|
|
Erdiko zuhaitz horren ondotik pasa eta eskuinera. GRaren markak gero eta nabariagoak dira.
|
|
Ezkerrean utziko dugu lepoaren ingurutik datorren sakana.
|
|
Nahiz eta igo behar dugun lepoa ezkerrean egon, zeharkaldi luzea egin behar da eskuineruntz, Ordiso aldera. Bideak bere logika du.
|
|
Hauek dira lagun ditugun markak.
|
|
Ordiso-runtz joaten jarraitzen dugu. Gabietous aurrean.
|
|
Markak jarraituz, hartu dugu ezkerrera, orain bai, mendatearen eta gure mendiaren norabidean.
|
|
Basarán faxan. Mendatea aurrean eta tontorra goian.
|
|
Basarán-en lepora igotzen. Atzean, Ordiso, Bernatuara, Gabietous,...
|
|
Lepoan (2390m). Aurrean, Panticosa aldea, Sabocós-Peña Roya, Telera eta Partacua mendikatea,...
|
|
Hau da geratzen zaiguna oraindik. Bidea ezker aldetik doa, gero goian eskuinera sartzeko. Harri multzo ugari daude bidea adierazteko. Baina lerro egoki eta logikoena hartu behar da.
|
|
Harritzan, bidezidorrak jarraitzen. Atzean, Mallarruego eta Vignemale.
|
|
Mondarruego-Escuzana, Gabietous-Taillón, Cilindro de Marboré-Perdido-Soum de Ramond. Ikuspegiak gero eta zabalagoak.
|
|
Otal mendia. Bakartia eta gogorra hau ere.
|
|
Vignemale-ko Tapou-Cerbillona mendilerroa.
|
|
Tontorraren azpiko lautadara igotzen. Behetik dirudiena baino erosoagoa da. Baina gainditzen ari garen desnibela antzematen da. Atzean, Vignemale, Infiernos,...
|
|
Aipatutako lautadan. Orain aldapa tentea gailurraurrera igotzeko. Tontorra eskuinekoa da.
|
|
Formigal, Foratata, Midi, Peyreget,...
|
|
Lautadan, Vignemale-rekin atzean. Hemen elkartu gara Linás aldetik igo duen bikotearekin. Gainontzean, bakarrik.
|
|
Gailurraurretik tontorrera heltzeko pasabide aereoan. Baina baldintza hauetan, erraz igarotzen da. Atzean, Otal, Ordesa eta Hiru Sororeak, Taillón, Munia, Cotiella,... Pirinio zati eder bat.
|
|
Azkenengo metroak. Aurrean, Midi, Argualas, Garmo Negro, Infiernoak,...
|
|
TENDEÑERA (2853m). Bost ordu eta laurden behar izan ditugu Bujaruelo-tik, gure jubilatu martxan. Vignemale atzean.
|
|
Ripera-Forato-Sabocós mendilerroa eta Telera, Collarada, e.a. atzean.
|
|
Atseden txikia hartu dugu paisaiaz gozatu eta beste bikotearekin hitzegiteko, baina orain jetsiera luzea geratzen zaigu. Otal harana oso behean ikusten da.
|
|
Gailurraurrera jeisten. Aurrean, Otal, Escuzana-Mindarruego, Gabietous, Marboré, Sororeak,...
|
|
1997an |
|
1997an |
|
Lautadara jeisten.
|
|
Otal eta Ordesako hormak.
|
|
Beste bikotea tontorrean geratu da.
|
|
Aldapa jeisten. Besteak hasi dira beheruntz baita, baina lasai hartu dute.
|
|
Lautadan. Tontorra goian.
|
|
Bidezidorrak daude lautadaren azpiko harritzan. Behetik zailagoa dirudi.
|
|
Tendeñera lepora jeisten, igo dugun toki beretik, mugarriak jarraitzen.
|
|
Lepora jeisteko dagoen eremu gogorra.
|
|
Lepoan zerbait jan eta edan ondoren, Basarán faxa-tik behera goaz. Zeharkaldi luzea Ordiso-runtz.
|
|
Goizeko irudi berdinekin aurrean. Bujaruelo mendatea, Gabietous,...
|
|
Ilargia Otal mendiaren gainean.
|
|
Behia eta Gabietous.
|
|
Otal sakana.
|
|
Otal-eko txabolara jeisteko azkenengo zatia erreka ondotik egin dugu, urjauzi dotoreak ikusiz.
|
|
Otal-en. Hemen 20 minutuko pista eta igoerako bidetik gero Bujaruelo-ra. Azkenean hamar ordutan egin dugu ibilaldi luze eta gogorra, baina baita ederra eta bakartia. Eta egun argiz heldu gara. Ez dago gaizki.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina