Errekonta lepotik Txindoki daukagu parean. |
Alotzara igotzen. Ausa Gaztelu behean geratzen da. Ordu hauetan ez dabil inor hemen zehar. Askotan ibilitako bideak ari gara jarraitzen. |
Elutsetako bordak eta Txindoki. |
Balizak Alotzan. Noruntz joango gara? |
Zaldi horiek adierazi digute norabidea. |
Auntzisegi ezkerrean eta haran dotorea bere magalean. Horra goaz. |
Tontorrera iristen. |
Buzoian ANTXUSITEGUI bezala agertzen da. AUNTZISEGI omen da. |
Txindoki gure ezkerrean, gertu. Hor ikusten dugu baten bat igo eta jeisten. Baina ez da gure helburua gaur. |
Bero hodeiak ari dira sortzen. |
Zaldiak lasai Arrubi aldeko zelai ederretan. |
ARRUBIGAÑA (1318m). Atzean Ganbo Txiki eta atzerago, Beriain. |
Tontorreko buzoiak eta Txindoki. |
Irazusta lepoa eta Beriain atzean. Zelai hauetatik jetsiko gara Alotzara. |
Irazusta lepoaren azpian dagoen iturria. Ur freskoa. Eskertzen da. |
Ura hartzeko baliatuko dugu. Bero handia egiten du. |
Arrubigaña Alotzatik. Goi horietan ibili gara. |
Alotzako orientazio-mahaia. |
Behien transumantzia Elutseta aldean. |
Badoaz borden ezkerretara dauden larreetara. Inguru ederra iluntzerako. |
Gu Alotzatik Errekonta lepora berriz. Nahikoa daukagu. |
Agur esaten Txindokiri Errekonta lepotik. |
Errekontan. Orain Enirioko galtzadara jetsi eta Olakosaroira ondoren. Ibilaldi labur eta dotorea. Nahiz eta beroa igaro gustora ibili gara. Larunbat arratsalde baterako ez dago gaizki... |
IBILBIDEA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina