2021-03-13 Hiru probintziatan mugitzeko aukera daukagunez berriz, gaur Arabara joatea erabaki dugu. Bagenuen gogoa herriko mugetatik ateratzeko.
Araba, oi Araba, zu ote zaren aitaren zazpigarren alaba... 🎼🎵 |
Hainbat aldiz izan gara Toloño mendikate honetan, eta toki desberdinetatik abiatu, baina Villafriatik inoiz. Horregatik aukeratu dugu gaurko abiapuntu bezala.
|
|
Depositu baten alboan utzi dugu kotxea, eta zuzenean hartu dugu goruntz, basoko bidezidor bat jarraituz, eta berehala heldu gara GR1a doan pistara. Hor ezkerrera, Bernedo aldera.
|
|
Bide zabala eta lasaia.
|
|
Bernedo eta Okon Santutegitik datorren bidearekin egin dugu topo, eta hemen San Tirsora doan bide arrunta hartu dugu.
|
|
Bide ezaguna, ondo balizatua, eta oso erosoa.
|
|
Bonetearen azpian gaude eta aurrean daukagu San Tirso. Goian haizea dabil, baina ez da arazoa izango.
|
|
San Tirsoren Bonetea.
|
|
Bonetea eta Bernedo herria, ermitara doan bidetik.
|
|
San Tirsoko baselizaren atarian.
|
|
Villafria, abiapuntua eta helmuga. Hor ikusten da nondik abiatu garen.
|
|
Kripan herria eta Arabako Errioxa gure oinetan.
|
Haizea oztopo ez dela izango ikusita, eta eguraldi ederrarekin, San Tirso utzi eta ertza jarraitzera goaz. |
Ezkerrean ikusten den tontor zorrotza da Peña del León eta bertaraino doan ertza oso dotorea da. Erraza eta oztoporik gabekoa, garbia orokorrean. Atzean, La Rasa-Palomares mendilerroa eta Lagrán herria eskuinean.
|
|
Errioxa aldean, Laguardia eta San Lorenzo eta Demanda mendikatea atzean.
|
|
Ertza jarraitzen. Goitik oso ondo joaten da. Lehorra dago eta garbia.
|
|
Atzera begira, San Tirso, jendearekin tontorrean, Peñalta, Lapoblación.
|
|
Peña del León eta La Rasa-Palomares.
|
Egindako ertzari begira. Atzean, Joar.
|
Horma ederrak Errioxa aldera.
|
|
Peña del León, Portillo de Ponterba-tik. Zeren itxura hartzen diozue?
|
|
Azkenengo aldapa tontorrera iristeko.
|
|
PEÑA DEL LEON (1389m).
|
|
Tontorraren azpian, Errioxa aldean, los Husos monolitoak ditugu.
|
|
Arabar Errioxa putreen ikuspegitik.
|
|
Landutako eremuek irudi dotoreak eskeintzen dizkigute. Margotutako koadroak dirudite.
|
|
Peña del León-etik aurrera, oztopo asko agertzen dira ertzean. Ertza utzi eta Lagrán aldeko maldetatik ibili behar da, ezpel artean, nahiko itxia eta, gaur behintzat, oso labainkorra, izotza baitago.
|
|
Bidea aurkitzen ezpel artean.
|
|
Buzoirik ez duen Payorredondo tontorrean (1365m). Peña del León eta egindako ertzari begira.
|
|
|
|
|
|
Toro lepoa eta Palomares mendilerroa aurrean. Lepo horretara jetsi behar dugu, eta oraindik borroka egin beharko dugu ezpelarekin.
|
|
Lagrán. |
|
Baso dotorea hainbeste ezpel artean.
|
|
Ea mendatera heldu arte jarraitu behar izan dugu bidea aurkitzen ezpel artean, baina heldu gara Toro mendatera. Orain dena beheruntz, Lagrán aldera printzipioz.
|
|
Bide zabal eta erosoak eta oso ondo balizatuta.
|
|
Baliza ugari. Oso ondo markatuta daude gurutze guztiak.
|
|
Hemen, Bernedo eta Villafria-runtz.
|
|
Eta azkenik, Bernedo-ko bidea utzi eta Villafria-ra jeistea geratzen zaigu. |
|
Villafria. Bost bat orduko ibilaldi ederra egin dugu. Lasai eta Arabako paisaiaz gozatzen.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina