2020/11/15

ROBIÑERA 3001 mt

 

2020-08-19 Tramacastillatik 5:45tan atera gara eta Bielsan Chisagües-eko pistatik kotxez sartzeko baimena hartu ondoren ( 3 €), 8:15tan utzi dugu kotxea, Petramula baino beherago, arauak betez, karteltxo hau dagoen tokian. 1700 metroko altueran gaude.

Gure kotxea Brunet borda baina apur bat gorago. Kotxe gehienak hor geratzen dira.

Atzera begira, Cotiella mendikatea fondoan. Pistatik goaz Petramula-ra.

Petramula (1915m). Noranahikoak eta kotxe arrunten bat ere honeraino igotzen dira. Hemen pista utzi eta Las Puertas lepora doan bidezidorra hartuko dugu.

Urjauziak Chinipro-ren magaletatik behera.


Aldapa tentea ari gara igotzen, baina bidea ona da.

Ihintza.

Altuera irabazten goaz eta paisaia asko irekitzen da. Ezkerretik hasita, Suca-k, Pico Inferior de Añisclo, Añisclo lepoa, Punta de las Olas, Soum de Ramond eta Perdido.

Las Puertas leporuntz. Fondoan, Robiñera-ren lehenbiziko tontorra agertzen da. Hortik pasa behar gara.

Paisaia ikusteko unea.

Las Puertas dagoen sakongunera heltzen. Robiñera-ren magal penditsua aurrean.

Orain lepoa albo batean utziko dugu. Munia agertzen da lepoaren gainean. Jeisterakoan joango gara horra.

500 bat metroko desnibela du magal honek. Lasai hartu behar da, aldapa oso tentea baita.

Beti bezala, gure martxan, poliki baina konstantea. Hasi gara mendizaleak aurreratzen. Atzean, Sucak, Añisclo,...

Bidezidor nahiko markatua dago harritza honetan. Eskerrak...

Baudrimont tontorrak Soum de Ramond (Pico de Añisclo)-en aurrean eta Perdido eskuinean.

Luzea egiten da aldapa hau. Oso monotonoa eta konstantea da.

Zorionez, ikuspegi ederrak ditugu, gure ezkerrean batez ere. Perdido-ren ipar aldea.

Hiru Sororeei begira.

Perdido eta Cilindro de Marboré.

Sucak, Pico Inferior de Añisclo eta Añisclo lepoa.

Aurreratu dugun jende guztia hor behean dator, bakoitza bere penitentziarekin.

Barrosa aldeko ertzera atera gara, orain Larri-ren gainean dagoen ertzera igarotzeko. Hodeiak hasi dira sartzen.

Munia lakuak gure oinen azpian ditugu. Jeisterakoan joango gara pikatzera bertan.

Munia lakuak, Chinipro, Punta de Blancas, Pineta, Astazouak, Perdido, Cilindro, Marboré,... Panorama oso zabala eta ederra.

Duela 13 egun hor ginen, Pineta-tik gora Astazou-etara joan-etorrian. Astazouak-Pinetatik
 

Ertzean gaude eta tontorra nahiko gertu dago. Erdian ikusten den harkaitz zuriduna da. Atzean, Munia.

Ertzean, tontor nagusira bidean. Tarteka sartzen diren hodeiek ikutu berezia ematen diote.

Azken metroak. Atzean ikusten da lehenbiziko tontorra eta jarraitu dugun ertza.

Munia daukagu parean. Hor bitan gaude egonda, bata ezkerretik eta bestea Troumouse-ko ertz guztia egin ondoren.

ROBIÑERA (3001m). Bigarren aldiz hemen, aurrekoa 1995ean.

Perdido.

1995an. Ingurua ez da asko aldatu. Gu, ordea, ...



1995an

Marboré-ko Zilindroa.

Igotzerakoan aurreratu ditugunak heltzen ari direnean, gu beheruntz.

Ertzeko pasabide batean.

Atzean geratzen da gailur nagusia, hodeiz inguratuta.

Jetsiera. Hodeiak goian geratzen ari dira.

Oraindik jende asko dihoa gora.

Petramula eta Comodoto mendia. Atzean, Sucak hodei artean.

Hodeiak goian uzten. Harritzatik behera.

Añisclo lepoa.

Puertas lepoa igaro eta Munia-ko lakuetara etorri gara. Aurrean daukagu Munia. Hemen, ondo babestuta, jan eta edateko baliatuko dugu.

Toki bikaina da hau. Merezi du hurbiltzea. Munia-ra igotzen da hemendik ere.

Lakuen lasaitasunaz gozatu ondoren, bagoaz beheruntz. Robiñera goian, garbi orain.

Cotiella mendikatea Chisagües eta Parzán-eko zuloaren gainean.

Putreak. Ugatz bat ere ikusi dugu.

Petramula-ra jetsi eta berriz pistatik kotxeraino. 15:30tan heldu gara.

Chisagües herria. Orain Parzán-en zerbait hartu eta Tramacastillara afaltzera. Gustora gaur ere.

 
Ibilbidea Hemen


2 iruzkin:

  1. Aiba! Harrituta gelditu naiz 1995eko argazkian Perdidoko glaziarra orain bezala zegoela ikusita...

    ErantzunEzabatu
  2. Ba dirudienez bai, desberdina dala, Semeak esan zidan... masa ez dela potolua, 1995ean ostera bai. orain fin fina da...

    ErantzunEzabatu