2020/11/09

COLLARADA 2886mt

2020-08-16 Villanúa-tik La Trapa-ra doan pistako langan utzi dugu kotxea (1210m). Goizeko 8,15k dira eta 1675 metroko desnibela daukagu aurrean. Behin bakarrik daukagu igota Collarada, 1982an, elurrarekin. Beti izan dugu errepikatzeko asmoa, baina gaur arte ez dugu eguna aurkitu.
10 bat minutu egin ondoren pistatik, hemen utziko dugu, la Trapa-ra doan mendiko bidea jarraitzeko. Oso ondo balizatuta dago igoera guztia.

Basoko leiho batetik, Lecherines eta Borau ikusgai.

Hor behean geratzen da Villanúa. Behelainoak daude haran guztian.

Goietan, aldiz, eguzkia jabe. Lecherines eta Borau. Lopez Huici aterpea ere ikusten da. Gero estaliko dira.
                                            BORAU igoera
Bide polita basoan. Gainera eskertzen da kerizpea.


Trapa-ra heltzen. Atzean ikusten da gainditu behar dugun pasartea. Mendizale dexente goruntz. Argi dago mendi oso bisitatua dela.

Aterpeko letreroa. 500 metro baino gehiago igo ditugu. Bada zerbait!

Aterpearen ondoan dauden balizak. Argi dago norabidea. Hemendik gora eguzkipean.

Aurrean daukagu gainditu behar dugun El Hachar kanala.

Kanalaren beheko zatian.

Goiko zatian kateak daude jarrita, babes moduan.


Behin Hachar pasartea gaindituta, Los Cubillares-era atera gara. Tontorra begibistan agertzen da, baina urruti dago oraindik.

Atzera begira, kanalaren irteera eta Villanúa aldea behean. Behelainoak desegiten ari dira.

Igoera monotono eta konstantea daukagu aurrean. Hasieran nahiko lasaia, baina hurbiltzen garen heinean gero eta tenteagoa jarriko da.

Ezkerrean, Lopez Huici aterpea, Lecherines Malloak, Borau, Aspe eta Llena de la Garganta. Orain goietan ari dira agertzen hodeiak.

Zirko txiki batetik igaro behar dugu.

Eta hemendik gora malda gero eta handiagoa. Erdian dago igoerako azken kanala.

Collarada. Erdi erditik igotzen da, baina horra heltzea da gogorrena, guretzat behintzat.

Bide sigi-sagatsua harritzan. Villanúa oso behean.

Zorionez, begiak alaitzeko, edelweis batzuk ere ikusten dira.

Kanala. Ez daukagu jenderik aurrean, ezta atzean, eta lasai goaz goruntz. Harri solte asko dago eta adi ibili behar da ez botatzeko beheruntz.

Kanalaren beheko aldean. Dena da harri soltea.

Goiko aldean. Hemen, gu jeisterakoan, "korrikalari" fenomeno batzuk harkaitzak botatzen igoko dute, atzetik zer datorren kontutan hartu gabe. Beraien erlojuak bakarrik dira inportanteak!... En fin,...

Tontorretik oso gertu ateratzen da ertzera. Orain hodeiak hemen dabiltza batera eta bestera.

Pala de Ip daukagu aurrean eta Anayet eta Midi, besteak beste, atzean. Hodeiak jolasean.

COLLARADA (2886m). Lortu dugu igoerako desnibela gainditzea.


Ip-eko urtegia gure azpian.

Hodei artean gaude, baina ez zaigu asko inporta. Gustora.


Ip-eko urtegia eta Pala de Ip.

Pala de Ip.

Ip eta Punta Escarra. Hori da hurrengo egunetarako helburuetako bat.

Punta Escarra. Dotorea. Helduko da ezagutzeko eguna...

Pala de Ip eta Midi atzean.

Bagoaz beheruntz. Talde handi bat dago igotzen, eta adi jetsi behar dugu.

Beheko aldean. Hor goian izan da lehen aipatutako korrikalarien episodioa.

Kanalaren azpiko harritza mugikorrean. Orain jetsiera luzea.


Berriz argitzen ari du tontorrean.

Campanales de Collarada eta, atzean, Lecherines, Borau, Aspe,...

Zati lasaiagoa, Trapa-ko Hachar-era bidean.

Villanúa-ra jauzia egiteko moduan.

Mendi ezagunak inguruan.

Garbi geratu da tontorra.

Hachar kanalera bideratzen.


Hachar-ean. Kateen pasartea.





Hau da kateekin babestuta dagoen pasarte osoa.

Hachar atzean uzten. Orain Trapa aterpea eta pistako langara geratzen zaigun tarte luzetxoa.

Pistako langara heltzen gaudela, hor agertzen zaigu Collarada ea 1700 metro gorago. Arratsaldeko 16,15ean heldu gara kotxera. Lortu dugu aspaldi buruan genuen helburua eta oso gustora gaude.



 


2 iruzkin: