2020/11/26

PICO LENTILLA 3157 mt, CAMPBIEIL 3173 mt, ESTARAGNE 3006 mt

2020-08-23 Gure herriko jai bezpera. Aspaldi ez gara Neouvielle aldean ibili. Atzo bururatu zitzaigun ona etortzea. Orédon-eko ostatura deitu genuen eta tokia zeukatenez, gau baterako gela hartu eta duela urte asko egondako ibilaldi bat errepikatzeko asmoz etorri gara.  Arratsalde pasa Cap de Long-era heldu gara, ea denak berdin jarraitzen duen.

Eta bai, paisaia eta infraestruktura aldetik, dena dago berdin. Baina orain dagoen furgoneta eta autokarabana kopurua ez da lehengoa...


Biharko abiapuntua eta bukaera ikusi ondoren, Orédon-eko Txaletera etorri gara, ilunabarraz gozatu eta frantsesa apur bat praktikatzera.


Birusa dela eta gela bat daukagu guretzat bakarrik. Beraz, afaldu ondoren, eta gainontzeko apopilo guztiak bezala (denak frantsesak), berehala ohera.

2020-08-24 San Bartolome Eguna. Goizeko 8retan prest gaude ibilaldia hasteko Cap de Long-en. 1989eko egun berean ere hemen ginen, orduan Maubic-Long-Badet-Maou egiteko. Behelainoak daude, baina eguraldi ederra.

Irudi dotoreak urtegian.


Karabana eta furgoneta asko bai, baina Campbieil tontorrera heldu arte ez dugu inor ikusiko. Urtegia zeharkatu behar dugu lehenbizi, igoera eta jetsiera batzuk medio.


Neouvielle eta ingurukuen erreflexuak urtegiko uretan.

Tres Consejeros-Neouvielle-Ramoung. Horietan egonda gaude aurretik, Neouviélle-n hainbatetan, eskiekin ere.



Urtegiaren beste aldera jeisten.


Behin urtegiaren beste aldera helduta, aurrean ditugu Tourrat Orratza, Maubic, Pic Long, Badet eta ezkerrean Maou.

Eta sakanaren fondoan, ezkerrean, gure lehenbiziko helburua, Campbieil. Eskuinetik igoko dugu.

Baina lehenbizi, sakan guztia igo behar dugu. Urjauzi politak ditugu bide ertzean.

Turon-Tres Consejeros-Neouvielle-Ramoung. Hauek atzean geratzen dira.

Gustora. Apur bat gorago, errekatxoa zeharkatuko dugu irtengune aldapatsua igotzeko.

Aurretik, hiru aldiz ibili izan gara sakan honetatik, baina behin bakarrik igotzeko. Besteetan, gaurko ibilaldia alderantziz egin ondoren hemendik jeisteko.

Irtengune tentea gainditzen. Bide guztia mugarri bitartez dago markatuta.

Cap de Long eta lehen aipatutako mendiak.

Hezegune bat landare bitxiekin.

Campbieil erdian, eta ezkerrean gero Estaragne-ra jarraituko dugun ertza. Orain aurreko muinora igo behar dugu.




Polita da tokia eta bakar bakarrik gaude.

Pic Long gure eskuinean geratzen da. Argi dago horra ez doala jende askorik. Guk 1989an igo genuen (gaurko egunean), hor ikusten den kanal-tximinia batetik.

Badet-Long-Maubic. Orain gauden ingurutik hartu behar da Long-eko tximiniara heltzeko. Pays Baché glaziarra, elurgune bihurtuta dago.


Badet eta Pic Long. Ertz horretatik lotu genituen biak, ondoren Maou-ra joateko.

Eta hemen, orduan egindako guztiak. Haiek garaiak...

Gourg de Cap de Long, toki paregabea Maou eta Badet-en azpian. Eskuinetik etorri gara, bide nahiko erosoa jarratuz.

Lepora heltzen. Beno, egia esanda, lepoa apur bat behean utzi dugu eta bidezidor bat jarraituz gorago atera gara. Ezkerrean Badet eta fondoan, Turon-Consejeros-Neouvielle-Ramoung.

Badet dotorea. Ertz horretatik jetsi ginen Maou-ra heltzeko.

Igaro dugun lakua.

 Vignemale mendikate osoa aurrean.


Zuloan Gèdre aldea et Vignemale erdian. Eskuinean Balaitus eta ezkerrean, fondoan, Telera.

Pimené aurrean eta Roland Bretxa, Bazillac, Taillón, Astazou atzean.


Tucarroya bretxa aurrean, erdian, eta Perdido eta Cilindro de Marboré.

Lepoa baino gorago gaude, inguruaz eta eguraldiaz gozatzen. Ez zaigu asko geratzen lehenengo tontorrera heltzeko.

Bidezidor aldapatsua azkenengo zatian.

Azkenengo zatia. Ea dena da bidezidorra. Aldapa handia baina erraza.

Putreak gure inguruan.


Gora irteteko dagoen irtengune txiki bat gainditzen. Atzeko panorama, izugarria.


Ertzean gaude. Hor ikusten dugu Campbieil-en tontorra, baina lehenbizi Lentilla-ra igoko dugu.Bertan dago.

LENTILLA (3154m). Izen hau berria da guretzat. Atzean, Munia eta Troumouse-ko zirko guztia.

Ipar aldean hodeiak.

Atzean Campbieil daukagu. Hor ikusten dugu jendea, baina honeraino bakarrik etorri gara.

Campbieil-en tontor nagusira geratzen zaiguna. Atzean, ezkerrean, Midi de Bigorre agertzen da.

Piau-Engaly gure azpian geratzen da.

Bide erraza tontor nagusira heltzeko. Cap de Long zuloan.

Azkenengo metroak.

CAMP VIELH (3173m). Eguerdiko 12ak dira. Hirugarren aldiz.

Igo dugun ibarra Badet-Long-en azpian. Fondoan, besteak beste, Balaitús.

Vignemale eta, atzealdean, Telera-Partacua mendikatea eta Collarada.

Estaragne alderuntz jeisten. Destrepe erraza baina nahiko bortitza hasieran. Guk aurreko bi kasuetan hemendik genuen igota.

Harritza latza ertzetik behera.

Plaka zurietan. Orain dagoen bezala, lehor, nahiko ondo baina adi ibiltzeko tokia da.

Atzera begira, jetsi duguna ikusten.

Ertza osorik jarraitu beharrean, behetik doan bidezidorra hartu dugu. Erosoagoa da.

Aurrean daukagu Estaragne. Bere oinera heldu eta gora berriz.

Aldapa motz baina tentea. Badet eta Pic Long atzean.

Campbieil-etik hona egindako ibilbidea. Goiko ertza eta, ondoren, eskuineko bidezidorra. Fondoan, Sororeak.

ESTARAGNE (3006m). Atzean, Grand Pic des Alharisses, Turon-Ramoung mendilerroa eta Midi de Bigorre. Ordubata da.

Bizitza gure gainean.

Atsedena balkoi eder honetan. Hemen ere hirugarren aldiz.


Mendiak eta mendiak... Atzealdean, Crabiuoules, Perdiguero, Aneto,... Zoragarria.

Estaragne haranera jeisten. Jetsiera gogorra destrepe txikiekin.

Hau igotzen genuen ezagututa. Desberdina da jeistea, eta ordu batzuk ibili ondoren, ba gehiago. Ez da zaila, baina erosoa ere ez.

Oraindik oso behean dago helmuga. Estaragne harana eta Oredon lakua.

Irtengune hori eskuinetik jetsi dugu, Alharisses tontorraren hormen azpitik.

Eremu erosoagora heldu gara. Estaragne zirkoa eta tontorra goian. Jetsiera latza!

Ura ugari Estaragne haranean.

Heldu gara errepidera. Orain pare bat km errepidetik Cap de Long-era, kotxea hartzera. Arrtsaldeko15,45ak dira. Ibilaldi oso ederra gure herriko festa ospatzeko. Gustora itzuliko gara Tramacastillara.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina