2020/11/20

PUNTA ESCARRA 2741mt Canfranc eta Ip zirkotik.

   2020-08-21  Aspalditik nuen Escarra igotzeko gogoa, eta nahiz eta albokoetan egon, oraindik igo gabe neukan. Azkenean, semea prest dago laguntzeko. Beraz plan ezinhobea.


Goizeko 7ak dira eta Canfranc-eko Puente de los Peregrinos-en gaude (1050m). 1700 metroko desnibela daukagu aurrean. Solana bidetik igoko dugu Ip-era.

Egunsentia.

Collarada alderuntz.

Basoko bide sigi-sagatsutik atera ondoren.

Campanales de Collarada eta Collarada ditugu eskuinean, eta Ip-era igotzeko beste bidea, Besera.

Ip-era heldu baino lehenago dagoen txabolan.

Sarrioak lasai Ip-eko belardietan.

Campanales de Collarada.

Ip zirkoan. Oraindik urruti dago gure helburua.

Pala de Ip. Hau ezagutzen dugu.


Aterpea atzean utzi eta bagoaz goruntz.

Pala de Ip-en azpian, bide egokiena bilatzen.

Hauek gure atzean geratzen dira orain.

Ip urtegia, Collarada, Collaradeta,... Zirko ederra.

Markatutako lepora igo behar dugu, gero hortik Escarra-ren azkenengo zatia gainditu ahal izateko.

Pala de Ip ere atzean uzten ari gara.

Punta Escarra. Bere zailtasunari buruz denetarik entzun da dugu. Guk hormaren ezker aldean dagoen tximinia batetik igo dugu, ondoren ezkerrera joan eta ertza zeharkatuz atzeko aldetik bukatzeko. Mugarriak daude pasabide klabeetan eta rappelatzeko tresneria ere bai.

Lepora igotzeko dagoen aldapa tentean.

Beheruntz zetorren bikote batekin batekin egin dugu topo. Emakumea ezaguna.

Lepoan Izas kanalaren gainean. Aurrean Culivillas, eta fondoan, Lurien, Palas, Balaitús, Infiernoak,...

Hormaren azpira orain.

Erdi aldean dagoen tximiniatik igoko dugu. Bidezidorra bertara doa.

Lehenbiziko tximinian. Soka ekarri dugu, baina igotzeko ez dugu erabili. Pentsatzen nuena baino errazagoa iruditu zait.

Tximiniatik (rappelatzeko aparamena ikusten da) "bira" honetara irteten da. Bira ezkerrera jarraituko dugu, ertza igaro eta beste aldera heltzeko.

Behin beste aldean, hau da goruntz geratzen dena. Tximinia motz bat eskuinera eta hormatik gora ezker alderuntz egiten apur bat.

Escarra eta Tramacastilla urtegiak, Infiernoak, Algas-Argualas, Vignemale, Ordesa aldea, Tendeñera,...

Eskuineko bretxa txikian. Orain, erlaitz txikiak baliatuz, ezkerreko hormatik gora.

Ondo igotzen da.

Goian dagoen rappelatzeko muntaia.

Tontorrera irteten. Atzean, Arroyeras-Culivillas, Midi, Arriel eskuinean,...

PUNTA ESCARRA (2741m). Pala de Ip atzean. 1700 metroko desnibela gaindituta.

Gustora tontorrean. Biontzat da lehenbiziko aldia hemen. Atzean, Palas, Balaitús, Vignemale,... Izugarrizko panoramika!

Collarada.

Pala de Ip, Candanchú eta Nafar Pirinioa fondoan.

Partacua mendikatea eskuinean eta Tendeñera beste aldean.

Vignemale.

Panticosa-ko mendiak eta Astazouak-Marboré-Perdido-Soum de Ramond fondoan.

Foratata lehenbiziko planoan eta Frondiellak-Balaitús- Diablos ertza-Gavizos Cristal atzean.

Ourade-Ferreturas-Soques mendilerroa eta Lurien, Palas atzean.

Ossau-ko Midi.

Collarada.

Soka ekarri dugunez, eta ez ahazteko, rappelatu egingo dut goiko horma.




Soka batzen.

Bretxara jeisten. Hortik beste rappel bat dago birara jeisteko, baina gu eskuinetik jetsiko gara, igoerako tokitik.

Ertza zeharkatzen, birara joateko. Pala de Ip-Tronquera aurrean.

Biran, azkenengo tximiniaruntz. Ip-eko zirkoa eta Collarada.


Beheko horma destrepatzen. Zailtasunak bukatzen.

Lepoan dagoen mugarri naturala eta Midi.

Jetsiera luzea orain. Gustatu zaigu Escarra.

Lepoa eta tontorra. Mugarri naturala lepoaren ezkerrean.

Ip-era jeisten Collarada aurrean daukagula.

Agur Escarra!

Ip-eko urtegia eta Collarada.

Ip-etik behera. Beste aldetik jeisteko asmoa genuen, baina azkenean Solana-tik goaz berriz. Magdalena eta Lecherines fondoan.

Ekilorea.

Basoan. Arratsaldeko 4ak baino apur bat lehenago heldu gara Canfranc-era, paliza ederra gainean, baina oso gustora egindakoarekin. Plazer bat semearekin ibiltzea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina