2020/12/02

ARNALES 3002 mt


 2020-09-05 Beste astebukaera bat Tramacastillan. Eguraldi bikaina dago iragarrita, eta urte berezi honetan gertatzen ari den bezala, jende pila mendirako planarekin. Gaur ez daukagu urruti joateko asmorik, eta etxetik gertu daukagun Panticosa Bainuetxera joan gara. Aurretik bi aldiz egonda gauden Arnales-era igotzea da asmoa. Pentsatzen dugu prozesioa izango dugula, baina hau da dagoena.

Goizeko 7,30an hasi gara oinez Bainuetxean (1630m). Ordurako ea aparkaleku guztiak beteta daude. Pasada bat ze jendetza dabilen. Eta nola ez, asko eta asko Garmo Negroruntz.

Ilargia Peña Gabarda eta Feniás aldean.

Gure helburua, Arnales. Hor lasaiago egongo garelakoan gaude.

Eguraldia, oso ona.

Hau da dagoena.

Garmo Negro igoeria


Guk nahiko eskuinetik hartu dugu igoeria, Arnales eta Pondiellos-en hormen azpitik. Hemendik ez goaz hainbeste, nahiz eta batzuk, jendea ikusi eta atzetik datozen. Gero, abisatu behar izan diegu zein den Garmo-ra joateko bidea.

Gu Pondiellos lepora igotzen. Honeraino jarraitu digute Garmo-ra doazen batzuk. Esan eta jetsi egin behar izan dute bide egokia hartzeko. En fin... denetarik ari gara ikusten aurten.

Mugarri lerro asko daude eta ondo aukeratu behar da lerro egokiena, bide erosoena jarraitu ahal izateko. Atzean, Brazato, Batanes, Vignemale,...

Pondiellos lepora heltzen (2809m). Aldapa potenteena igo dugu.

Halako batean, herriko bikote ezaguna (Mira-Eka) agertu da. Hauek Infiernoetara doaz eta beraiekin hurbilduko gara mendiaren oinera.

Pondiellos orratzarekin.

Pondiellos lakuak. Toki zoragarria eta lasaia. Askotan egon gara bertan, baina ez gara aspertzen. Midi fondoan.

Arnales eta Pondiellos artean dagoen Saretas lepoan. Lasai goaz, hitzegiten. Hemen jende askoz gutxiago dabil, nahiz eta Infiernoetara dexente doazen. Pondiellos Orratza eta Garmo Negro atzean.

Hemen bereizten dira Arnales eta Infiernoetarako bideak. Pondiellos lakuak, Garmo Negro, eta fondoan, Collarada, Punta Escarra, Pala de Ip.

Goiko bretxara igotzen, Infiernoekin atzean. Aurrez igotako beste bi alditan, Saretas lepotik zuzenean igo izan dugu, trepada txikiak eginez, baina hemendik erosoagoa da.

Infiernoak ezkerrean utzi ditugu eta gu ertz motz eta errazetik tontorrera igotzen. Fondoan Balaitús.

Arnales lakua eta Bainuetxea 1400 metro beherago.

ARNALES (3002m). Ikuspegi zoragarria.

Hemen ez dago masifikaziorik. Hirumilako txikiena da (inguru honetan), eta ez du besteek daukaten osperik. Baina, guretzat gaur luxuzko behatokia.




Laku Urdinak, Punta Zarre, Facha, Cambalés,...

Frondiellak, Balaitús, Costerillou ertza.

Serrato eta Xuans aurrean. Vignemale mendikate erraldoia atzean.

Ertzetik jeisten.

Berehala heldu gara Infiernoetako bidearekin elkartzen den tokira. Goian ikusten da bretxa, eta tontorra eskuinean geratzen da.

Pondiellos lakuak.

Saretas lepotik, Serrato, Xuans, Batanes, Baciás, Vignemale, eta fondoan, Taillón-Gabietous, Marboré-Perdido, Astazous,...

Hemen geratu gara, jan eta edateko. Paisaia ikusgarria eta gustokoa.

picos-del-infierno-zirkularra-panticosa 

Gure jatetxe dotoretik, Infiernoetan dabilen prozesioa ikusten dugu.

Ekialdeko Infiernoa. Erromeria dagoela dirudi.

Gure jatetxe ikuspegidunean.


Eta jeisteko ordua heldu da.

Brazato urtegia eta mendia, Taillón-Gabietou, Escuzana-Mondarruego.

Garmo Negro-tik datorren bidearekin elkartu arte, lasaitasun osoa.

Bloke artean, toki egokienak aukeratzen.

Ordicuso lakuak.

Pondiellos lepoa. Hodei politak agertu dira.

Serrato Igoeria

Belarrezko korridore batean. Hau jetsi ondoren, Garmo-tik datorren jendetzarekin topo egin eta behera.

Batanes.

Jetsiera bukatzen. 15,45ean helduko gara kotxera. Aldatu eta berehala beheruntz, Panticosa herrira bokata jatera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina