2019-01-19 Zumarragako Antigua ermitan gaude. Aspaldian ez gara ibili Izazpi eta Samiño aldean, eta Antiguatik inoiz ez dugu igo paraje hauetara. Hurrengo egunetarako eguraldi petrala omen dator ... |
Zumarragako beste mendi ezaguna, Irimo. Hortik gure herriraino zeharkaldi dotorea egin daiteke, Gorla, Elosu eta Karakatetik. |
Hau da gaurko ibilaldia. Lehenbizi Izazpira, Samiñora ondoren, eta Antiguara itzultzerakoan Belokitik pasa. wikiloc/antioko-ermita-izaspi-samino-beloki- |
Ermita. |
Ezkio eta Ormaiztegi aldeak behelainoekin. Gu pistatik goaz Osinalde aldera. |
Aizkorri "bolloarekin". |
Antigua, Elorriaga lepora doan pistatik. |
Baserrien izenak Elorriaga lepoan. |
Eta galtzen ari diren lanak. |
Elorriagatik Arantzetakogainera igo dugu, diagonal luzea eginez Izazpiren magaletan. Orain eskuinera. |
Baso honen ertzetik goaz goruntz. Eguzki izpiek efektu politak sortzen dituzte. |
Tontorrera hurbiltzen. Oraindik eguzkia daukagu, baina haize hotza dabil eta aldaketa datorrela sumatzen da. |
IZAZPI (973m). Tontor airosoa eta ikuspegi ederrekin. |
Hemen Mandubia, Usurbe, Txindoki, Larraone, Balerdi,... ikus daitezke. |
Zumarragatik Beasainera doan autobidea behean eta Aizkorri hodeiz apainduta fondoan. |
Izarraitzeko tontorrak. |
Ez dugu denbora asko egin tontorrean, eta berriz Arantzetagaina lepora jetsiko gara, hortik gaina jarraituz Pagotxetara eta Samiñora jarraitzeko. |
Pagotxetako bidegurutzea. Argi dago nora joan behar dugun. Gero berriz hona itzuliko gara, hemendik Elorriagara jeisteko. |
Pagolako txabolia, Samiñoren oinean. |
Azkenengo aldiz, Aginaga auzotik etorri ginen tontor hauetara. Baina badira urteak... |
2001ean |
Samiñora igotzen. Aldapa ez oso luzea baina tentea. |
SAMIÑO (932m). Apur bat gorago Iruarrietako erpina dago. |
Izazpi eta Txindoki eta Aralarreko tontorrak Samiñotik. Hodeiak ugaritu dira. Badator aldaketa... |
Aralarreko tontorrekin. |
Pagotxeta lepoko txabola. Orain berriz Izazpiren magaletik Elorriaga lepora jetsiko gara. |
Eta Elorriagatik zuzenean jetsi beharrean, nahiko gertu dagoen BELOKIra (659m) igo dugu. Hau Antigua gainean geratzen da eta kanpaia ere dauka gurutzean. Zerua oso iluna jartzen ari da... |
Belokitik Antiguara zuzenean jetsi gara, basoaren erdian dagoen bidezidor oso malkartsua erabiliz. |
Antiguan dagoen jatetxearen barrutik Aizkorri aldea ikusten da, nahiz eta oso hodeitsu egon. |
Badaude indarrak berreskuratzeko aukerak... |
Antigua. Bost bat orduko ibilaldia egin dugu, lasai eta atseden batzuk hartuz. Gure herritik gertu dauden inguruak dira, baina gutxitan ibilitakoak. Ba zen garaia! |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina