2018/07/03

PUNTA L´ ESCALAR, NAYETA, PIC D´BELONSEICHE. Astun-eko zirkoa.

2018-06-24 Astún-en gaude. Gaur berandu gabiltza. Goizeko 10ak dira, baina itzuli motz bat egiteko asmoarekin etorri gara, ondoren etxera itzultzeko. Tenperatura altua ordu honetan.

Eski-estazioan dagoen mapan, egitera goazen ibilaldia, nahiz eta inprobisatua izan, ez baitugu helburu zehatzik ekarri.

Astún. Ez gara askotan etortzen hona, eta gutxiago uda garaian. Aspe, Llena de la Garganta, Llena del Bozo atzean.
Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo.
Orkidea ugari Escalar sakanean.



Urjauziak.


Escalar lakuan. Goian Nayeta (gero jakin izan dugu bere izena), eta Punta l'Escalar-era doan ertza.

Hortik ibiliko gara laster. Ez dugu plan zehatzik ekarri, eta hemen erabaki dugu hori egitea.
Igoko dugun azken tontorra, Pic de Belonseiche. Atzean, Aspe eta gainontzekoak. Moines lepora igotzen ari gara.

Gaur ez gara Moines-era joango, hainbat aldiz egonda gaude, beti Bious aldetik igota. Beraz, Moines lepora iritsi baino lehen ezkerrera hartu dugu. Behean Jaca mendatea eta Culivillas, Anayet, Punta Escarra, Pala de Ip, e.a. atzean.

Bious aldea Pic Paradis-ekin eta Midi, Palas, Peyreget, Balaitús-Frondiellas, Infiernoak,...

Casterau mendia eta lakua, Lavigne atzerago (Gabás gainean dagoen tontor zorrotz eta dotorea), eta Gourette-ko mendilerroa atzean, Pic de Ger, Amoulat, Geougue d'Arre, besteak beste.

Moines tontorra jende dexenterekin, eta Midi.

Escalar mendiaren ertzean. Hemen jende gutxiago dabil. Atzean Monjes eta Midi.

PUNTA L'ESCALAR (2283m)

Ertza jarraitzeko prest. Mugarri batzuk daude toki egokienak adierazten. Nayeta daukagu aurrean eta Audas lepoa ezkerrean. Atzean, Bernera, Secús, Bisaurín, Agüerri, Castillo de Acher,...

Lakuaren gainean. Toki guztietatik ikusiko dugu gaur.

Jetsiera malkartsua. Toki batzutan eskuak erabili behar dira apur bat.

Zeharkaldia ertzaren azpian.

Jetsi dugu zati konplikatuena. Ez dago zailtasun handirik, beti ere egoera egokiarekin.

Escalar lakua.

NAYETA (2259m). Hona igotzea oso erraza da. Atzean, Secús mendilerroa, Bisaurín, Agüerri,...

Arlet aldea eta Labigouer erdian, eta Acherito-tik Anieraino doan mendilerroa atzean.

Audas lepora jeisten.


Audas lepoa behean utzi dugu eta Belonseiche-ra igotzen gaude, malda belartsuetatik. Atzean, Hourquette-Larri eta Sesques atzerago.

Sesques eta Caperan.

PIC DE BELONSEICHE (2293m). Aurrean, Pala de Ip-Tronquera-Moleta eta Collarada.

Lecherin-Aspe-Llena dela Garganta-Bozo eta Bernera aldera begira.




Aspe-Llena de la Garganta-Llena del Bozo.

Aspe, bere Saguzarren ertzarekin ezkerrean.

Lakua eta Jaca mendatea. Atzean, Midi, Peyreget, Palas, Balaitús-Frondiellas, Arriel,...

Audas lepora jetsi gara berriz, eta lakura jeisten ari gara, elurguneak baliatuz.

Errekako urak bezala, elur azpian izkutatzeko asmoz.


Gaur gainetik inguratu dugun Escalar lakuan. Goian Audas lepoa eta Nayeta.

Belonseiche, Audas lepoa eta Nayeta.

Lepotik lakura jeisteko egin dugun ibilbidea.
Punta l'Escalar eta Nayeta-ra doan ertza.

Escalar sakanetik behera, Astun-era jeisten.

Sigi-saga dotorea.

Goiza pasatzeko ibilbide egokia. Laburra eta nahiko lasaia. Ordubietarako bukatu dugu. Inguruak dotore daude. Orain zerbait bazkaldu eta herriruntz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina