2018/03/01

JARIO 1919 m.

2018-02-28 Soto de Cangas-en gaua igaro ondoren, Soto de Sajambre-ra etorri gara. Jario mendian behin gaude egonda, udazkenean, umeekin Vegabaño-ko altxorra bisitatzen. Gaur neguko jantziekin dago apainduta eta egoera hau baliatu behar dugu. Goizeko 9:30etan prestatu gara eta ez dugu beste mendizalerik ikusten. Sorpresa!



Herriaren sarreratik horrela ikusten ditugu Cabra Blanca ingurua, Torre del Torco eta erregina, Peña Santa.

Vegabaño-rako ohiko bidea hartu dugu eta herritik 200 bat metrora elurra zapaltzen hasi gara. Elurra gogorra dago eta oso ona oinez joateko, erraketarik gabe. Hemen Peña Beza daukagu. Egun guztian egongo gara bere alboan.

Soto de Sajambre zuloan, itzalean, eta Pozalón-Niajo Beyos haitzartearen beste aldean.

Begiak Peña Santa-ren hego hormetara doaz. Ezkerrean, Forcadona lepoa. Gure bizitzako esperientzia ederrenetakoa bizi izan genuen duela urte batzuk dagoeneko Peña Santa-ra igotzen, eta horrek plus berezia gehitzen dio bere dotoretasunari.
Beza eskuinean eta Portillera de Beza-Jurcueto ingurua ezkerrean.

Oraindik beheko aldean. Laster hartuko dugu eskuinera, Vegabaño-ko basoetan sartzeko.

Oraindik atzera begira, Pozalón- Niajo eta atzerago Pileñes.

Hau da jarraitzen ari garen ibilbidea. Oso nabarmena eta polita.

Pileñes. Beste latitude batetako mendia dirudi. Hemen bere bikotea falta zaio, Peña Ten, baina ezkerrerago izkutatzen da oraindik.

Vegabaño-ko baso liluragarria.


Vegabañora sartzen. Beheko pistatik heldu beharrean, apur bat gorago doan bidetik etorri gara, elurra hobea baitago.

Vegabaño. Bakarrik hona etortzeak merezi du. Gainera, bakar bakarrik gaude biok...



Orain aterpea behean utziko dugu eta bere gainean dagoen bidetik goaz, Jario-ra igotzeko hartu behar den bidegurutzera heldu arte. Gozamena hemen ibiltzea.

Torre del Torco eta Peña Santa. Bi mendi eder eta ezagunak.

Garita Cimera-Torre de la Cabra Blanca- Estribos.

Peña Santa. Izugarria.

Vegabaño-tik gora basoan sartzen da bidea eta ura datorren tokietan horrela dago dena. Gauen hotz handia egin du. Irteeran ere -3º markatzen zuen.


Izotz kandelak basoan.

Llareya-ra atera gara basotik. Atzean espektakulua, Torco, Peña Santa, Altos del Verde, Canal del Perro, Collado del Burro,... CORNION.

Moledizos-Bermeja eta Canal del Perro ezkerrean Frade gainean.

Llareya-ko txabola dotorea Peña Beza-rekin. Ez da toki txarra gaua igarotzeko!!!

Hau da txabolatik gora geratzen zaiguna. Erdian igo behar dugun Boa Neón lepoa eta ezkerrera jarraitu behar dugun ertza Jario-ra. Elurra gogorra dago eta txabola ondoan kranpoiak jarriko ditugu seguruago igotzeko.

Hor atera gara basotik eta atzean Cornión-eko mendi eta kanalak eskeintzen duten ikuskizun bikaina. Requexón-etik Altos del Verde-rainoko mendilerroa. Erdian Torco eta Peña Santa.

Txabola behean utzi eta bagoaz Llareya-ko elurrezko malda oraingoz lasaietan. Elurra ezin hobea eta orbangabea.

Hau da handitasuna eta edertasuna!!! eta gu bertan!

Zoragarria dago inguru guztia. Hemen Altos del Verde, Canal del Perro eta Collada del Burro ( Vega Huerta-ra igorotzeko) eta Moledizos-Bermeja.

Erdian ikusten den harkaitz bitxi horren ezkerretik joango gara, ondoren erdian ikusten den Boa Neón lepora igotzeko. Eski arrasto zahar batzuk daude harkaitzeraino. Bestela dena dago zapaldu gabea.

Pikosetako Torre del Friero, Torre del Hoyo Chico eta Torre del Hoyo de Liordes ere agertu dira.

Torre de la Palanca- Llambrión mendilerroa. Collado Jermoso aterpea hor erdiko irtengunearen gainean kokatzen da.

Lepoa baino lehenago malde tentetu egiten da. Baina oso ondo igotzen da.

Laster gaude lepoan. Mendi garaien itxura hartzen du.

Lepotik Sajambre aldera Pozalón-Niajo aurrean eta Ten-Pileñes "qué grandes peñes" atzean.

Aurrekoen ezkerrean Mampodre mendikate guztia.

Bagaude lepoan.

Hemendik gora ertza jarraitzea da, baina sorpresa izan dugu. Elurra nahiko "kostra" dago eta lan handia eskatzen du arrastoa irekitzeak. Baina bion artean lortuko dugu. Aurrean ikusten ditugun arrastoak animali batenak dira. Horrek ez du arazorik izan...

Zati hau gogorra egiten ari zaigu baina daukagun paisai eta eguraldiarekin neke guztiak ahazten dira. Atzean, Peña Beza eta Canto Cabronero atzean burua ateratzen, ezkerrean Porra Valdepino eta eskuinean La Jocica ingurua eta Cotalba-Requexón.

Hau da geratzen zaiguna tontorrera heltzeko. Polita dago.

Torre del Friero- Torre del Hoyo Chico- Torre del Hoyo de Liordes eta Torre Salinas (ezkerretik eskuinera).

Azkenengo metroak.

JARIO (1914m). Igoera zoragarria izan da eta oso gustora gaude. Gurekin batera Oseja aldetik igo den eskiatzaile bat heldu da eta berak atera digu argazkia. Beraren komentarioa ere izan da oso arraroa dela ez ibiltzea mendizale gehiago, iragarritako hotzagatik edo izango dela,... Guretzat PARADISUA!!!

Tiatordos-Táranes -La Llambría. Ikuspegia izugarria da.

Toki beretik egingo dugu jetsiera. Igotzen hainbeste kostatu zaiguna, orain askoz errazago jetsiko dugu.

Behetik gora beste mendizale bat zetorrela ikusi dugu eta igoerako arrastoa errespetatu dugu, eta berria egin jeisteko.

Lepoa baino apur bat beherago elkartu gara berarekin. Hau izango da ikusiko dugun bigarren eta azkena. Honekin ere solasaldia izan dugu eta ondoren bera goruntz eta gu beheruntz. Leon-eko herri txiki batekoa zen hau.

Llareyan elurra bikain mantentzen da eta kranpoiekin ari gara jeisten. Basora sartzean kenduko ditugu.

Aurrean daukaguna aski ezaguna oraingoz. Gozamena izaten ari da jetsiera.

Basoaren sarreran gaude eta azken begirada egin dugun igoera-jetsierari. Hemen kranpoiak kendu eta erraketak jarriko ditugu.

Izotzak hor jarraitzen du, irudi bitxiak eskeintzen.


Erraketekin basoan.
Bagaude Vegabaño-ra heltzen, beheko lautada hori da. Peña Beza-k babes ederra eskeintzen dio. Orain aterpera jetsiko gara, nahiz eta itxita dagoela badakigun.


Ilargia Moledizos tontorren gainean. Egunaren edertasuna areagotzen.

Aterpea. Momentu onak pasa izan ditugu hemen bertako zaintzaile den Julián eta familiarekin. Gustoko tokia.

Hau da aterpearen itxura kanpotik.

Lasai, lasai eta penaz jeisteko, lautada guztia zeharkatu dugu, Beza-ren azpian dauden azkenengo txaboletara heldu arte.

Vegabaño-ko txaboletako bat. Honen alboan egin dugu geldialdia zerbait jan eta edateko. Gustora egoten da eguzkitan.

Azken begirada Vegabañon. Altos del Verde eta Moledizos. Beheruntz orain.

Pagadian horrelako haritz erraldoiren bat ere ikusten da.

Pagadia beheko aldean, ea errekara heltzen. Azkenean erraketekin helduko gara herriaren sarreraraino. 6 bat orduko ibilaldi bikaina izan da. Eguraldia erabat alde eta mendiaren egoera zoragarria. Oso gustora gaude.
Cangas de Onis-era itzultzen, Beyos zintzurrean dagoen Vidosa zubiaren gainean dagoen Aguasalió urjauzia ikusteko geldialdia egin dugu.
Urjauzi beraren beheko aldea. Sella hibaira erortzen da.

Etxerako bidea lasai hartu dugu eta Arenas de Cabrales baino lehenago, Poó de Cabrales-en hain zuzen, dagoen Pozo de la Oración behatokitik hau da Urriello eta bere sateliteen ikuspegia. Bikaina. Orain bidai luzea, baina igarotako egunarekin atsegina... Merezi izan du bi egunetan egin dugun bidai luzeak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina