Ezkaurre, lehen eguzki izpiekin. |
Goizeko 8etan LINZAn gaude. Itzalean, hotza oraindik. Aterpean gosaldu ondoren, prest gaude "Zaldiaren Igarobidera" igotzeko. |
Paso del Caballo. Linzatik Gamuetara igarotzeko bidea. |
Baliza hauek Gamuetako basora joateko dira. Guk ezkerrera hartuko dugu, basoan sartu eta Paso del Oso-ra heltzeko. |
Basora sartzen. Lilipa ugari. |
Basoan elurra zapaltzen hasiko gara. Erraketekin goaz, goian elur asko dagoela badakigu eta. |
Argi dotoreak goizeko ordu hauetan. |
Basotik irteten. |
Lakartxela mendia. |
Paso del Oso-ra heldu gara eta Lapakiza Linzola daukagu parean, Linza lepora doan bidearen gainean. |
Eskuinean, Ralla de Alano eta Espelunga. Alano mendikatea. |
Linza lepora doan bidearen azpian dauden urjauziak. |
Plana de Diegon. Hemendik aurrera elurra zapalduko dugu. Oraindik, oso ona dago, gogorra, eta gustora goaz ezer gabe. Atzean, Lakartxela-Otsogorrigaina-Orhi. |
Plana de Diego-ra igotzeko dagoen aldapa tentean. Hemen ez dago elurrik. Atzean, Txamantxoia, eta atzerago, Lakartxela eta Orhi, besteak beste. |
Hiru Erregeen Mahaia eta Table. |
Chinebral-en azpiko sakongunera jeisten, bata kranpoiekin, eta bestea erraketekin. |
Sakongune hau igaro behar dugu Acheritoren pala azpira heltzeko. Elurra oso ona dago, gogorra. |
Gero eta hurbilago. Zuzenean joan beharrean, eskuineko muinora igoko dugu, hortik Huerto de Acherito lepora heltzeko. Aurretik hiru mendizale besterik ez doaz, eta atzetik oraindik ez dator inor. |
Huerto de Acherito lepotik, Oza, Acherito lakuaren ingurunea, Castillo de Acher, Bisaurin, Agüerri, Aguas Tuertas aldea,... |
Huerto de Acherito lepoa behean utzi eta palan gora goaz. Hemen ere elur oso ona kranpoiekin igotzeko. Malda handia dauka, baina ondo igotzen da. |
Behin goiko ertzera heldu, ikuspegia asko zabaltzen da. Hemen, Chipeta-ra doan ertza, eta bere gainean, eskuinean, Rincón de Alano eta gainean Peñaforca, eta ezkerrean, Lenito. |
Chinebral de Gamueta. Gaur gertutik agurtuko dugu, baina beste batean bisitatuko dugu. |
Plana de Diego-tik lepora egin dugun ibilbidea. |
Ansabère-ko orratzak. |
Eguraldia bikaina, beroegia akaso. Ikuspegiak izugarriak. |
Petretxema, Anie atzean, Mahaia eta Table eta Pène Blanque. Lescún-eko parajeak. |
Aurrean zetozen hiru mendizaleak tontorrean, grabaketak egiten. |
Lakartxela, Otsogorrigaina eta Orhi denen gainean. |
Tontorrean. Gozatzeko tokia. |
Pala oso azkar jeisten da, elurra oraindik ona baitago. Gu behean gaudela, mendizale gehiago doaz palan gora, eskiekin ere batzuk. |
Izerditan blai egin dugu itzulera sakongunetik, orain eguzkiak gogor berotzen baitu. Elurra ere igoeran baino bigunagoa dago eta erraketak ondo etorri zaizkigu hori dena zeharkatzeko. |
Plana de Diego-ra heltzerakoan erraketak kendu ditugu, toki batzutan elurrik ez baitago. |
Azkenengo elurguneak jeisten. |
Linzako urjauziak. |
Eta basora sartzen berriz. Eskertuko dugu honen babesa, nehiz eta hemen ere bero egin. Orain elurra erabat bigunduta dago. |
Udaberria. |
Eta Zaldiaren Igarobidean berriz. Hemendik Linza-ra berehala jeisten da. Zazpi bat orduko ibilaldia egin dugu, baten baten belaunak kexatu dira baina irriparretsu bukatu dugu txangoa. Egun ederra. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina