Auritzberri. Bi orduko bidaia egin ondoren ogia erosteko geratu gara. Eguna argitzen hasi da eta hotza egiten du. -4º |
Orreaga. Inguru guztia elurtuta ikusten da. Goizeko 10ak dira martxan jarri ordurako. |
Kolegio elizaren atzeko aldean dagoen aparkalekutik abiatu gara erraketak oinetan jarrita. |
Orreagatik Ibañetara doan Santiago bidea jarraitzera goaz mendatera heltzeko. Nahiago izan dugu Orreagatik abiatzea, nahiz eta Ibañetatik motzagoa izan. |
Zama historiko handia du bide honek. Gaur, elurtuta dago dena eta dotoreagoa da. |
Azkar heldu gara Ibañetara. Orain GRa jarraitzera goaz. Pista dago Ortzantzurieta tontorrereaino, baina elurpean dago, eta ahal denean saihestu egingo dugu. Atzean Girizu mendia. |
Orreaga. Zulo horretatik egin dugu igoera. Jetsiera ezkerretik egingo dugu. |
Atzera begira, Adi eta Saioa. |
Lepoederreko bidegurutzea. Jende gehiena lepo honen gainean dagoen Astobizkarrera dihoa. Guk itzultzerakoan igoko dugu. Orain Azpegiruntz doan bidea jarraituko dugu. |
Mendilerroan. Aurrean Mendimotz eta Ortzantzurieta. Mendimotzen magaletik hurbilduko gara Ortzantzurietara. |
Mendimotzen magalean. Atzean, lepoeder eta, eskuinean, Astobizkar. |
Auritz, lautadan. |
Hemen pistaren gainetik goaz, azken aldapara hurbiltzen. |
Ortzantzurietara igotzen. Zerua erabat lainotu da. |
Azkenengo metroak. Hego-mendebalderuntz beltza jartzen ari da. |
Iparraldean elur gutxiago dago. |
ORTZANTZURIETA (1570m). |
Haize hotza dabil eta zerbait edan eta jan ondoren, beherako bidea hartu dugu. Igoerako bide berdina Lepoederrera heldu arte. |
Lepoederretik nahiko azkar igotzen da Astobizkarrera, eta eguraldiak eusten dionez, igotzea erabaki dugu. Aurrean daukagu tontorra. |
ASTOBIZKAR (1505m). |
Goiko partean elur gutxi dago, baina erraketak kendu gabe egin dugu joan-etorria. |
Luzaide ingurua eta Argarai mendia. Luzaide eta Aldude haranen arteko mendizerra. |
Autza mendia eta Larrun atzean. |
Pirinioa ere ikusten dugu. Ezkerretik hasita, Pene Blanque, Mahaia, Midi d'Ossau, Petretxema, Sobarcal, Acherito, Chinebral de Gamueta. |
Mendimotz eta Ortzantzurieta. |
Lepoederrera itzultzen. |
Orhi. |
Lepoederren, Orreagara zuzenean jeisten den Santiago bidea hartu dugu. Baso ederrak zeharkatzen ditu. |
Erabat markatuta dago, seinale islatzaile ugari daude ipinita zuhaitzetan. Goian jartzen du bide hau bestea baino gogorragoa dela, beti ere erromesentzat. |
Dotoreak daude basoak. Basajaunberro. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina