2016/12/14

ORDESA, Udazkena bukatzen... Soaso-ko Zirkoraino.

2016-12-04 Ordesa. Euri lanbroa dago iragarrita, eta horrela da. Ordesara joatea erabaki dugu. Denborada altutik kanpo gaude eta lasaitasun handia somatzen da. Aparkalekuan kotxe gutxi batzuk eta espektakulu galanta. Ordesak ez du inoiz huts egiten, edo hobeto esanda, beti harritzen gaitu. Ibilbidea oso ezaguna da, Cola de Caballo-ra joan-etorria, beraz irudiak hitzegin dezatela.






Elur gutxi dago eta bidea erabat izoztuta dago.




Tozal del Mallo.


Arripas urjauzia.

La Cueva urjauzia.




Estrecho-ko urjauzia.







Basoan babestuta goaz.







Soaso-ko mailetan.





Soaso-ko zirkoan.

Cola de Caballo. Momentu luze batean guretzat bakarrik izan da. Luxua!



Itzultzen. Oso goibel dago, baina behintzat atertu egin du.



Kontrasteak Soasoko uretan.



Sarrio hau oso gertu igaro da.

Kaskoa falta zaigu.


Egun ederra igaro dugu. Ordesak beti merezi du bisita bat!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina