Ertzetik ibiltzea pistatik joatea baino askoz interesgarriagoa da. Putre ugari dabil eta bat elurrezko korridoretik gora doa. Horrek ez du behar neguko materialik... |
Beste hauek zelataldia egiten. |
Lizarraga aldea eta Malkasko eta Iturgaieneko Trinitatearen ingurua. |
Beriain. Eskuineko ertzetik igoera polit eta desberdina dauka. Beriain fajatik |
Ollide Haitzetan gaude. Ertzeko tontor guztiak igotzen eta jeisten joango gara San Adrianeruntz. |
Baina halako batean ezagutzen ez genuen arku natural eder batekin egin dugu topo. |
Portupekoleze izena dauka. |
Toki ederra da. |
Arkua eta lezea. |
Sakana aldera dauden amildegien gainean. |
Unanua herria haranean. |
Ollideko Haitzak. |
Haitzetako baten tontorrean, Beriain eta Aralarreko Mikel Deunari begira. |
Gora eta behera inguruaz gozatzen. |
Ollideko haitz nagusiaren bila. |
Dorrau eta Beriain. |
Beste putre bat adi zelatan. |
Putrea bere hegaldi dotorean. |
Ollideko Haitz nagusia. |
Bere tontorretik San Adrian tontorra eta baseliza. |
San Adrianera igo baino lehenago behera jetsi gara eta baso eder honetatik Baizara hurbiltzen goaz. |
San Adrian atzean utzi eta Baizara igotzen. Urte asko dira ez garela ibili inguru hauetan. 1988.urtean mendiko bizikletekin ibili ginen. Orduan oraindik bizikleta gutxi ikusten ziren mendian. |
1988an |
Baizara heltzen. |
BAIZA edo MAIZAko buzoia (1182m). |
Aratz, Aitzgorri, Anboto,..., eta Etzegaratera doan errepidea. |
Tontorrean gustora. Beriain beti laguntzen. |
Baizatik atzera egin eta San Adrianera goaz ertzetik. |
Lizarraga herria gure azpian geratzen da. |
SAN ADRIAN (1114m). |
Baselizari bisita bat egitera. |
Eguzkitan zerbait jan ondoren, Lizarraga mendatera itzuli gara, pista jarraituz. Pasiara polita egin dugu azkenean. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina