2016/10/23

OLIBON 2.482 m eta RUABE DE BERNERA 2455m Aisa bailaratik...

2016-10-08 Egunsentia Jaca-tik Aisa-ra bidean. Urte asko dira ez garela itzuli Aisa-ra, eta oraindik inguruko tontor batzuk egin gabe ditugunez, gaur bertara goaz.

Kotxea pistaren bukaeran utzi eta berehala heldu gara Saleras aterpearen ondora, Rigüelo-n. Bertatik gaurko bi helburuak ditugu bistara, Ruabe de Bernera eta Olibón.

Igüer harana zeharkatu behar dugu, ondoren Bozo lepora igo eta gero eskuinera, Foya de Aragües haranaren bila.

Igüer haraneko anfiteatrotoko lehenbiziko horma "belarriaren" ezkerretik doan kanal batetik igaroko dugu.

Kanaletik beste haran txiki batetara atera gara. Hemen GRaren merkekin egingo dugu topo. Bernera-ren azpian gaude, eta ezkerrean geratzen den Bozo lepora igo behar dugu.
Bozo lepora heltzen. GRa alde batera utzi dugu eta zuzenean igo dugu. Behean Igüer harana eta Madalena mendilerroa.
Bozo lepoan

Behin Bozo lepora heldu, beste aldean Lizara aterpea eta Foratón eta Bisaurín mendiak ditugu bistara. Lizaran kotxe ugari ikusten da, baina gero gu ibiliko garen aldean hiru mendizale bakarrik ikusiko ditugu.

Bozo lepotik eskuinera joango gara, Foya de Aragües haraneruntz.. Llana del Bozo eta Llana de la Garganta ditugu aurrean.



Jalkinez betetako Izagra lakua eta Igüer lautada. Hau da orain arte egin dugun ibilbidea.

Foya de Aragües-era sartzen, Berneraren hormen azpiatik.
Ruabe de Bernera txuria eta Olibon berdea.
Olibon-en azpira heldu garenean, Candanchú-ra doan GRa utzi eta zuzenean goruntz hartu dugu. Mugarri gutxi batzuk badaude, baina ezkerreko kanaletik goaz. Guri egokiagoa iruditu zaigu eskuinetik igotzea. Dena dela, aldapa gogorra da.

Ertzera irteten. Malda handia beheko bidea utzi dugunetik.
Ertzetik, Mistresa lautada eta Bisaurín, Puntal de Secús, Portaza, Cúpula de Secús. Atzean, Gamueta, Acherito, Petretxema, Mahaia, Anie. Bisaurin, Lizaratik Zirkularra
Liouviella eta Cúpula de Secús aurrean. 2015/10 Itinerarioa
Olibón-en ertzea. Estua da eta adi ibiltzeka. Atzean, Ruabe de Bernera eta bertara igotzeko bidea. Hori errazagoa da.



OLIBON (2482m). Bernera mendilerroa eta Bisaurín-Puntal de Secús atzean.

Estanés lakua.

Midi, Lurien, Palas, Balaitús, Frondiellas,...
Tontorrean, eguraldi bikainarekin.


Cúpula de Secús, Anatera gorria, Castillo de Acher, Gamueta, Acherito.
Sarrioen harana eta Estanés lakua.
Estanés.
Astazous, Marboré, Cilindro, Perdido eta Soum de Ramond atzean.


Ertzetik lepora jeisten.
Lepoan, jetsi berri dugun ertzarekin.
RUABE DE BERNERA-ra berehala igotzen da bien arteko lepotik. Horrela ikusten da Olibon hemendik. Ertz fina...
Mendi Ruabe tontorrean eta Kolore lepoan Olibón-ekin. Atzean, Midi eta Balaitús.
                               Ruabe-tik Sarrioen haranaren perspektiba zabalagoa dago.

Putrea.
Igüer lautada, Madalena mendilerroa, Oroel,...

Bernera ezkerrean eta Bisaurín.

Mendi Ruabe-tik jeisten.
Bi mendiak.

Foya de Aragües, ezkerrean Bernera eta eskuinean Llana del Bozo dituela.

Llana del Bozo eta Llana de la Garganta, Bozo lepotik.

Igüer lautadara jeisten kanaletik.

Atzera begira. Igoerako toki beretik jetsi gara.

Llana de la Garganta de Borau eta Mallos Lecherines. Ah ze nolako abentura arriskutsua izan genuen 1982an Malloetan!

Bainuontzi natural eta dotorea gaurko periploa bukatzeko. Inguru hauetan gaztetan igarotako gogoetekin itzuli gara kotxera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina