Natura topera dago, eta horren adibide gaur ikusiko ditugun lora multzoak. |
Aldabide. Ez dator ur asko, garaia ez da eta, baina dotorea da. |
Zaldiak Egalasaburuko belardietan. Gero, hortik jetsiko gara. |
Sintxita kanala eta Oderiaga aurrean. Irudimen apur batekin, Urdón-eko Reñinuevo kanalean (Pikos) gaudela dirudi. |
Axkorrigan, Atxaragun Atea (horra era igota daukagu pare bat aldiz), eta Altipitatxera doan ertz kaotiko eta gogorra gure gainean. |
Sintxita erreka. Hemen hasten da Itxingoteko Atera dagoen aldapa gogorra. Baina lehenago errekak dituen inguru zoragarri batzuk ezagutuko ditugu. |
Adibidez hau. |
Nahiko goian, ikaztegi honekin egingo dugu topo. |
Itxingotera heltzeko azkenengo metroetan. |
Itxingotetik ezkerrera berehala ikusi ditugu Altipitaxera doazen pintura gorriak. Baina dotoreagoak daude mugarriak, lora multoz apainduta. |
Izugarrizko lorategiak harkaitz artean. |
Pasada bat da nola dagoen mendia! |
ALTIPITATX tontorrean. Hemen ere pioleta. |
Tontorra eta Ipergorta atzean. |
Atzean Lekanda. |
Itxingote gure oinetan. |
Oderiaga eta Garobel atzean. |
Altipitatxetik jetsi eta Lexardira doan bidea hartu baino lehen, behetik ikusi dugun Itxinako ertz kaotikoa aztertzen. |
Itxina erdian dagoen Lexardi txabolan. Hemendik aurrera Atxulaorrera doan Itxinako bide nagusia jarraituko dugu. |
Badago zer ikusi hemen ere. |
Lezabaltzaren ondotik igaroko dugu. |
Atxulaor, Itxinara sartzeko ate ezagunena. |
Atxulaorretik behera Pagomakurrera doan bidea eskuinean utzi eta Atxen azpitik goaz ezkerreruntz. Elorriak ikusgarriak daude. |
Atxulaor Begia goian. |
Elorrien babesean. |
Itxinako Atxak. |
Berdez gaurko ibilaldia. Sei bat ordu ibili gara, lasai eta gozatzen. Itxina paradisua! |
Urigoitiko baserri dotorea. |
Ibarra auzoko errota. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina