2016-05-07 LIZARRUSTI. Goizeko hamarretan euria gogotik. Nora goaz gu eguraldi honekin?... Goazen gutxienez Allekora, eta horrela jarraitzen badu, itzuliko gara. |
Horrela ba, Lareora doan bide ezaguna hartu dugu eta bidegurutze honetan, Allekoko bira adierazten duena jarraitu dugu. |
Lizarrustiko pagadiak Intsusburu-Irumugeta mendilerroan. Etxegaratera doan zeharkaldia hortik dihoa. |
Euria, behelainoak, haizea,..., denetarik daukagu, baina batez ere kolore berdeak. |
Allekoren itzuliko markak utzi eta Alleko tontorraren bila goaz. Pagaditik irten ondoren ertzera atera gara. |
Ez da erraza bareak zapaldu gabe ibiltzea. Denak atera dira kanpora... |
ALLEKO. Gutxienez atertu egin du, eta Lareora jeistea erabaki dugu. Horretarako, pagadira sartu gara, eta biderik gabe, zuzen jetsi gara, eskuinetik doan pistara heldu arte. |
Pagadia izugarri ederra dago. Behelainoekin eta pagoen hosto berriekin, kontraste dotoreak sortzen dira. Orkatz bat ere ikusi dugu... |
Pistara atera gara, eta bertatik Lareora joan gara, Eniriora doan bidea eskuinean utzi ondoren. Aterri jarraitzen du eta Sastarrira igotzea pentsatu dugu. |
Beraz, urtegiko pistatik Sarastarri eta Urkillagara doan bidegurutzera heldu, eta gora egin dugu. |
Igoera hau oso ederra da. Eta gaurko baldintzetan, bikaina. |
SASTARRI edo SARASTARRI. Tontor oso airekoa. Gaur ez daukagu inongo ikusmenik, baina berdin da, ezagutzen baititugu. |
Berriz toki beretik behera. |
Orain urtegiaren beste ertzetik goaz Lizarrustira jeisteko. |
Sastarri. |
Alleko. Oraindik hodeipean dago. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina