2016-03-21 Goizeko 9ak dira eta La Cueta herrian gaude. Leoneko herri altuena 1460 mt. Ostatua daukagun Vega de los Viejos-etik 5 km-tara dago. |
Sil ibaiaren iturburuak daude inguruan, baina gu ez gara etorri hori ezagutzera, baizik eta Peña Salgueiro-ra igotzeko asmoarekin. |
Gauean hotz handia egin du eta dena dago izoztuta. |
Eliza, herriaren gainekaldean. |
Herriaren sarreran utzi dugu kotxea, eta 200 bat metro atzera egin ondoren errepidetik, erraketak ipini eta mendira igotzen duen pista batetik hartu dugu goruntz. |
Beraz, ezkerrera hartu beharrean, La Crespa mendiruntz dihoan aran eder hau jarraitu dugu. Hemen elurra oso ona dago, eta nahiz eta ez jakin zer aurkituko dugun aurrerago, hemendik joango gara. |
Gure arrastoak, ez dago besterik. Atzean, Somiedo Portuaren gainean dauden mendiak. |
Aran zoragarria. Puertos de Vallinaluenga. |
Somiedo aldean hodeiak hasi dira sartzen. Cornón-en punta hodeien gainetik. |
Penouta mendia, hau ere Somiedo gainean. |
Peña Grachera ezkerrean eta Quejo herrira jeisten den arana bere azpian. |
Peña Crespa. Momentu batean bertara igotzea pentsatu dugu, baina oraindik urruti geratzen zaigu, eta hemen ere hodeiak sartzen hasi dira. |
Muxivén mendia, Laciana aldean. |
Zalantza batzuk izan ondoren, atzera egitea erabaki dugu. Vallinaluenga-ren sarrerara heltzen garenean erabakiko dugu zer egin, eguraldiaren arabera. |
Gure joan-etorriko arrastoak. |
Vallinaluenga-ra itzultzen gaudela, gure begiak Salgueiro-ren ertzera dihoaz behin eta berriz. Sarrioak ere hor dabiltza. Eta ertzetik igotzen badugu? |
Nahiz eta nekea somatzen dugun, gora egitea erabaki dugu. Badirudi baten bat dagoela goian guri deitzen... Horrela ba, erraketak motxilan ipini eta ertza hartzera goaz. |
Ertzetik gora. Gero eta argiago entzuten dugu dei bat goitik... |
Eta halako batean han ikusi dugu deiaren egilea. |
Gure lagun berriaren atzekaldean Peña Redonda eta Las Coloradas, eta beraien artean, atzerago, Montihuero. |
Lehen urruti izan dugun La Crespa mendia, orain gure azpian dago. |
La Crespa. |
Ertza zabala da, elurra ondo dago eta nahiko azkar jetsiko gara. |
Laciana-ko mendiak. |
Ezkerrean kornisa dotoreak daude Vallinaluenga gainean. |
Behin ertza jetsi, erraketak ipiniko ditugu eta errepidera heldu arte ez ditugu kenduko. |
Hodeiak sartu dira, baina gertu daukagu errepidea eta La Cueta herria. --- 1. igoera. ---2. igoera zuzena. ---3. jeitsiera. Gutxigorabeherako gure joan-etorriak. |
Berriz La Cueta herrian, Sil ibaiaren gaineko zubia. |
Errota, ondo babestuta. Orain bai, taberna irekita dago eta ogitarteko edarra jan dugu, bertako familiakoekin solasaldi aberatsa mantenduz. |
Gure ostatua Vega los Viejos-en. |
Eliza, ostatuaren ondoan. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina