2015-08-24,25. Herriko jaiak eta bi egun libre. Goizean lasai atera gara, gaurko eguna turismo apur bat egin, eta presarik gabe ilunabarrean Cantabria-ko Liébana-ra heltzeko erabiliko dugu.
Unquera-ra heldu garenean, eskuinera hartu dugu Pechón aldera. Inguru honetako hondartzak ez ditugu ezagutzen. Ea zer aurkitzen dugun... |
Eta horrela, errepide estu bat jarraituz, AMIO-ra heldu gara. Aparkatzeko arazorik ez, dauden kotxe gehienak atzerriko matrikulekin. |
Eta hondartzan jende gutxi. Zaindu gabeko hondartza da eta bainatzeko nahiko arriskutsua, baina paraje izugarria. Lasai eta gustora egon gara. |
Ilundu baino lehen, Liébanako ENTERRIAS herrira etorri gara. Vega de Liébana-tik San Glorio portura igotzen dago, eskuinean. Herri oso txikia da, eta bertan egingo dugu lo, ostatuan. |
Ondo zainduta dago eta baserri dotoreak ditu. |
Ostatuaren inguruan horrelako ugari daude. |
Abiapuntutik ikusten da gailurra, eta bidea oso nabarmena da, Baso txiki bat zeharkatu eta gero txiler artean irekitako bidetik goaz. |
Friero Dorrea. |
Erdikoa da Gabanceda. Harkaitz txuria daukan tontorra baxuagoa da eta ezkerretik igarotzen da. |
Tontor txuria inguratzen, azkenengo aldapara heltzeko. |
Bistak izugarriak dira igoera guztian. Azkenengo hormaren azpian gaude eta Torre Bermeja, Peña Santa eta kanalak ikusten ditugu. |
Peña Beza eta Canto Cabronero, Vegabaño gainean. |
Azkenengo zatia. Ezkerretik igotzen da. |
Beza-Cabronero eta Peña Santa eta Cornión guztiarekin. |
Mendilerroa jarraituz, Gildar. Atzean, Mampodre, Ten, Pileñes, Maciédome. |
Riaño-ko mendiak, Peñas Pintas, Yordas,... |
Cabén de Remoña, Pedabejo, Peña Vieja,..., eta eskuinean, Morra de Lechugales, Cortés eta Andara Mendikateko gailur gehiago. |
Espigüete. |
Robliza, Peña Blanca,..., Caín eta Cares zintzurraren gainean. Gustora egon gara tontorrean, mendiei izenak jartzen, eta gehienak ezagutzen ditugula ohartuz. Ibili garen seinale! |
Goiko malda jetsi ondoren, ipar aldera duen horma dotorea ikustera etorri gara. |
Lasai lasai, beheruntz... |
Pandetrave-ra heltzen. Oso esker oneko mendia iruditu zaigu. Hau neguan, elurrarekin, oso dotorea izango da. Ea itzultzen garen. |
Portilla de la Reina-n bazkaltzen. Ez daukagu presarik itzultzeko, eta turismoa egingo dugu. |
San Glorio portutik Bistruey. Hor izan nuen lesioa, bi hilabete lehenago. |
Liébanan gaude berriz. POLLAYO-ko ermita. |
Bores herria Pollayo-tik. |
Bores-eko baserriak. |
TUDES. Hau Kantabriako herri singularra izendatu zuten duela urte batzuk. Eta benetan, dotorea eta oso ondo zainduta dago. |
Gainera, Peña Vieja eta Andara-ko mendikatea ditu parean, beraz kokapen ederra dauka. |
Cortés, Morra de Lechugales, Pico San Carlos eta herriko baserri ederrak. |
Taberna del Inglés-en oraindik aintzinako sukaldea mantentzen dute. |
Samelar, La Hendida eta Cueto de las Verdianas, Potes-eko portuen gainean. |
Tudes herria. |
Avenas gailurrak, Peña Vieja eta Tiros Navarro. |
Morra de Lechugales, Caballo Cimero herriko behatokitik. Hemendik San Vicente de la Barquera-ra etorri gara, bainotxua hartzera, eta gero lasai etxera. Ondo baliatutako bi egun izan dira. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina