Urtarrilak 17, San Anton eguna. Jaia Elgoibarren eta guk bazkaria Iruinean. Azpirotzeko behatokitik Aralarreko Malloak dotore ikusten ditugu, neguko jantziez apainduta. |
Autobia eta Mergelu bere gainean. |
Errazkin gaineko Malloak, Ttutturre, Alborta, e.a. |
Iruinera heldu baino lehen, Oteitzara desbideratu gara. Guretzat ezezaguna den Eltxumendi mendia igotzeko asmoarekin. Ibilbide laburra da, eta denbora dugunez, baliatuko dugu ezagutzeko. |
Herrian dagoen mapa. |
Arrate sakaneruntz. Bidea ondo markatuta dago eta nabaria da. |
Arrate sakanean gora, errekatxoaren ondotik. |
Elurra zapaltzen hasi gara. |
Bidegurutzea. Eltxumendi ezkerrean geratzen da. |
Atzean, Ezkaba mendia eta bere magalean dagoen harana. |
Lepotik gorako maldetan. Elurtuta, beste enkanto bat du mendiak. |
Gailurrerira irten gara. |
Tontorrera heltzen. 45 bat minutu behar dira Oteitzatik hona. Ezkerrean amildegia daukagu. |
Beheruntz. |
Jolasteko gogoa ere badaukagu. |
Arrate sakanetik behera. |
Oteitza gainean. Berehala helduko gara bertara. Irteera laburra baina polita izan da. |
Bazkalostean Iruineako kaleetan. Hemen ez da ospatzen San Anton. Lasaitasuna. |
Arga ibaia, neguko tono ederrekin. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina