![]() |
| Urtarrilak 17, San Anton eguna. Jaia Elgoibarren eta guk bazkaria Iruinean. Azpirotzeko behatokitik Aralarreko Malloak dotore ikusten ditugu, neguko jantziez apainduta. |
![]() |
| Autobia eta Mergelu bere gainean. |
![]() |
| Errazkin gaineko Malloak, Ttutturre, Alborta, e.a. |
![]() |
| Iruinera heldu baino lehen, Oteitzara desbideratu gara. Guretzat ezezaguna den Eltxumendi mendia igotzeko asmoarekin. Ibilbide laburra da, eta denbora dugunez, baliatuko dugu ezagutzeko. |
![]() |
| Herrian dagoen mapa. |
![]() |
| Arrate sakaneruntz. Bidea ondo markatuta dago eta nabaria da. |
![]() |
| Arrate sakanean gora, errekatxoaren ondotik. |
![]() |
| Elurra zapaltzen hasi gara. |
![]() |
| Bidegurutzea. Eltxumendi ezkerrean geratzen da. |
![]() |
| Atzean, Ezkaba mendia eta bere magalean dagoen harana. |
![]() |
| Lepotik gorako maldetan. Elurtuta, beste enkanto bat du mendiak. |
![]() |
| Gailurrerira irten gara. |
![]() |
| Tontorrera heltzen. 45 bat minutu behar dira Oteitzatik hona. Ezkerrean amildegia daukagu. |
![]() |
| Beheruntz. |
![]() |
| Jolasteko gogoa ere badaukagu. |
![]() |
| Arrate sakanetik behera. |
![]() |
| Oteitza gainean. Berehala helduko gara bertara. Irteera laburra baina polita izan da. |
![]() |
| Bazkalostean Iruineako kaleetan. Hemen ez da ospatzen San Anton. Lasaitasuna. |
![]() | |
| Arga ibaia, neguko tono ederrekin. |




























iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina