Hasi bezain pronto, PR-NA 12 markak ikusten ditugu, eta gure helburuaren izena, beraz jarraituko ditugu.. |
Baserri eta borda arteko bide lasaietatik goaz. Eguraldi ona, baina oso haizetsua. |
Etxalar herri dotorea behean utzi dugu. Bere gainean, Ibantelli, eta atzerago Larrun mendiak agertzen dira. |
Aurrean daukagu Azkua. |
Azkua tontorrean. Hemen haizeak oso gogor jotzen du. Mendi txikia da, baina ikuspegi ederrak eskeintzen ditu. |
Auza mendia eta Nafar Pirinioa atzean. Orain zuzenean jetsiko gara herrira, ibilaldi zirkularra osatuz. Zeruan, espektakulua... |
Etxalarreko irudiak. |
PR-NA 12 Etxalar-Azkua-Etxalar zirkularra. |
Arratsaldeko lauretan, Ultzama araneko Iraitzoz herrira etorri gara. Denbora justua daukagu Arañotz mendira itzulia egiteko, igoera laburra bait da. |
Santa Luzia ermita. |
Bertako kanpaia. Berea izan da haizeari laguntzeko entzun den doinua. |
Aitonekin batera Arañotz gainean. |
Ultzama arana ilunabarreko argiekin. Atzean, Aralarreko Malloak ikusten dira. |
Iraitzoz |
Tono eta kolore dotoreak eskeini dizkigu arratsaldeak. |
Ibilbidea, herritik ikusita. |
Arañotz. Mendi txikia, baina bere enkantoarekin. |
Iraitzozeko eliza-etxea. |
Herriko etxe eder bat. |
Ia gauez heldu gara gure gaurko destinora. Hemen egingo dugu lo. Kaaño etxea. Aspaldiko opari bat da. |
Lasaitasuna nagusi |
Taiwaneko bikotea eta Alberta etxekoandrearekin. Ingelesezko praktikak egiten. |
Hurrengo eguna. Euria barra barra. Hala ere animatu egin gara eta Imotz araneko Etxaleku herrira gatoz. Gutxienez, beste mendi txiki bat ezagutuko dugu. |
Hasieran pista batetik, eta ondoren, pagadiaren barnetik joango gara. Basoaren sarreran dago "kairn" bakarra. Ibilbide osoan euripean. |
Lortu dugu Pagadiandi tontorreko buzoia aurkitzea. Ez da erraza, dena pagadi barruan dago, eta erreferentzia gutxi daude. Gero, itzultzeko, komedia batzuk ere izan ditugu bidea ondo jarraitzeko. |
Etxaleku. Imotz bailaran. |
Lehortu eta aldatu ostean, turismoa egin dugu. Gorostieta Portua |
Saldias. Gero, Doneztebe, Etxalarreko Benta, Donostia,...eta euripean etxeraino. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina