SL-NA 58B ibilbidea jarraitu dugu. Erraketekin goaz. Elur asko, hodeiak ere bai, baina jenderik baterez.
|
Kotxeaz bidai luzea egin ondoren Azpegiko aterpera heldu gara. |
|
Eguraldi ona iragarrita hego aldean, baina hemen lainututa, hala ere topatu dugu markatutako bidea eta ahal bada jarraituko dugu... |
|
Zenbat eta gorago, zuhaitzen itxura askoz politagoa da. |
|
Lehenengo eguna erraketekin denboraldi honetan, krak, krak, gustora, bestela kriston paliza. |
|
Azkenengo aldapa potentea igo ondoren, tontorraren bila "taigako" paisai honetan. |
|
Buzoi bila, dirudienez estalita dago, elurraren azpian.. ez dugu topatu! |
|
Momentu batean Azpegi ingurua ikusi ahal izan dugu, eta horri esker, jeisteko erabiliko dugun bidea kokatu dugu. |
|
Beste aldetik beherantz, aldapatsua baita ere, baina erraketek ondo eusten dute. |
|
Izugarri polita dago dena. |
|
Urkuluren magalean dauden txabolak. Ekarri dugun planean, Urkulu eta Txangoara joatea ere zen, baina goiak erabat lainotuta daude eta ez du merezi. |
|
Hemen aparkatu dugu, eta hemendik atera gara. Aterpea librea da, eta primeran dago. |
|
Ederra artikulua!
ErantzunEzabatuIbilbideak-en partekatu dugu: http://ibilbideak.euskadi.net/ibilbideak/publication.do?id=11446
Animatu zaitezte ibilbide hau Ibilbideak-en partekatzera: http://ibilbideak.euskadi.net