Estrategikoki kokatua dago Mancondiú, Andara mendigune osoa menderatzen, eta aurrean Cuera mendikatea itsasoa atzealdean duela, ikuspegi zoragarriak eskainiz. 2012-08-02
![]() |
| Irteera Jito de Escarandin. Erdiko Mendikateko gailur nagusienak hodeiz inguratuta daude. |
![]() |
| Jazuca artegia behean utziko dugu orain. Itzuleran igaroko gara hortik. |
![]() |
| Andara-ko aterperainoko igoera pistatik egingo dugu. Gaurko helburua aurrean daukagu. Txikiena izateagatik edo, oraindik ez dugu inoiz bertara igo nahiz eta askotan igaro bere azpitik. |
![]() |
| Hau "Behien kanala" da. Pista baino askoz politagoa. Gero bertatik egingo dugu jetsiera. |
![]() |
| Andara-ra heltzen. Behien kanalaren goiko zatia. |
![]() |
| Andara. Inguru guzti honetan meatze lan ugari egin ziren eta aztarnak oso nabariak dira. Orain, Andara-ko putzua berreskuratzeko asmoarekin ere badabiltza. |
![]() |
| Aterpetik Trasmancondiú kollauaren bila joan behar da, eta hortik hasten da azkenengo igoera. |
![]() |
| Igoera oso polita da, trepada batzuk ere baditu, errazak baina ukitu berezia ematen diotenak. |
![]() |
| Gailurrean. Ez daukagu ikuspegirik, baina buzoian ipintzen duena sentitzen dugu. |
![]() |
| Sarrio talde honek ballet bertikal ederra eskeini digu. Ez dugu paisai gehiagorik behar... |
![]() |
| Mancondiúk bi tontor ditu eta batetik bestera pasatzea erraza da. Bigarren tontorretik honela ikusten da lehena. |
![]() |
| "Siempreviva" batzuk koloretasuna ematen. |
![]() |
| Tarteka, beheko parteak agertzen dira eta horrela, Tresviso ingurua eta Urdón kanala ikusten ditugu. |
![]() |
| Jetsieran, bidea orma honen azpitik doa. |
![]() |
| Orain berriz garbitu egin du eta Cabezos Lloroso eta Tielve gaineko tontorrak agertzen zaizkigu. |
![]() |
| Iparralderuntz Turbina mendia daukagu. Hau, Cuera mendikatekoa da. |
![]() |
| Andara-ko putzuaren gainean, Valdominguero eta bere gailurreri dotorea daude. |
![]() |
| Behien kanalera sartzera goaz. Nahiz eta ez egon markatuta, oso nabarmena da bidea, eta batez ere neguan, jetsiera egokiena. |
![]() |
| Beheraino jetsi eta La Jazuca artegira atera gara. Izena ondo ipinita dauka kanalak, behiak bakarrik ikusi ditugu eta. |
![]() |
| Jazuca-tik pistara igotzeko bidea ere oso polita da. |
![]() |
| Kotxe ondoan, espektakulu erotikoa. |
![]() |
| Hau zerbaiten zain dago. Hori kontzentrazioa! |
![]() |
| La Caballar artegia, Sotres gainean. |
![]() |
| Eta irteerari bukaera ona emateko, Asturiaseko produktu tipikoen dastaketa Arenas de Cabrales-eko sagardotegi batean. |









-lorontzi-eta-guzti..gif)
















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina