Txalupak jendearen zain behelainoartean. Bious-Artigues-eko lakuan gaude. |
Bious-eko lautada aberez beteta dago. Zintzarri zarata potentea sortzen dute. |
Gozada da basotik igotzea goizeko freskuran. |
Eguzki izpiek ere nahi dute basoaz disfrutatzea. |
Behelainoetatik atera gara eta Portalet eta Astunekin muga egiten duten gailurrak ikusten ditugu: Canal Roya, Casterau,e.a. |
Ayous-eko lakuetara heltzea beti da gozada, bertatik ikusten den paisaia ikusgarria da eta. |
Ayous-eko kollauan, atzean Pic de Sesques daukagula. Gaur Ayous-era igo beharrean, beste aldera joango gara La Larri gailurrera. |
La Larri tontorrean. Ez da jende asko etortzen hona eta ez da ezagunena, baina polita da, Ayous-eko aterpearen gainean ondo kokatuta dago. |
Nafar Pirineoaren ikuspegi dotorea. |
Bersau lakua, tontorraren azpian. Gero hortik pasatuko gara. |
Hau da gure tontorraren azkenengo partea. |
Ayous-eko lakuan gaude berriz. Beheko aldea oraindik behelaino artean dago. |
Bersau lakuko ur eta ertzak. Oraindik rododendro batzuk loratan daude. |
Azkenengo lakuan gaude, Casterau. Hemendik ere, Midiren ikuspegia ederra da. |
Hauek dira laku ertzeko biztanleak. |
2. Eguna
Ibilbide zirkularra.4-5 orduko ibilaldia. Espelunguere-tik hasi eta basoan gora malda handia igotzen da. Baina jada basotik irtenda lehenbiziko bistak ikus ditzakegu.. Igoera polita da, toki batean eskailera metaliko bat ereigo behar da. Behin goikaldera iristean Ibon de Estanes eta inguruko mendien bista zoragarria azaltzen da. Hememdik Sansanet aldera jetsi eta bertara heldu baino lehen, Espelungere bailarara doan bidea hartuko dugu.
Basoko tramoak ez du gora-behera handirik.
Beltzez ikusten da egindako ibilbidea. |
Urjauzia Espelunguere-n. |
Acué eta Gabedaille mendiak eskuinean uzten ditugu. |
Pagadian gora, malda handia baina bide ona. |
Mil flores |
Lora ezberdin asko ikusteko aukera daukagu. |
Basotik irten eta Estanés-en azpian dauden ormak gainditzera goaz, beti bide onarekin. |
Lorategi Botaniko naturala |
Azkenengo zatian eskilara honetatik igo behar da, uraren kanala gainditzeko. |
Estanes lakua, Cúpula de Secús eta Portaza gailurrek babesten dutela. Tontorrak lainotuta daude, baina ibiltzeko eguraldi paregabea. |
Zaldiz beteta daude laku ertzak. |
Sansanet gainean dauden artzai txaboletara heldu ondoren, bertan dagoen bidea hartu dugu Espelunguere-ra itzultzeko. |
Eta horrela bukatzen dugu bi egunetako periploa. Ez ditugu gailur altu eta famatuak igo, baina Pirinioa beste era batera dastatu eta ezagutu dugu. Hau ere interesantea da. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina