Pasku Astea Asturiasetik Leonera, eta berriz Asturiasera...
Barru-ko hondartza. |
Kriston eguraldiarekin hasten dugu periploa... Badakigu hurrengo egunetan ez dela izango horrelakoa. |
El Texu. 2.000 urte inguru omen ditu. 6 metroko zirkunferenzia. Quirós kontzejuko Bermiego herrian dago. |
Elizako arkupeak laukiztatuta Ubiña mendikateko Peña Rueda ikusten dugu. |
Hagina |
Horreoaren zutabea. |
Bermiegoko etxe txuri-gorria. Bigarren egunean, Proaza ondoko Villanueva herrian, euripean, Xanas haitzartea ezagutzeko asmoarekin. |
Las Xanas. Hasieran dagoen tunelean. |
Espektakularra |
Villanueva atzean lagatzen ari gara. |
Imajinazio apur batekin Xanak entzun daitezke. |
Bidea oso ondo egokituta dago, soka eta guzti, amildegia handia denean alde batean. |
Gainera La Llaguna ibaia urez gainezka dator. |
Pedroveya herriraino dator ibilbidea. Bakar bakarrik gabiltza...Ez da arraroa. |
Berriz bide beretik jetsi gara, paisaiaz eta euriaz disfrutatzen...Horregatik dago hain berdea dena. |
Arratsaldean Leon aldera pasatzen Ventana portutik. Zalantza batzuk izan ditugu, elurra bait zegoen, baina bidea garbi aurkitu dugu. Babian sartzera goaz. |
Torrebarrio-tik Ubiña Txikia eta Ronzon kollaua ikusten ditugu. Ubiña Handia eta Fontanak tapatuta daude. |
San Emiliano |
Hurrengo egunean Torrestio-ra etorri gara. |
Farrapona-ra igotzea pentsatu dugu, batzuk oinez, bestea bizikletan. Herriko txakur bat etorri da gurekin gida bezala. |
Portua baino beherago hasten da elurra. Hemen, egiten ari du. |
Baina ez gara beldurtu eta Salienciako lakuetara igotzea erabaki dugu. Hau Saliencia arana da, Asturias aldean. Somiedon gaude. |
Ehunka rebeko ikusi ditugu. Cerveriz lakua izoztuta, Albo gailurren azpian. Hemen ere gu bakarrik gaude. |
La Mina lakutxoa eta Traspando eta Calabazosa gailurrak, Somiedo eta Babia eskualdeen arteko muga. |
Torrestio-n "La Farrapona" Tabernan. Kriston bokatak prestatu dizkigute eta bertako pasadizo eta historixak kontatu. Oso toki berezia. |
Arratsaldean berriz Asturiasera, Pola de Somiedo-ra. Euriak jarraitzen duenez, Villar de Vildas-era etorri gara, aspaldian nahi genuen ibilbide bat egitera. |
Villar de Vildas. Gailurretan ezinezkoa denez , kota baxuagoetan ibiliko gara. Badaude aukerak... eta oso ederrak gainera. |
"La Pornacal" braña. |
Horrelako 34 etxola daude, piorno edo isatsez egindako estalkiekin. |
Herrixka bat da. Majikoa... Museo naturala. |
Hemendik gora, La Requexada-ko belardiak. Rebekoak eta gu bakarrik gabiltza. Artzak ez dira agertu... |
Elurra zapaltzen hasi gara. Gainean, Cornón gailurra daukagu. Noizean behin, eguraldiak treguaren bat eskeintzen digu eta paisaia zabaldu egiten da. |
Corralón urjauzia. |
Braña Viella edo Braña de los Cuartos-era heltzen. |
Inpresionantea dago dena. |
Hemengo txabolak besteak baino zaharragoak dira. Hauek sekzio zirkularra daukate, "corroak", aintzinako "castroen" antzera. |
Berriz La Pornacal-en, baina orain elurpean. Hau gozamena! |
Behin 4 ordu ibili ondoren omenaldia gorputzari Villar de Vildas-eko tabernan. |
Eta irteera borobiltzeko, arratsaldean Asturiaseko beste hondartza batera. |
Celorio. Mendian dana lainotuta. Goizean elur artean eta orain itsasoan oinak bustitzen... |
Lora hondartzan. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina